XVII. mendeko euskal literatura Iparraldean — Sarako Eskola
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,05 KB
XVII. mendeko literatura Iparraldean
XVII. mendea espiritualtasun garaia izan zen, eta kultura erlijioarekin estu lotuta zegoen. Kultura erlijioaren mende zegoenez, abadeei zegokien kultura zabaltzea, eta, horretarako, herriko hizkuntza aukeratu behar zuten kristau guztiengana iristeko. Garai ona izan zen euskal kulturarentzat. Sarako Eskola mende honetan sortuko da, euskal kultura hedatzearen aldeko lehenengo taldea izan zena. Oihenart eta Ivan de Tartas mende honetako autoreak ere badira.
Sarako Eskola
Sarako Eskolako idazle guztiek ezaugarri komunak zituzten, esaterako:
- Liburu erlijiosoak argitaratzen zituzten.
- Bertako kide guztiak giza-zientzietan trebatuta zeuden.
- Euskara arrunta eta herrikoia erabiltzen zuten.
- Idazle-taldea osatzen zuten.
- Batez ere bertsogintza jorratu zuten.
Oihenart
Arnaud Oihenart 1592an jaio zen Maulen. Familia apalekoa izan zen. Joana d'Erdoy noble aberatsarekin ezkondu ondoren, Behe Nafarroara joan zen bizitzera. Han Nafarroako Parlamentuko ordezkari eta hiriko zinegotzi izan zen. 1653an alargun geratu eta 1667an hil egin zen Donepaleun.
Oihenart gizon kultua zen: eskolatua eta ikasia. Oihenart izan zen Euskal Herria osotasunean hartu zuena lehenengoa. Lehen kritikaria ere izan zen, eta beste idazleei buruzko kritikak idatzi zituen.
Bere obrarik garrantzitsuenak hauek dira:
- Notitia Utriusque Vasconiae.
-
Les proverbes Basques recueillis. Bi zati ditu:
- Atsotizac edo Refrauac.
- Oihenarten gaztaroa neurtitzetan
- L'art Poéthique.
Pedro Daguerre Azpilicueta, Axular
Benetako izena Pedro Daguerre Azpilicueta zuen, eta Urdazubin (Goi Nafarroa) jaio zen 1556an. Axular baserrikoa zen, eta hori zela-eta Axular goitizenaz ezagutzen zuten.
Ez dakigu non egin zituen ikasketak, baina Urdazubiko monasterioan egingo zituela pentsatzen da. Ondoren, Iruñera joan zen, eta han giza-zientziak, erretorika eta filosofia ikasi zituen. Ziur dakiguna da Salamancan Teologiako hiruzpalau urte egin zituela; izan ere, Koldo Mitxelenaren senitarteko batek 1972an haren titulua aurkitu zuen, eta Axularrek berak Gero bere liburuan bi irakasle aipatzen ditu.
1596an apaiztu zen Tarbesen (Frantzia). Axularri eman zioten kargua 1600ean. Hala ere, Axularrek gogor borrokatu behar izan zuen postu hori lortzeko, frantziarra ez zelako. Axularrek Frantziako Enrike IV.aren oniritzia jaso zuen, eta Sarako erretore gisa luze bizi ondoren, 1644an hil zen.