XIX eta XX. mendeetako artea, gizartea eta Lehen Mundu Gerra

Enviado por Guillermo y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,98 KB

XIX. eta XX. mendeetako korronte artistikoak eta Lehen Mundu Gerra

Erromantizismoa (XVIII. mendearen amaiera - XIX. mendearen erdialdea)

  • Askatasuna: Norbanakoaren adierazkortasuna lehenesten zuen, arau klasikoak hautsiz.
  • Subjektibismoa: Sentimenduak, grinak, ametsak eta irudimena adierazten zituen, Ilustrazioaren arrazionalismoaren aurka.
  • Ezkortasuna eta malenkonia: Errealitatearen eta idealen arteko talkaren ondorioz sortua.
  • Nazionalismoa: Herrien eta nazioen berezitasuna aldarrikatzen zuen.
  • Margoak: John Constable, William Turner.
  • Idazleak: Johann Wolfgang von Goethe, Victor Hugo.
  • Musika: Ludwig van Beethoven, Frédéric Chopin.

Errealismoa (XIX. mendearen erdialdea)

  • Errealitatearen aurkezpen objektiboa proposatzen zuen.
  • Gizartearen gaitzak salatzen zituen.
  • Giza psikologia eta existentzia-arazoak jorratzen zituen.
  • Literaturak garrantzi handia izan zuen hedapenean.
  • Margoak: Gustave Courbet, Jean-François Millet, Honoré Daumier.
  • Idazleak: Charles Dickens, Gustave Flaubert.

Arkitekturaren berrikuntza (XIX. mendea - XX. mendearen hasiera)

Industria Iraultzaren ondorioz, artea asko aldatu zen.

  • Material eta teknika berriak erabiltzen ziren (burdina, kristala, zementua...).
  • Eraikitakoaren erabilgarritasuna bilatzen zen.
  • Joera historizistak: Aurreko estiloetara itzultzen ziren (Grezia, Erroma...).
  • Material berrien araberako arkitektura: Burdina, kristala, zementua, etab. erabiltzen zituen.
  • Chicagoko eskola: Erabilgarritasunean oinarritutako arkitektura arrazionalista defendatzen zuen.
  • Arkitektura modernista: Subjektibismoa jarraituz, fantasia eta sormena aske uzten zituen.

Inpresionismoa (XIX. mendearen erdialdea)

Frantzian garatutako mugimendu plastikoa.

  • Argia une jakin batean aurkezten saiatzen zen.
  • Perspektiba ez geometrikoa eta ingururik gabeko marrazketa erabiltzen zuen.
  • Pintzelkada solteak erabiltzen zituen (materia gutxi, pintzel fina).
  • Eguneroko gaiak kanpoko pinturaren bidez aurkezten zituen.
  • Margoak: Édouard Manet, Claude Monet.

Postinpresionismoa (1880-1905)

Frantzian garatutako mugimendua.

  • Marrazketa berreskuratu zuen.
  • Gauzen eta pertsonen adierazkortasuna bilatzen zuen, argiaz gain.
  • Kolorearen erabilera nagusitu zen.
  • Munduaren ikuspegi subjektiboa adierazten zuen.
  • Margolariak: Paul Cézanne, Vincent van Gogh, Paul Gauguin, Henri de Toulouse-Lautrec.

Lehen Mundu Gerra (1914-1918)

Lau urteko gerra izan zen, ondorio izugarriak eta berrikuntza asko ekarri zituena.

  • Atzeguardia guztiak mobilizatu ziren.
  • Gerran zeuden estatuek gerra-ekonomia hartu zuten sektore guztietan, kontsumoa murriztuz.
  • Aurrerapen teknologikoak armetan erabili ziren.

Fronte nagusiak

  • Frantziako ipar-mendebaldea.
  • Ekialdeko frontea.
  • Italiako frontea.
  • Itsasoa (itsaspeko gerra).

Gerraren lau aldiak

  • Mugimenduen gerra (1914): Alemaniak mendebaldean gerra azkarra egin nahi zuen Frantzia menperatzeko eta ekialderantz jotzeko. Frantziak erasoari eutsi zion. Alemaniak Errusiaren aurka arrakasta izan zuen.
  • Posizioen gerra (1915-1916): Fronteak egonkortu ziren, eta lubakien defentsa-taktika hartu zuten. Hildako asko egon ziren, baina inork ez zuen aurrera egin.
  • 1917. urtea: Errusiako frontea erori egin zen, Iraultza Boltxebikearen ondorioz Errusia erretiratu baitzen. AEB aliatuekin sartu zen gerran.
  • Amaiera (1918): Alemaniak Brest-Litovskeko ituna sinatu zuen Errusiarekin. Frantziak erasoei ekin zien. Erdialdeko inperioak errenditu egin ziren.

Gerraren ondorioak

  • 65 milioi pertsona baino gehiago mobilizatu ziren, 9 milioi hil ziren eta 9 milioi zauritu.
  • Frantziak galdu zuen biztanleria gehien, ondoren Alemaniak, Austria-Hungariak eta Errusiak.
  • Kalte material handiak egon ziren.
  • Ekonomia asko ahuldu ziren, eta AEBri maileguak eskatu behar izan zizkioten.

Ondorio politiko eta sozialak

  • Ekonomia-egoera txarra zela eta, iraultzak sortu ziren.
  • Zenbait estatutan, gobernu sozialdemokratak edo ezkerrekoak ezarri ziren.

Lurralde aldaketak

  • Itunak: Versailles (1919, Frantzia-Alemania), Saint Germain (1919, Austria-Alemania). Europako mapa asko aldatu zen.
  • Europan inperio bakarra gelditu zen: Erresuma Batua.
  • Alemaniak koloniak galdu zituen: Alsazia eta Lorena Frantziari itzuli zizkion, Schleswig-eko dukerria Danimarkari, eta Posnania eta Dantzig Poloniari.
  • Errusia: Finlandia, Estonia, Letonia eta Lituania independizatu ziren.
  • Italia: Trento eta Istria anexionatu zituen.
  • Otomandar Inperioak Europako lurralde batzuk galdu zituen: Greziak eta Errumaniak eskuratu zituzten. Mesopotamia, Palestina, Siria eta Armenia aliatuei eman zizkien.

Bake itunak

  • 1919an, Parisko Konferentzian, garaileek (Frantzia, Erresuma Batua, AEB, Italia) erabakiak hartu zituzten, garaituekin kontatu gabe. Garaituek erabaki horiek onartu behar izan zituzten.
  • Konferentzia honen ondorioz, Nazioen Elkartea sortu zen, bakea ziurtatzeko eta gatazkak negoziatuz konpontzeko.
  • Versaillesko Ituna (1919): Alemaniari egotzi zioten gerraren errua, eta zigortu egin zuten: lurraldeak galdu zituen, armada murriztu behar izan zuen, Rhin ibaiaren ezkerraldea desmilitarizatu zuten, eta Frantziak Sarre eskualdea okupatu zuen.

Entradas relacionadas: