XVII. Mendeko Euskal Literaturaren Loraldia: Sarako Eskola

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB

Sarrera: XVII. Mendeko Testuinguru Historikoa

XVI. mendearen lehen erdian Gaztelak Nafarroa Garaia bereganatu zuen, eta Nafarroa Beherea XVII. mendean Frantziaren esku geratu zen. Erlijio-gatazkek lehengo mendeetan bezala jarraitu zuten. Era berean, Lapurdiren aberaste garaia izan zen, batez ere kostaldekoa. XVII. mendean, Frantzian katolizismoa gailendu zen, eta horrekin batera, protestante eta katolikoen arteko erlijio-krisiak berealdiko garrantzia hartu zuen. 1545-1563 urteen artean Trentoko Kontzilioa egin zen, Kontrarreforma indartu zuena.

Aipatutako oparotasunarekin batera, XVII. mendean euskal literaturak loraldi bat ezagutu zuen. Loraldi hori Lapurdiko kostaldera eta lapurterara mugatu zen. Hego Euskal Herrian ia ez zen ezer idatzi, katixima bat edo beste soilik. Iparraldean, Kontrarreformak espiritu itxia eta errepresiboa izan zuen. Iparraldeko literaturaren loraldia Sarako Eskolaren inguruan gertatu zen. Sarako taldean elizgizonak ziren gehienbat:

  • Materre
  • Haranburu
  • Araiñarats
  • Joanes Etxeberri Ziburukoa
  • Pedro Axular (taldearen burua)

Sarako Eskolako Idazle Nagusiak

Joanes Etxeberri Ziburukoa

Ziburuko Etxeberri Ziburun (frantsesez, Ciboure) jaio zen. Pertsona aditua eta humanista handia izan zen. Hark idatzitako hiru liburu iritsi zaizkigu:

  • Manual Devotionezcoa (Bordelen, 1627): Euskal poesian idatzitako lanik luzeena da. Itsasgizonei zuzendutako poesia ederra da, hiztegi aberatsa eta hiperbatonaren erabilera dituena ezaugarri nagusi.
  • Noelac (Bordelen, 1631): Gabonetan kantatzeko bertsoak dira.
  • Eliçara erabiltceco liburua (Bordelen, 1636): Otoitz egiteko liburua da.

Pedro Dagerre Azpilikueta (Axular)

Hego Euskal Herrian jaio zen, Nafarroako Urdazubin. Administratiboki Hego Euskal Herrikoa izan arren, Urdazubin eta auzokide dituen Zugarramurdi eta Luzaiden lapurtera erabiltzen da euskalki gisa. Axularrek, beraz, lapurtera zuen berezko euskalki. Teologiako ikasketak egin zituen, eta 1600. urtean Sarako erretore bihurtu zen. Postua lortzeko arazoak izan zituen, baina Paris eta Bordeleko epaitegien eta, azkenik, Henrike IV.a Frantziako erregearen (Joana Albretekoa Nafarroako erreginaren semea) esku-hartzeari esker, kargua berretsi zioten. 1644an hil zen. Sarako Eskolaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta taldeko beste kideek bezala, lapurteraz idatzi zuen.

Gero (1643)

Axularren lanik garrantzitsuena Gero izan zen. Bertan, luzamendutan eta alferkerian ibiltzeak dakartzan kalteak adierazten ditu. Argi eta garbi, euskal kristau sinisdunei zuzendutako liburua da, Sarako Eskolako gainontzeko idazleen lanen ildo beretik.

Zuberoako Bi Idazle

Arnaud Oihenart (1592)

Maulen jaio zen 1592an, merkatari familia burges batean. Legegizona izan zen. Bere bizitzan eta lanean hiru eremu nagusi bereiz daitezke:

  • Eremu juridikoa: abokatu gisa.
  • Eremu historikoa: dokumentuen ikerketan.
  • Eremu literarioa: neurtitzak eta atsotitzak idazten.

Notitia Utriusque Vasconiae, tum Ibericae tum Aquitanicae (1638)

Lan hau latinez idatzita dago. Lehen euskal historiagiletzat jotzen da, Pirinioetako bi aldeen historia lotu baitzuen. Frantziako historialari modernoekin harremana izan zuen eta haien filosofia jarraitu zuen: zientzia sineskerietatik askatzea. Lan honetan, bi kapitulu eskaintzen dizkio euskarari, morfologia landuz: deklinabidea eta aditz-jokoa.

Les Proverbes Basques (1657)

Liburu honetan atsotitzak eta olerkiak bildu zituen. Maitasun-poemak landu zituen, garaiko kanon petrarkistei jarraituz:

  • Maitatutako emakumearen edertasuna ezinbesteko ezaugarria zen.
  • Deskribapenak topikoak ziren: ile horia, begi urdinak, azal zuria...
  • Maitaleak leialtasuna aitortzen zion maiteari.

L'Art Poétique Basque (1665)

Apaiz lapurtar bati idatzitako gutuna da. Bertan, silaba motak aztertu zituen, eta errimari dagokionez, hiru mota bereizi zituen:

  • Arrak (oxitonoak)
  • Emeak (paroxitonoak)
  • Irristakorrak (proparoxitonoak)

Jean Tartas (1610 inguruan)

Sohütan jaio zen 1610 inguruan, eta bere bizitzako zatirik handiena Arüen igaro zuen. Bi liburu idatzi zituen:

  • Onsa Hiltceko Bidia (1666): Tartasek bazuen euskalkien kontzientzia. Bazekien Arüeko hizkera "mugako hizkera" zela, Zuberoa eta Nafarroa Beherearen artekoa. Liburu honetan heriotzaz eta ondo hiltzeko moduaz gogoeta egiten du.
  • Arima Penitentaren Occupatione Devotac (1672): Bigarren liburu honetan, arimaren hiru betebehar aipatzen ditu: otoitz egitea, barau egitea eta limosna ematea. Aurrekoa baino lan jasoagoa eta landuagoa da, bai filosofiaren, bai teologiaren ikuspegitik.

Entradas relacionadas: