XVI. Mendeko Euskal Herria: Politika, Kultura eta Erlijioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,66 KB
XVI. MENDEA
Politika
- Europan monarkiak sortu ziren (Espainia, Frantzia, Ingalaterra).
- Euskal Herrian: 1512an, Fernando Katolikoak Nafarroa Espainiako koroarekin batu zuen.
- Ordura arte, Nafarroa independentea zen.
- Erregina: Joana Albretekoa.
Kultura: Berpizkundea
- Gizakia zen kultura honen gunea.
- Kultura klasikoak (Grezia, Erroma) eredutzat hartu ziren.
- Hizkuntzak: greziera, latina eta herri-hizkuntzak erabili ziren.
- Inprenta: Gutenberg (1455), Espainian (1474), eta Euskal Herrian, Iruñean (1489).
Euskara
- Gehienak euskaldun elebakarrak ziren.
- Nafarroako Erresuman, administrazio hizkuntza gaztelania zen.
- Lehen liburu inprimatua euskaraz: Linguae Vasconum Primitiae, 1545ean, Etxepareren eskutik.
Erlijioa
- Lutero eta Erreformaren (Protestantismoa) hasiera.
- Trentoko Kontzilioa (1545-1562): Kristautasunaren oinarrietara itzultzea zuen helburu.
- Erreformaren aurkako mugimendua: Kontraerreforma (Loiolako San Inazio eta Jesusen Konpainia).
- Bibliaren itzulpenak herri-hizkuntzetara: Luterok alemanierara, eta Leizarragak euskarara (Itun berria, 1571).
Berpizkundea: Ezaugarriak
- Kultura klasikoa eredutzat hartzea.
- Jakintzari garrantzia ematea eremu askotan: politika, zientzia, giza zientziak...
- Herri-hizkeren eta kulturen garrantzia azpimarratzea.
Idazleak
Etxepare
- Bernard Etxepare (Sarrasketa, BN, 1480 inguru – Eiheralarre, BN, 1560 inguru?).
- 1518an, Eiheralarren erretore izendatua.
- Preso egon zen Nafarroaren konkistan (1512), Espainiaren alde aritu izana leporatuta (salaketa faltsua).
- 1545ean argitaratu zuen Linguae Vasconum Primitiae.
- Liburu honen ale bakarra dago Parisko Liburutegi Nazionalean.
- 15 poema ditu, lau gai nagusitan banatuta: maitasuna (10), erlijioa (2), euskara (2) eta autobiografikoa (1).
- Linguae Vasconum Primitiae lanak kritika jaso zuen: EAren garaiko jainkoa eta amodioa gaiak nahasteagatik, eta Berpizkundeko bere burua aipatzeagatik eta inprenta erabiltzeagatik.
- Trentoko Kontzilioak maitasun gaiei muga jarri zien ondorengo lanetan.
Lazarraga
- Joan Perez Lazarraga (1548?–1605).
- Bere eskuizkribua 2004an aurkitu zen (Borja Aginagalde, Madrilen).
- 102 orrialde ditu.
- Testu-generoa: Artzain-eleberria, prosaz euskaraz idatzitako lehen lana. Poemak ere baditu, XV. mendeko abestien antzekoak.
- Gaia: Maitasuna.
- Euskalkia: Arabako euskalkia (mendebaldekoa).
Leizarraga
- Joanes Leizarraga (Beskoitze, L, 1506 – Bastida, BN, 1601).
- Apaiz katolikoa zen, baina protestante bihurtu zen.
- 1512an Gaztelak Nafarroako Erresuma bereganatu ondoren, Joana III.a Albretekoak (katolikotik protestantismora igaro zenak) Leizarragari eskatu zion Biblia euskaratzeko.
- Testamentu berria argitaratu zuen 1571n, ahalik eta jende gehien erakartzeko helburuarekin, Biblia euskaraz jarrita.
- Horren ondorioz, lapurtera aukeratu zuen hizkuntza-eredutzat, Bizkaiko eta Gipuzkoako hitzak ere gehituz.
- Vulgata latindarretik itzuli zuen.
- Hizkuntzarekin arazoak izan zituen: ortografia eta latinismoak, joera arkaikoarekin batera.
- Taldea: Lau laguntzaile izan zituen (ministro kalbindarrak, hau da, apaiz protestanteak).
- Beste lanak, guztiak 1571n argitaratuak: Iesus Christ gvre Javnaren Testamentv Berria, Abc edo Chistinoen instructionea (kristau ikasbidea), eta Kalendrera (egutegia).