XIX. Mendera Arteko Euskal Narratiba

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,57 KB

Narratiba XIX. mendera arte

Narratiba prosaz egindako jardueratzat hartzen dugu gaur egun. Historian zehar, entzulearen oroitzeko gaitasunarekiko gaur baino konfiantza handiagoa zegoen garaietan, oso arrunta zen kontaketa hitz neurtu eta errimatuz egitea.

Baladak

Hitz neurtuetan eratutako tradiziozko kontakizunak dira. Epikoak edo lirikoak izan daitezke.

Garai bateko jendearen bizitzako gertakariei lotuta daude. XVI. eta XVII. mendeetan bildu ziren gehienak.

Batzuk osorik ezagutzen ditugu; beste batzuk, zatika. Balada beraren baitan euskalkitik euskalkira aldaerak izatea ere gertatzen da.

Hitz labur eta neurtuak erabiltzen dira. Ahozko tradizioarekin lotzen dira: neurri eredugarria, alferrikako osagaiak baztertzea, errepikapenak erabiltzea...

Errimak ere erabil daitezke.

Alegiak

XVIII. eta XIX. mendeen artean hasi ziren. Fantasiaz beteriko narrazio laburrak dira.

Animaliak pertsona bihurtuta ageri dira. Bertsotan nahiz prosaz idazten dira.

Helburu satirikoa eta morala dute, irakaspena emanez. Hizkuntza erraza eta ulergarria erabiltzen dute.

Alegialariak

Alegia-idazleak dira. Greko klasikotik, latinetik, gaztelaniatik eta frantsesetik itzuli edo egokitu dituzte obrak.

Euskal alegialarien iturburuak:

  • Esopo (grezieraz)
  • Fedro (latinez)
  • Iriarte, Samaniego (gaztelaniaz)
  • La Fontaine (frantsesez)

Joan Mateo Zabala

Fraide eta irakasle izan zen. Herriz herri asko ibili zen sermolari gisa.

Gramatika-lan pare baten autore izateaz gainera, alegia itzultzailea zen.

Irakurleei ikasten laguntzeko idazten zituen alegiak, testua bertsotan errazagoa zelakoan.

  • Fabulas en dialecto vizcaino

Joan Batista Artxu

Eskola-maisu eta errepublikazalea izan zen politikan. Euskaldun neska-mutikoek euskara ikas zezaten nahi zuen.

Bonaparteri euskalkien azterketan lagundu ziotenetako bat da.

La Fontaine itzuli zuen, eta bere asmoa lana bera ezagutaraztea zen.

  • La Fontaineren alegia berheziak

Agustin Iturriaga

Apaiz eta maisua izan zen. Gipuzkeraz idatzi zuen bere obra.

XIX. mendean Euskal Herrian izandako gatazka politikoetan agintarien gustukoa ez zen iritzia izan zuen, eta garesti ordaindu zuen.

Gazteriaren hezkuntza elebidunaz arduratuta idatzi zituen alegia hauek, Euskal Herritik kanpora zihoazenean gaztelaniaz ari zirenen aurrean barregarri gera ez zitezen.

  • Jolasak
  • San Ignazioren martxa (kantua)

Joan Antonio Mogel

Apaiz-lanean aritu zen. Erlijioa, euskararen jatorria, filosofia, pentsaera eta beste gai batzuk landu zituen, euskaraz eta gaztelaniaz.

Kritikak hizkuntzaren lanketa eta eztitasuna aipatzen ditu obraren meritutzat.

Peru Abarka obraren egiletzak eman dio euskal idazle onenen artean egoteko ohorea.

  • Peru Abarka
  • Ipuinak (itzulpena, bizkaieraz)

Bizenta Antonia Mogel

Euskal literaturako lehen idazle emakumea.

Bere alegiak hizkuntza ulerterraz eta atseginean idatzita daude.

Bere osabak bultzatu zuen idaztera.

