XVII. mendea: Axular (1556-1644) - Maisulan bat: Axularren “Gero”

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,42 KB

XVII. MENDEA: AXULAR (1556-1644) - MAISULAN BAT: AXULARREN “GERO”

Villasantek 5 baldintza aipatu zituen liburu batek izan behar duena maisulantzat hartzeko:

  1. ASPALDITASUNA: lau mende igaro ondoren, Axularren “GERO” lana goraipatzen jarraitzen dugu. Denborak ematen duen perspektibak garbiago erakusten du zein den lan ona.
  2. ORIJINALTASUNA: maisulan batek, herri eta hizkuntza bateko fruitu jatorra izan behar du; hizkuntza horretan pentsatuta, mamiz eta azalez. Liburuaren orijinaltasunaz dudak eta susmoak egon ziren goitik behera besteen zitez josia baitago, dena den horrek, Axularren jakinduria frogatu besterik ez du egiten.
  3. MAMI BALIOTSUA: Axularren mezua baliotsua. Kristau ikasbidearen erdigunean kokatzen da iburuaren mamia.
  4. FORMA EDERREZ AZALDUA: forma lirain, gatz eta piperduna izatea dagokio maisulan bati. Jasotako zitak, bere erara moldatuta eskaintzen dizkigu  Axularrek.
  5. HIZKUNTZA ONGI MENDERATZEA: hitz jokoek, errefrauek, umore kolpeek… euskal kutsu goxoa ematen diote. Esaldi labur, trinko eta sarkorrez josirik dago. Herriak ahotan darabiltzan esaera eta hitz jokoak erabiltzen ditu. Gehiengoak ulertzeko eran idazten saiatzen da.

“GERO” benetako maisulana da, balio iraunkorra dutenetarikoa.

JUAN TARTAS

BIZITZA ETA LIBURUAK:

1610ean jaio zen Maulen. Eliz ikasketak egin eta apaiz lanetan aritu zen erretore izendatu arte. 1680an hil zen. Bi liburu idatzi zituen:

>Onsa hilceco bidia (1666). Ongi hiltzeko bidea da liburuaren mamia. Ondo hil nahi   duenak, ondo bizi behar du. Hori da kristauen jokabidea.

> “Arima penitentaren occupatione devotaq” (1672).

LIBURUEN BALIOA

Hizkuntza aldetik, Iparraldeko beste euskalkiak ere kontuan hartu ditu, baina orokorrean bere herriko hizkuntza erabili du. Ortografia aldetik nahasketa handia; frantsesa, okzitaniera, euskara, latina eta espainieraren ortografiaren nahasketa egiten du.

XVIII. MENDEA: LARRAMENDI


OBRA

Ia osoa gaztelaniaz idatzia. Hona hemen bere liburuak:

  1. Euskararen eta euskaldunen jatorriari buruzkoak:

  1. De la antigüedad y universidad del Bascuence en España… Honako hau zioen:

- Euskara Espainiako hizkuntza zaharrena zela.

- Euskararen bidez gaztelaniako hitzen etimologia azal daiteke.

- Euskera beste hizkuntzak baino hobea, akatsik gabea.

- Hizkuntza filosofikoa, erregularra, salbuespen gutxikoa eta fonemen hotsak eztiak eta atseginak.

  1. Dicurso histórico: euskaldunak erromatarrek menperatu ezinik utzi zituzten kantabroen ondorengoak direla dio.

Larramendiri eztabaida-kideekin jolas egitea gustatzen zitzaion, ironia fina erabiliz.

B) Gipuzkoa probintziaren defentsan:

  1. Sobre los fueros de Guipuzcoa. Gai politikoari heltzen dio.

  2. Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal Provincia de Guipuzcoa. Gipuzkoa eta gipuzkoarren goresmen obra.

C) Autobiografía y otros escritos.

D) Euskararen azterketari zuzenki eskainitako liburuak:

  1. El imposible vencido.Euskararen lehen gramatica obra.

  2. Diccionario trilingüe del Castellano, Banscuence y Latín.Handiena, ezagunena eta jarraitzaileengan eragin handiena izan duena.


ERAGINA

Mendiburu, Kardaberaz eta Ubillosengan eragina.



Entradas relacionadas: