XVII. Mendeko Euskal Herria eta Barrokoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,15 KB

Euskal Herria

Bi zonalde ditugu:

1. Hegoaldean

Espainiako krisialdiak eragin txarra izan zuen. Dena den:

  • a) Euskaldunek aukera izan zuten Amerikan aberatsak egiteko eta karrera politikoa aurrera eramateko.
  • b) Monarkiaren barruan foruak eta erakundeak mantendu ziren.

2. Iparraldean

Frantziaren nagusitasuna (eragin politiko positiboa izan zuen), baina errege absolutuen ondorioz neurri batean autonomia galdu zuten.

Krisia

Gogorra izan zen; gerraren ondorioz behera egin zuten Europako herrialdeekin merkataritza-harreman askok. Pixkanaka egoera hasi zen aldatzen, nola? Jarduera berriei esker, lan zaharren berrikuntzari esker.

Egoera aldatzen: Jarduera berriak

  • Nekazaritzan: Amerikako artoa hasi ziren landatzen; beraz, posiblea zen arto eta gari laborantza txandaka egitea. Horri esker, lurren ekoizpena gora joan zen.
  • Burdinolak: Garrantzitsuak Bizkaian eta Gipuzkoan.
  • Gaztelako artilea: Europara eramateko Bilboko portutik ateratzen zen.
  • Bakailao eta balearen arrantza: Behera joan zen hegoaldean, baina Lapurdin ez. Oro har, Euskal Herriko Atlantikoan krisiari aurre egin zioten; barruko aldean (Araba eta Nafarroa) atzean geratu zen.

Kultura

Orokorrean, kulturari dagokionez, XVII. mendea oso garrantzitsua izan zen, batez ere literaturan (Cervantes, Shakespeare, Molière).

Euskal Letren Aro Klasikoa

Literatur lan asko argitaratu ziren, zeren Lapurdin balea eta bakailao arrantzari esker jendea aberastu egin zen; horrela, klase ertaina sortu zen. Honen inguruan Sara Literatur Eskola sortu zen (Pedro Axular).

Arte-estiloak

Erdi Aroa

Erromanikoa (XI-XII), Gotikoa (XIII-XIV).

Errenazimentua

(XIV-XVI).

Barrokoa (XVII. mendea)

Ezaugarriak
  • 1. Errealitatea irudikatu idealizatu gabe.
  • 2. Ikuslearen sentimenduak berotu (helburu hau lortzeko mugimenduz betetako lanak egiten zituzten; horretarako lerro makotuak eta kolore-kontrasteak erabiltzen zituzten).
  • 3. Apainketa asko.
Gaiak
  • 1. Erlijiosoak (Kontrarreforma).
  • 2. Estatu batzuetan burgesia oso indartsua zen (Herbehereetan eta Ingalaterran); beraz, burgesiaren eguneroko irudiak.
  • 3. Estatu absolutistetan lanak erregea goresteko.
Arkitektura
Ezaugarriak
  • 1. Lerro makotua, bai eraikinak egiteko bai hornitzeko.
  • 2. Argi-efektuak; horretarako, sartune, artegune eta erliebeak erabiltzen zituzten.
  • 3. Apaintzeko elementu asko.

Artistarik garrantzitsuenak: Bernini, Borromini.

Eskulturak
Ezaugarriak
  • 1. Patetismoa: sentimenduak eta keinuak (gehiegizkoak dira).
  • 2. Mugikortasuna: Askotan mugimenduak ez dira normalak.
  • 3. Argi-efektuak: lortzen dituzte hauek arropen tolesturen eta keinuen bidez; itzal eta argi efektu asko egiten dituzte.

Artista garrantzitsuena: Bernini.

Pintura

Erroman sortu zen, eta artistarik garrantzitsuena Caravaggio izan zen.

Ezaugarriak
  • 1. Errealismoa: Gauzak errealitatean diren modukoak irudikatu nahi dituzte; horretarako, eredua bizitza da, bere birtute eta akatsekin.
  • 2. Konposizioa: Ez dira simetrikoak, eta pertsonaiak ez daude lasai; hau egiten dute horrela mugikortasuna eta indarra emateko.
  • 3. Argi-efektuak: Itzal eta argi indartsua nahasten dituzte.

Barroko estiloko pintura-eskola asko sortu ziren, bakoitzak bere ezaugarriekin. Hona hemen batzuk:

Eskolak: Italiarra, Espainiarra, Flandestarra, Holandarra, Frantziarra.

Egileak: Caravaggio, Velázquez, Zurbarán, Rubens, Rembrandt.

Gaiak: Erlijiosoak, erlijiosoak/gortekoak (Velázquez), erlijiosoak, mitologikoak, erretratuak (eguneroko errealitatea, paisaiak, erlijiosoak).

Entradas relacionadas: