XIX. eta XX. Mendeetako Literatura: Sinbolismotik Abangoardiara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,3 KB

XIX. Mende Amaierako Poeta Sinbolisten Pentsamenduak

  • Bizimodu eta balio burgesen aurka zeuden, negozioak, fama, dirua…
  • Bizimodu bazterrekoagoa eta araugabeagoa bilatzen zuten: bakardadea, abentura, alkohola eta drogak…
  • Ondorioz, bohemia jaio zen, askatasunean oinarrituz. Honek bi aurpegi ditu:

Dandismoa

  • Pentsamolde eta estetika bat da, artistak iseka egiten dio burgesiari eta hobeak sentitzen dira.
  • Oscar Wilde eta Charles Baudelaire (sinbolismoaren AITA, frantsesa).
  • Janzkeraren bidez adierazten zuten.

Malditismoa

  • Kontzeptu bat da, poeta ezin du edozeinek izan, jainkoak emandako talentu bat da.
  • Beren buruak madarikatutzat dituzte artistek.
  • Jarrera sozial eta moralengatik gizarteak baztertu dituztelako ustea dute.
  • Rimbaud eta Verlaine.

Gaiak

  • Idazleek atmosfera idealistago batean islatzen dira, Paris eta Londres bezalako hiriak artistikotzat hartzen dituzte. Literaturan hiri handi hauetako gertakariak aipatzen dituzte, lapurretak, kutsadura, kaosa…
  • Spleen-a, poetak sentitzen duen huts betezina da; melankolia eta tristura.
  • Mementoa, memoriari lotuta dago eta errealitatea islatzen zuen. Munduan horretako bizimoduari aztarna utzi nahi diote poesia bidez.
  • Sormen artistikoaren bilakaera. Poesia teknika, forma, errimak… egingo dira, artea egiteko modu berriak.

Dekadentismoaren Oinarrizko Ezaugarriak

  1. Tristuraren eta melankoliaren adierazpena da. Baita neke eta asperduraren adierazlea. Heriotzaz ere oso gertutik hitz egiten zuten.
  2. Jarrera dekadentista (mundua ulertzen ez dugun sentsazioa, dena iluna dela).
  3. Idazle askok jarrera harroa hartzen zuten, besteen gainetik egongo balira bezala, horren adibide: Oscar Wilde (dandismoa).
  4. Ezkortasuna: bertako idazlea pertsona galdua eta kondenatua dago.

Dekadentismoa (kontzeptu bat)

Gizartea

  • Klase sozial berriak sortu eta haien artean desberdintasunak handitu.
  • Boto eskubidea ez zen unibertsala (emakumeek eta hainbat langilek ez).

Politika

  • Gizartearen planteamendua aldatu beharra, pobrezia eta injustizia desagertzeko.
  • Herrialde batzuk demokraziari heldu baina beste batzuk eredu politiko berriak sortu.

Ekonomia

  • XIX. mende amaieran krisialdiak egon ziren.
  • Ekonomia oso azkar aldatzen zen, ez zuen egonkortasunik.

Zientzia

  • Gauzak azkar aldatzen ziren eta zientzia ere bai.
  • Zihurtzat hartzen zituzten teoriak ordezkatu ziren, erlatibitatearen teoria ezagunena.

Teknologia

  • Asko garatu zen teknologia baina honek asko kutsatu eta suntsitu zuen natura.
  • Tresna arriskutsuak sortzeko ahalmena: tankeak, hegazkin bonbardatzaileak…

Pentsamendua

  • Balioak desagertzen joan ziren eta honekin batera positibismoa ere bai.
  • Arrazionalismoa desagertzen hasi eta gauza irrazionalagoetara zabaldu ziren.
  • Mundua gauza konplexu gisa ikusten zuten.

Marxismoa

  • XIX. mende erdian sortu eta XX. mendean lehen pausoak.
  • Beti zapaltzaile eta zapalduen artean borroka (enpresariak eta langileria).
  • Mugimendu bat, langileriaren diktadura bultzatzen duena.
  • Langileen kondizioak aldarrikatu zituen.

Psikoanalisia

  • Gizakiaren barrenak ulertzea planteatzen duen arlo bat da.
  • Jendeak bere plazerra bilatu nahi du, baina gizartean arauek mugatu egiten zituzten.
  • Jendeak zein plazer nahi zuen jakiten saiatu, kultura sexualitatearekin lotuz.

Existentzialismoa

  • Korronte filosofiko bat da, Bigarren Mundu Gerra ostean Frantzian sortu.
  • Hauek pesimistak dira, bizitzari ez diote zentzua bilatzen.
  • Patua hiltzea denez onartzea besterik ez zaie geratzen.

Kultura

  • Klasikoak alde batera utzi eta gauza berriak sortuko dituzte.
  • Artista pedanteak, hau da, artistek aprezio handia zioten beren obrei, beraiek bazekiten beren lanak bikainak zirela.

