XIX. mendeko pentsamenduaren eta gizartearen eraldaketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,19 KB
XIX. mendeko gizarte-eraldaketak
- Nobleziaren gainbehera eta burgesiaren indartzea.
- Nekazaritza-merkataritza modelotik manufaktura industriara igarotzea.
- Makinen menpekotasuna.
- Kolonialismoak lehengaiak eta esku-lana bermatu zituen.
- Bizimodu tradizionalaren haustura eta familia-eredu berriak.
- Esklabotza mota berria: soldatapeko lana.
- Liberalismoaren oinarriak eta ekonomia diziplina gisa (Adam Smith).
- Positibismoa.
- Iraultzak.
- Sozialismo utopikoa vs. sozialismo zientifikoa.
Charles Darwin eta eboluzioa
Darwinismoak gizakiari buruz galdetzeko beste modu bat suposatu zuen. Teoria honekin gizakiak bere pribilegioak galdu zituen: Jainkoaren irudi gisa sortua izatetik, eboluzio-katearen beste izaki bat izatera igaro zen. Darwinismoak bi ideia ditu oinarri:
- Ondorengoen aldakortasuna: Espezieen ezaugarriak transmititzen dira, baina banakoen artean bariazio txikiak daude.
- Hautespen naturala: Ondoen moldatutako izakiek bizirauteko eta ugaltzeko aukera gehiago dituzte.
Laissez-faire kontzeptua ekonomian ere aplikatu zen: kapitalismoa prozesu naturaltzat hartu zen, merkatuko baldintzetara egokitzen direnei biziraupena bermatuz.
Sigmund Freud: Psikoanalisia
- Inkontzientea: Kontzienteak errepresioaren bitartez bere bulkadak bideratzeko lekua.
- Supernia: Kontzientea kontrolatzen du, debekuak eta beharrizanak inposatuz.
- Kontzientea: Superniaren eta inkontzientearen artean dago; plazer eta errealitate printzipioek talka egiten dute bertan.
Friedrich Nietzsche: Apolo eta Dionisos
Mendebaldeko kulturaren dekadentziaren aurrean bi proposamen: Jainkoaren heriotza eta Supergizakiaren jaiotza. Supergizakiak balio tradizionalak ukatzen ditu eta bere balio-sistema propioa sortzeko ausardia du.
Karl Marx: Alienazioa eta Materialismoa
Gizakia bere lanaren bidez eraldatzen den izakia da. Alienazioa norbanakoaren lanaren gaineko agintea galtzea da, non bere izatearen parte den lana lapurtzen zaion. Alienazio motak: ekonomikoa eta erlijiosoa.
Materialismo historikoa
Mundu materiala da errealitatearen funtsa. Dialektikaren bidez (tesia, antitesia eta sintesia), historia baldintza material eta ekonomikoen arabera interpretatzen da:
- Azpiegitura: Produkzio-indarrak (tresnak, makinak) eta produkzio-harremanak.
- Gainegitura: Ideologia, klase dominatzailearen kontakizuna.
Gizarte-faseak eta Komunismoa
- Komunismo primitiboa.
- Jabeak eta esklaboak.
- Noblezia eta jopuak.
- Burgesia eta proletarioak.
- Gizarte komunista.
Komunismoa: Proletarioen diktaduraren ondoren, klaseak eta estatua desagertzen diren fasea, non bakoitzak bere gaitasunaren arabera eman eta beharren arabera jasotzen duen.