  • Ipuin Onak

Biblia kontalariak

Liburu Sakratuko pasarterik esanguratsuenak azaltzen dituzte, autore bakoitzak bere kontaketa propioa eratuz eta garatuz.

Pasarte asko entzuteko ere irakurtzeko bezain atseginak dira, sermoigintzan trebatutako eta hezitako apaizek idatziak baitira.

Baliabidez beteriko testuak izaten dira.

Edukia asmatzeko lanik ez dutenez, formarekin, esateko moduarekin arduratzen dira.

  • Formaren ikuspegitik, ipuingintza klasikoaren oso hurbileko jarduna dute.
    • Entzuteko diseinatutako narrazioak dira.
    • Ahozkotasun-ezaugarri askoko kontakizunak dira:
      • Entzulearen arreta ez galtzeko baliabideak.
      • Entzundakoaz gogoratzen laguntzeko oroigarriak erabiltzen dituzte.
  • Edukiari dagokionez, ez dago sormen-lanik Biblia kontalarien artean; aldiz, aukeratutako pasarteak laburtzen eta alderdirik politenak edo esanguratsuenak biltzen dituzte.

Frantzisko Ignazio Lardizabal

Apaiza izan zen.

Kritikak kontalari fin eta argitzat dauka, prosarako baliabide eta gaitasun handiak erabiltzen baititu.

  • Testamentu Zarreko eta Berriko kondaira (gipuzkeraz). XIX. mendean euskal liburuen artean irakurrienetakoa izan zen.
  • Gramatica Vascongada

Eleberria

Prosan idatzitako fikziozko narrazioa da.

Luzera-laburrean ez du muga zehatzik.

Egituran, ardatz nagusiak pertsonaiak, lekuak eta trama dira.

XIX. mendearen bukaeran hasi zen garrantzia hartzen.

XX. eta XXI. mendeetan, bide luze bezain ederra egin du euskal literaturan.

Denbora-pasako jarduera, bihotz-barrena askatzeko bidea, pertsonen arteko harremanen, gogoeta filosofikoen nahiz jendearen gatazken isla izateko egina dela esan ohi da.

Eleberriaren urrezko aroa XIX. mendeko Errealismoa da.

Eleberrigintza, Europarekin alderatuz, berandu iritsi da euskal literaturara.

XIX. mendean argitaratutako eleberri nagusiak:

  • Peru Abarka
  • Piarres Adame
  • Bein da Betiko
  • Auñamendiko Lorea

Resurreccion Maria Azkue

Apaiza eta euskaltzainburua izan zen.

Urte luzeak eman zizkion euskararen azterketari.

Obra: Hiztegigintzan, gramatikan eta herri-literaturaren bilketan lan aipagarriak egin zituen.

Kritika: Bere eleberrigile-lana, biltzaile eta ikertzailearenaren aldean, oso apala da.

  • Diccionario Vasco-Español-Francés
  • Morfología Vasca
  • Bein da Betiko (ohitura eta umore-obra da)
  • Ardi Galdua (erlijio-gaia lantzen du gehienbat. Gipuzkera osotuan idatzia dago)

Joan Batista Elizanburu

Frantses armadako kapitain izatera iritsi zen.

Obra: Poeta samur eta erromantikoa izan zen. Ez zuen obra luzerik idatzi, baina bere olerkiak gaur egun ere ezagutzen eta kantatzen dira.

Prosan, Piarres Adame idatzi zuen, amaitu gabeko eleberria. Egitura "relato enmarcado" (marko-kontakizuna) izenaz ezagutzen dena da: Elizanburuk protagonista aurkezten digu, eta horrek, bere aldetik, zenbait istorio kontatzen dizkigu. Ataletan eratutako narrazio bilduma da. Lapurteraz idatzita dago.

  • Gazte hiltzera doana
  • Agur ene herriari
  • Piarres Adame (amaitu gabea)

Entradas relacionadas: