XVII. Mendeko Euskal Literatura: Kontraerreforma eta Idazleak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

Kontraerreforma: Europako Erlijio eta Politika Aldaketak

Martin Luther eta Joan Kalbinen tesiei aurre egiteko, Europa eta europarrak astindu zituen Erreformaren aurkako mugimendua indar politiko-militarrak zein kulturalak erabiliz gauzatu zen.

  • Trentoko Kontzilioa (1545-1563): Herri bakoitzari bere hizkuntzan irakasteko agindua eman zen.
  • Inprenta-zentsura: Liburu debekatuen zerrendak sortu ziren.
  • Inkisizioa: 1542tik aurrera, inkisizioko epaitegiek indar berriak hartu zituzten Eliza eta erlijioa ulertzeko molde zaharrari eusteko.

Kontraerreformaren doktrinaren laburpen gisa, Kredoa 1614an argitaratu zen lapurtera-behenafarreraz, erreformako eliza agintarien ekimenez.

Eragin Politikoa

Garai hartako politika eta erlijioa bereiztea zaila zen, bien arteko lotura oso handia baitzen.

  • Joana III.a Albretekoaren semea, Nafarroako Henrike III.a erregea zena, Frantziako errege ere bihurtu zen.
  • Sorginen aurkako jazarpenak eta erreketak ere mende honen hasierakoak dira.

Frantzian eta Espainian monarkia katolikoak finkatuta, erlijio-bakea lortu zen, baina ez bake politikoa.

Egoera Ekonomikoa

Frantziako monarkiak bere urrezko aroa bizi zuen mende honetan. Erlijio-gerrak bukatu ondoren sortutako egonkortasunak ekonomiaren garapenerako aukerak zabaldu zituen.

Axular: Idazle Garrantzitsua

Axular Nafarroa Garaiko Urdazubi herrian jaio zen, Axular izeneko baserrian. Ikasketak Iruñean, Lleidan eta Salamancan egin zituen, eta apaiztu egin zen. Lau urtez Donibane Lohizunen predikari-lanetan aritu ondoren, Baionako apezpiku zen Bertrand Etxautzek Sarako erretore izendatu zuen.

Obra Nagusia

Gero (1643), bi partetan banatua eta berezia, obra handia eta ederra da. "Gero dioenak bego dio" atsotitzak laburbiltzen du bere edukia.

Beste Idazle Garrantzitsuak

  • Esteve Materre: Ez dakigu noiz jaio zen, baina bere lana XVII. mendean kokatzen da. Axularrekin ikasi zuen Saran. Doctrina Christiana izeneko obra argitaratu zuen, euskaldunak euskaraz ikastera animatzeko.
  • Silvain Pouvreau: Elizara erabiltzeko hiru debobizio liburu itzuli zituen eta hiztegi bat ere egin zuen euskaratik frantseserako (garai hartan argitaratu gabea).
  • Piarres Argainaratza: Ziburutar apaiz honek bi liburu idatzi zituen, prosaz eta bertsotan. Devoten brebiarioa (1665) da ezagunena.
  • Piarres Etxeberri: XVII. mendean Lapurdin erlijio-gaiez kanpo argitaratutako lehen itzulpenaren egilea da (itsasoko nabigazioari buruzkoa, 1677). Donibanekoa zen Martin Oihartzabalek frantsesetik euskaratua, interes handiko liburua.
  • Joanes Etxeberri Ziburukoa: Ziburun jaioa (1580), doktore teologoa zen. Oso ezaguna da XVIImendeko euskal literaturan.
  • Bernart Gazteluzar (1619): Ziburrtarra eta jesuita. Bere obra bakarra Egia katolikoak, salbamendu eternalaren egiteko necesario direnak (1686) da.

XVII. Mendeko Euskal Literaturaren Ezaugarriak

Hurbiltasun geografikoak talde honi batasun itxura ematen dio. Iparraldeak XVI. mendeko bigarren zatian izandako erlijio-gatazkaren ondorio dira lan hauek.

  • Kontraerreformaren ideiak bultzatzeko eta Euskal Herria katolizismoan hezteko eginak dira, Eliza Katolikoaren egileek hurbiletik bultzatuta.
  • Lapurdin hartu zuen indarra, eskualde horrek zituen gizarte baldintza egokiak zirela eta.
  • Herritar xehea doktrinatzea zen helburu nagusia, ahozko jardueratik gertuko prosa eta poesia erabiliz.
  • Euskarak eta Euskal Herriak asko zor diote Axularri eta haren aldamenean eta ondoren idatzi zuten elizgizonei.
  • Erasmok baztertu nahi zuen eskolastika indarberrituta geratu zen.
  • Elizgizon ez ziren Oihenartek eta Piarres Etxeberrik gerora ere jarraipena izan duen bideari eman zioten hasiera.

Entradas relacionadas: