XIX. eta XX. Mendeko Idazle Garrantzitsuenak: Poesia eta Antzerkia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,21 KB
Emily Dickinson: Poeta Estatubatuar Garrantzitsuena
Walt Whitmanekin batera, XIX. mendeko poeta estatubatuar garrantzitsuentzat jotzen da gaur egun. Hala ere, bizirik zela 12 olerki baino ez zituen argitaratu. Etxetik irten gabe eman zituen urteak, eta bere harremanak gutun bidezkoak ziren; ez zen inguruarekin harremanetan jartzen. Bere poesien gai nagusiak heriotza eta hilezkortasuna ziren.
Henrik Ibsen (1828-1906): Antzerki Errealistaren Aitzindaria
Norvegiar hau da Shakespeareren ondoren antzerki lan gehien idatzi duen idazlea (145 inguru). Hasieran, bertsoz idatzitako drama erromantikoak idatzi zituen, baina 80ko hamarkadan antzerki errealista idazteari ekin zion. Ibsenen lanetako pertsonaiek gizakiaren askatasuna mugatzen duten arauen kontra egingo dute. Pertsonaien eta inguruaren arteko gatazkak kontatzen ditu, pertsonaren izaera eta ezinegona zehaztasunez emanez.
Lan nagusia: Panpinen Etxea
XIX. mendean iskanbila sortu zuen lan honek. Emakumeek ezkondu ondoren bete beharreko rola zalantzan jartzen duelako, lehenengo lan feministatzat hartzen da. Antzerkiaren bukaeran, protagonista “panpina” antzeko sentitzen delako, arauak hautsiz bere familia utziko du.
August Strindberg (1842-1919): Naturalismoa eta Krudelkeria
Haurtzaro gogorra izan zuen eta eskizofrenia arazoak ere sufritu zituen. Bere haurtzaro gogorra azaltzeko lan autobiografikoa idatzi zuen: Neskamearen Semea. Nobela naturalista idatzi bazuen ere, antzerki-idazle gisa nabarmendu zen. Bere lanek absurdoaren eta krudelkeriaren antzerkian sakondu zuten. Bere lanek bi gai nagusi dituzte:
- Instituzioen aurkako matxinada (pertsonaiek bortizkeriara joko dute askotan).
- Bere barne munduaren proiekzioa (kontuan izan gaixotasun mentala zuela).
Lan nagusia: Julia Andereñoa
Juliak bere zerbitzari batekin maitasun istorio bat izan ondoren, bere maila sozialari dagokion irudi soziala kaltetu du. Garaiko gizartearen irudi naturalista bat ematen digu, eta familia bateko borrokak zehaztasunez azaltzen ditu.
Anton Txekhov (Chejov): Ipuingilea eta Antzerkigilea
Errusiar hau ipuingile nabarmena izan bazen ere, antzerkigintzan nabarmendu zen batez ere. Hasieran, publikoak ez zuen testuaren azpian ezkutatzen zen mezu inplizitua ulertzen. Stanislavski zuzendari ezagunak bere obrak zuzentzeak mezu ezkutu hauek jendeari hurbiltzen lagundu zion. Bere pertsonaiak etsita daude eta bizitza alferrik galdu duten frustrazioa sentitzen dute.
Lan nagusia: Kaioa
Hasieran obra hau porrota izan bazen ere, gaur egun maisu lana dela esan ohi da. Ez dago ekintza handirik: etxe batean biltzen dira Irina, bere familia eta lagunak, denak giro intelektualekoak. Antzezlanean, artearen eta sormenaren inguruko gogoetak agertzen dituzte pertsonaiek.
Oscar Wilde (1854-1900): Komedia eta Ironia
Idazle irlandar honek genero ugari landu zituen. Narratiban Dorian Grayren Erretratua da bere lanik ezagunena, baina hemen bere antzerkiaz arituko gara. Wildek erabat berritu zuen komedia ingeles zaharkitua. Bere komediak giro aristokratikoan girotzen ditu, eta ironia finez salatzen ditu euren ohiturak eta bizimodua. Garai honetan, burgesia industrial eta merkatariak ordezkatu zuen aristokrazia.
Wildek arau sozialak kritikatu zituen. Homosexuala izan zen, eta horregatik, bere maitale batek jarritako salaketaren ondorioz, bi urteko zigorra jarri zioten.
Lan nagusiak
Salome
Lehenengo frantsesez argitaratu zen, eta ondoren ingelesez. Hasieran harreman homosexual bat zen agertzekoa, baina azkenean atzera egin zuen. Bibliako kontakizun baten berrirakurketa bat dago lan honetan, garairako eskandalagarria zena, “idatzi santuei” errespeturik ez agertzeagatik.
Ernesto Izatearen Garrantzia
Jada ezaguna zela idatzitako antzerki lan arrakastatsua da, eta oraindik ere sarri antzezten da. Ernest (izena) eta Earnest (serioa, fidela) hitz-jokoa dago izenburuaren atzean. Enredo komedia arina da. Wildek esana da: “inoiz ez dut serio hitz egiten benetan garrantzitsua denaz”. Horrenbestez, azalekoak, friboloak eta ironikoak diren elkarrizketen atzean mezu sakonak ezkutatzen dira.