XIX. Mendeko eta XX. Mende Hasierako Pentsamenduaren Bilakaera: Darwin, Marx, Nietzsche, Freud eta Filosofia Analitikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,85 KB
XIX. Mendeko Pentsalari Garrantzitsuak
Charles Darwin eta Eboluzioaren Teoria
Aro Garaikidea eboluzioaren teoria formulatzen duen Charles Darwinekin hasten dela esan daiteke, zehazki, Espezieen jatorria, hautespen naturalaren bidez lanarekin. Eboluzioaren teoriaren arabera, gizakia ere aurreko espezieen eboluzio baten emaitza da. Erlijio nagusiek zabaldutako ideiei aurre egin behar die, arima arrazionaldunaren eta kreazionismoaren ideiei. Munduari buruzko ikuspegi transzendentalari erantzun ez-mitiko eta ez-teologikoa ematen dio, hori izanik bere lorpenik handiena. Horrela, historian lehendabiziko aldiz, giza generoaren historia errealista bat proposatzen da.
Karl Marx eta Materialismo Historikoa
Karl Marxentzat errealitatearen funtsa indar ekonomikoek osatzen duten Historia da, eta ez Ideia. Errealitatea ez da Ideia edo Espiritu absolutua, Historia baizik, eta Historia indar- eta produkzio-harremanen arteko loturekin osatuta dago. Existitzen den gauza bakarra gizakiak historikoki egiten duena da. Marxek materialismo naturalista baten ordez, materialismo historikoa proposatzen du. Marxek Hegelen sistema irauli egiten du, dialektika idealista dialektika materialista bihurtuz, baina proiektu ilustratuari uko egin gabe. Bere ideiak, beraz, modernitateak eraikitako askapen eta emantzipazioaren amets berberean errotuta daude.
Friedrich Nietzsche eta Balio Tradizionalen Kritika
Friedrich Nietzschek kritika egiten die arrazoian oinarritzen diren balio tradizionalei. Mendebaldeko kontzientziaren krisi sakonena eragiten du, eta grekoengandik positibismora arte sinesten, eskatzen eta gurtzen zen guztiaren oinarriak suntsitzen ditu. Filosofiak errudun-bilakaera hartzen du eta, ondorioz, bilakaeraren kontzeptua gaitzespena jasotzen du. Metafisikaren aurka borrokatzen da eta, horretarako, azalpen naturalistetatik laguntza jasotzen du. Mundua zer den eta gizakia zer den azaltzeko ez du izaki transzendentalera jotzen. Gainera, kultura berriaren oinarriak finkatzen saiatzen da. Kultura hori beren buruaren jabe izan nahi duten gizakiek eraiki da, beren bizitza bizi nahi dutenak, dagoen morala gainditurik. Nietzschek errealitatearen interpretazio-plano esanguratsu berri bat sortzen du.
Sigmund Freud eta Psikoanalisia
Sigmund Freudek Marxek eta Nietzschek Mendebaldeko kontzientziari egiten dioten kritika planteatzen du, eta kritika hori azken ondorioetaraino eramaten du teoria psikoanalitikoan. Kontzientziari egiten dion kritikak ondorio garrantzitsuak izango ditu filosofiaren esparruan, bizitzako filosofiei ateak zabalduz. Freudek kontzientziaren ahuldadeak, konplexuek eta minek mugatutako humanismoaren ideia plazarazten du. Horrela, arrazoiak erabakitzeko orduan topatzen dituen arrazonamenduak agerian uzten ditu, eta giza osotasunaren ideal handiak zalantzan jartzen ditu.
Filosofia Analitikoa: Sarrera
Ingalaterrako filosofia analitikoa XIX. mendearen amaierako neoliberalismoari erantzuteko sortzen da, eta tradizio enpiristaren eta Zentzu Komunaren Eskola Eskoziarraren elementuak bereganatzen ditu. Korronte filosofiko honetan zenbait adar bereiz daitezkeen arren, bat datoz mintzaira komunaren analisian, errealitatea ulertzeko ezinbesteko erreferentziatzat hartuta.
Filosofia Analitikoaren Hastapenak
- G. Mooren Zentzu komunaren defentsa artikulua filosofia analitikoaren hastapentzat hartzen da, idealismoaren aurka.
- Garrantzitsuena gizakiaren benetako arazoen analisia egitea da, mintzairaren bidez.
- Filosofia analitikoa mendearen hasieran sortzen da, Russellen atomismo logikoaren eraginez.
Hizkuntzaren Garrantzia
- Filosofia analitikoak filosofia tradizionala iraultzea du helburu.
- Hizkuntzaren analisia da garrantzitsuena, eta alderdi logikoak aztertuko dira sakon.
- Wittgensteinek urrats erabakigarria egingo du arlo honetan.
Metodo Analitikoa
- Filosofiaren metodoa analitikoa da, ez sintetikoa.
- Unibertsoa ez da osotasuna, zatiketa baizik, eta elementuen bidez eratzen da.
- Jokabide errealista eta enpirista, eta metodo-analisia hizkuntzan aplikatzen dira.
Egiaztapen Zientifikoa eta Metafisika
- Filosofo batzuen ustez, egiaztapen zientifikoa gaindi dezaketen enuntziatuek soilik dute esanahia.
- Metafisikak ez du arau hori betetzen, eta, beraz, haren enuntziatuak faltsutzat jotzen dira.
Ezaugarriak
- Idealismo neohegeliarraren aurkako jarrera eta filosofia enpiristaren berreskurapena.
- Jarrera antimetafisikoa.
- Metodo analitikoa.
- Filosofiaren ikuskera analisi formal modura.
- Filosofiaren objektua hizkuntzaren analisia da: "Ez dago arazo filosofikorik, hizkuntza-arazoak baizik".