XVII. mendeko Sarako Eskola
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB
XVII. mendean, Iparraldean euskal literaturaren loraldia gertatu zen, Lapurdin batik bat. Literatur mugimendu hau garai honetan Lapurdik izan zuen ekonomia aurrerapenari loturik ere ikusi behar da,
Sarako Eskola, berez, lagunarte batean (eliz gizonak, gehienak) sorturiko asmoaren gauzapena dugu. Bere helburuak:
euskaldunei erlijio zeregin eta irakaspenak bere hizkuntzan idatziz ere helaraztea;
literatur hizkuntza landua, bateratua eta baliabideetan aberatsa sortzea, Eredu hori lapurteraren gainean moldatu zen, eta lapurtera klasikoa deitu izan da
Asmo horren berri maten digu GER0 serrerak
Pedro Dagerre Azpilikueta , “Axular
Pedro Dagerre Azpilikueta (1556-1644) Nafarroako Urdazubi herrixkan jaio zen. Iparraldeko Saran eman zituen Axularrek bere urterik gehienak, bertako erretore edo parroku.
Ikasketa sakon eta jakituria handikoa zelarik,Axularren abileziaren gorespena egiten duena:
Axularrek Salamancan ikasi bide zuen. Bere goi mailako prestakuntzak gaitu egin zuen euskal prosa irmo, aberats eta aldi berean malgua erabiltzeko eta, nolabait, sortzeko.
Honek guztiak, eta beste euskal idazleekin batera sotu zuen Sarako Eskolak bidea ireki zioten Euskal Literaturako maisu lan handienetakoari: GERO
GERO 1643an argitaratu zen, Bordelen inprimaturik.
Euskal prosaren gorengo emaitza da,(Erlijio liburua)
GERO-ren balioak, bere hizkuntzaren oparotasunean eta idazleak darabiltzan argudioen eta garapenegoki, argi eta dotorean dautza. Liburua hainbat autoreren aipamen ugariz horniturik dago, maisuki euskaraturik gainera.
Liburuaren hizkuntza eredua geroago “lapurtera klasikoa” deitutakoa da; eredu honetara heltzeko, Axularrek herriak ulertzeko moduko erak eta espresioak bilatzen ditu, baina horretan aberastasunik batere galdu gabe. Horregatik esaten da Axular dela euskal prosaren benetako sortzailea, Leizarragak bidea nolabait jorratu bazuen ere.
Aipagarria dira, baita, matizazio ugariko esapideak, hitz jokoak eta, nola edo hala, euskal sena iturburu duen prosa.
Gero-ren gaiak:
Alferkeria eta gauzak geroko uztearen kalteak, Limosna egitea, Justiziazko obrak egin beharra, Juramentuak egiteko usantza gaiztoa, Haserre eta etsaigoak, Etsaiari barkatzea, Haragizko bekatua, Kontzientzia, gizonaren gidari, Bertutean irautea, Zeruko eta infernuko bideak, Konfesioa, Bekatariak egiten dituen kalteak, Infernua.