Literatura

  • Aldaketa sozial eta filosofikoen eragin nabarmena literaturan.
  • Klasikoak alde batera utzi eta arte berria egiten dute (modernoa).
  • Idazleak pedanteak, gainera ikasketak zituzten eta adituak ziren.
  • 98ko belaunaldiak garrantzi handia izan zuten Espainian.
  • Federico García Lorca eta Miguel Unamuno.

XX. Mendeko Poesia

Poesia: sinbolismoaren jarraitzaileak

  • William Butler Yeats (Irlanda).
  • Sinbolismoa (mitologiaren inguruan) bestalde okultismoa (etorkizuna irakurtzea).
  • E. E. Cummings (Amerikako Estatu Batuak).
  • XX. mendean, abangoardiek “literaturak mundua aldatzeko tresna izan behar du” azaldu.
  • Garaiko poeta idazleak, aldi berean iraultzaileak izan behar.
  • Marxismoaren alde gehienak baina faxismoaren alde gutxi batzuk.

Poesia Abangoardistaren Ezaugarriak

  1. Tradizioaren aurka, antierrealistak. Ez daude hitzak ekintzak deskribatzeko. Arte absurdoa egiten zuten, literala ez zena. Hizkuntza ez da gai errealitatea harrapatzeko. Artistaren askatasuna da garrantzizkoena.
  2. Arte intelektuala zen. Irakurleak jarrera aktiboa izan behar du. Norberak interpretatu beharko du, nolabaiteko analisia eginez.
  3. Kontraesanez beteta. Kontraesan ugari egoten ziren; batzuk mundu modernoaren berrikuntzen aldekoak dira (futurismoa) eta besteak kontrakoak (espresionismoa edo surrealismoa).

Poesia Abangoardisten Baliabideak

  1. Umorea: desdramatizatzeko (irakurritakoari barre egin).
  2. Metaforaz betea: ulertzeko konplexua.
  3. Bat-batekotasuna eta hurbiltasuna: engantxatzea bilatzen du, enpatia.

Jakin Beharreko Poetak

Espainia

  • 27ko belaunaldia: Federico García Lorca: Poeta en Nueva York.

AEB

  • E. E. Cummings (abangoardista).

EH (Euskal Pizkundea)

  • Xabier Lizardi: Biotz-Begietan.
  • Lauaxeta: Bide-barrijak.

XX. Mendeko Narratiba

  • Eleberria ez zen gai errealitate osoa jasotzeko, eta horrek aldaketa handiak ekarri zituen.
  • Eleberria errealismo tradizionaletik urrundu eta esperimentazioan nagusituko dira.
  • Idazleak eleberriaren oinarria emango du eta irakurleak berak atera beharko du bestea.
  • Irakurketa aktiboagoa eskatuko dute garai honetako obrek.
  • Batzuei biziki gustatuko zaizkie obra batzuk eta besteei ez.

Narrazioaren Elementuak

Istorioa eta argumentua

  • Garrantzi txikiagoa argumentuak, askotan esperimentatzeko aitzakia.
  • Egiazkotasunak garrantzia galtzen du.
  • Elementu ez narratiboen erabilera (eleberri batekoak ez diren elementuak daude).

Narratzailea

  • Orojakile gutxiago, helburua ez da guztia bere horretan kontatzea; barne-narratzaile gehiago.
  • Narratzailea minuszientea (istorioaren zatiak bakarrik ezagutzen dira).
  • Narratzaile ekizientea (pertsonaiak bezain beste dakiena).
  • Bakarrizketen erabilera, monologo luzeak narratzailearen partetik.
  • Prespektibismoa: istorio bera kontatzen du ikuspuntu desberdinetatik.

Pertsonaiak

  • Protagonista arrunta eta xumea: antiheroia.
  • Protagonista gatazkatsua da, arazoak dituena, konplexuak eta barne mundu bat dutenak.
  • Nortasuna ekintzen bidez definitzen da, ez hitzez bakarrik. Ez da adjektiboekin azaltzen, pertsonaiak egoera horien aurrean zein ekintza egingo dituen kontatzen du.

Egitura

  • Zatikako egitura, pertsonaia desberdinek beren ikuspegia kontatu eta puntu batean elkartu egingo dira.
  • Hiru zatiko egitura klasikoa (hasiera, korapiloa, bukaera) hautsi.

Espazioa eta denbora

  • Egun eta leku bakarrean gertatzen dira istorio batzuk.
  • Ez-linealak: denboran saltoak…

Tipografia eta puntuazioa

  • Jolastu egiten dute. Letra tamaina eta idazteko koloreak nahastu. Desberdinak puntuazio ikurrik gabeko pasarteak, maiuskulak eta minuskulak nahastea.

Entradas relacionadas: