XIX. eta XX. Mendeko Gizarte Kritika eta Ideologia Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,81 KB
Gizarte, Ekonomia eta Ideologia Gakoak (1850-1980)
(9) Charles Dickens: Gizartearen Uniformetasuna
“Elkarren antzekoa zen han bizi zen jendea ere: ordua beretan sartu eta irteten ziren...”
Charles Dickensek idatzi zuen esaldi hau Garai Zailak (Hard Times) nobelan. 1854an argitaratu zen eleberri eta kritika sozial hau. Garai hartako ikuspuntua bi ikuspegi desberdinetatik ematen zaigu:
- Proletariotzaren ikuspuntua: lana bizimodu eredu bakarra dela uste du.
- Goi klasearen ikuspuntua: lantegiak kontrolatu eta langileak baldintza kaskarretan mantentzen ditu.
Beste bizimodu bat ere erakusten zaigu: zirkuko jendearena, hauen bizimodua aurretik aipatutako bi taldeetatik at dago. Dickensek hori guztia ironiaz erakusten digu, bere idazlanaren azken orrialdeetara iritsi arte ez du gizartearen kritika garbirik aipatzen.
(10) Klase Borroka: Manifestu Komunista
“Gizarte-historia osoa, gaur arte, klase-borrokaren historia da.”
Esaldia Manifestu Komunista-tik dator. Kolonian argitaratu zen 1848ko ekainaren 1etik 1849ko maiatzaren 19ra bitartean. Marx izan zen erredakzio burua. Zapaltzaileen eta zapalduen etengabeko borroka-ahalegina da, batzuetan ezkutukoa, beste batzuetan nabarmena eta irekia.
Burgesiak nahi gabe eta era pasiboan eragiten dituen industriaren aurrerabideek ez dute lehiaren bidez langileak isolatzerik lortu; aitzitik, erakundeen bidezko batasun iraultzailea eragin dute. Beraz, industria handiaren garapena dela medio, burgesiak oinpean balantzaka dakuski bere oinarriak, ekoizteko eta ekoitziaz jabetzeko beharrezkoak direnak. Saihestezinak dira burgesiaren erortzea eta proletariotzaren garaipena.
(11-12) Komunismoa eta Anarkismoa: Marx vs. Bakunin
(11) Marx: Komunista Autoritarioa
“Marx komunista autoritario eta zentralista da…”
Mikhail Bakuninek (anarkista errusiarrak) esan zuen esaldi hau. Haren hitzetan, Marx ere berdintasun ekonomiko eta sozialaren alde dago, baina Estatua eta haren indarra erabiliz. Gobernuaren diktadurak askatasuna ukatzen du. Marxen ideal ekonomikoa Estatua jabe bakar egitea da, lurrarena eta kapitalarena.
Bakuninek berdintasun soziala eta ekonomikoa bilatzen du ere, baina gobernurik gabe, Gobernuak giza eskubideen etengabeko ukazioa baitira. Gizartea berriz eratu nahi du, behetik gora antolatuz, Estatutik emantzipatutako mota guztietako langile-erakundeen federazio askearen bidez.
(12) Anarkismoa: Estatuaren Etsaia
“Despotismo ororen etsaia, anarkismoak ez du inolako Estaturik onartzen”
M. Bakuninek esandako esaldi bat da. Anarkismoa langileen ekintza iraultzaileen alde egiten zuen ideologia bat zen, zapaldu guztiak hartzen zituena kontuan. Bakuninek uste zuen herritarren matxinada eta indarkeria leherketen berehalako ondorioa zela. Gizarte anarkista lortuko zen, gizabanakoak askatasunez elkartuko baitziren kolektibitateetan eta federazioetan.
Anarkismoak sistema kapitalista suntsitzerakoan, berdina egingo luke Estatuarekin, gizakion askatasuna zapaltzen zuelako. Burgesen moralaren aurka zegoen ere. Talde anarkista batzuk atentatu terroristetara jo zuten, baina anarkisten eragin eremu handiena sindikatuak izan ziren.
(13) Taylorismoa eta Produkzioaren Antolaketa
“...langileari pentsatzeko beharra urritzea eta bere mugimenduak minimoetara murriztea…”
Lana antolatzeko modu berria Taylorismoa da. Produkzioa handitzeko eta kostuak murrizteko, enpresek seriean egingo dute produkzioa muntaketa-kate baten bidez. Katean langile bakoitzak lan bakar bat egingo du, produktua bera zinta garraiatzaile baten bidez mekanikoki lekualdatzen den bitartean; zintak erritmoa markatzen du.
(Iturria: H. Ford: Nire bizitza eta nire obra, 1925)
(14) XIX. Mendeko Emigrazioa Ameriketara
XIX. mendea Europatik Amerikarako emigrazioaren aldia da.
Emigrante oldeak abiatu ziren Europatik, eta horri esker 75 milioi biztanle izatera heldu ziren 1900ean (emigrazioaren ondorioz). Hainbat astetako bidaiaren ondoren, etorkinak Ellis uhartera iristen ziren. Han, Askatasunaren Estatuak harrera egiten zien, gero galdeketa amaigabeak egiten zizkieten eta, azkenik, mediku azterketak.
(15, 17) Kolonialismoa eta Afrika: Esplorazioa eta Kritika
(15) Afrikako Barnealdearen Esplorazioa
“XV. mendetik XVIII. mendearen erdialdera arte, europarrek Afrikako kostaldeko eremu batzuk baino ez zituzten okupatu.”
Esploratzaile, militar, misiolari eta abenturazale bakar batzuk barneratu ziren Afrikako basamortuetan, oihanetan eta sabanetan. Adibidez:
- Frédéric Cailliaud: Egipto, Nubia eta Etiopian ibili zen.
- Verney Cameron: Indiako Ozeanotik Atlantikora zeharkatu zuen.
- Serpa Pinto eta Hemenegildo Capelo: Angola eta Mozambike esploratu zituzten.
Hala ere, famatuena David Livingstone misiolaria izan zen (Viktoria ur-jauziak, Niger arroa eta Aintzira Handien eskualdea aurkitu zituen).
(17) Kolonizazioaren Alde Onak eta Txarrak
“Kolonizazioak badu bere alderdi ona eta bere alderdi txarra”
Esaldi hau Léopold Sédar Senghorrek esan zuen (1960tik 1980ra bitartean). Senghorren arabera, kolonizazioari esker, mendez mende zibilizazioa sortuz joan zen. Beste alde batetik, ekintza kolonialak berekin dakarren esplotazioak fenomeno neurgarria bihurtzen du.
Mendearen erdialdera arte, arabiarrek eta europarrek gizakiak salerosteko merkatu bat antolatu zuten, “beltzen salerosketa” esaten zitzaiona. Kolonizazioak mesedegarriak diren gauzak ere ekarri zituen, adibidez, Afrikako herriei bidea zabaltzea eta ekarpen kulturalak egitea.