XIX. Mendeko Mundua: Politika, Industria eta Inperialismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB
Nazioarteko Politika eta Harremanak
Sistema parlamentarioa eta sistema autokratikoa:
- Sistema parlamentarioa: Europako Mendebaldea, AEB eta Japonia. Europan, Erresuma Batua zen lehen potentzia.
- Sistema autokratikoa: Europako Erdialdea eta Ekialdea, Errusiarra/Otomanoa, Austro-Hungariarra.
Industrializazio azkarra:
- AEB: Sezesio-gerraren ondoren (1861-1865) azkar industrializatu zen.
- Japonia: Meiji Iraultzaren ondoren (1868-1912) azkar industrializatu zen.
Aliantza-sistemak:
- Sistema bismarckiarra (1871-1890): Frantzia isolatzea zuen helburu.
- Bake armatua (1891-1914): Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza.
Bigarren Industria Iraultza (1870-1914)
Energia-iturri berriak
- Petrolioa: motorrak mugitzeko.
- Elektrizitatea: argiztatzeko eta motorrak mugitzeko.
Lan-antolakuntzako aldaketak
- Taylorismoa: laneko eraginkortasunik handiena lortu nahi zuen (denbora neurtuz).
- Fordismoa: uhal garraiatzaile baten bidez lana katean egiten zen.
Puntako industria-sektoreak
- Metalurgia eta industria kimikoak.
- Beste industria batzuk: material elektrikoko industria, mekanikoa, ehungintza, elikadura-industria.
Ekonomiaren eta Kapitalismoaren Aurrerapenak
- Garraiobideak: hobekuntzak tranbia eta metroan, automobiletan, nabigazioan eta abiazioan. Panamako kanala (1914).
- Komunikazioak: telefonoa, fonografoa, zinematografoa eta irratia.
- Nekazaritza-jarduerak: hobetu egin ziren ongarri, motor eta teknika berriei esker.
- Merkataritza:
- Barne-merkataritzak sistema berriak erabili zituen: merkealdiak, publizitatea…
- Nazioarteko merkataritza mundu osora zabaldu zen garraioei esker.
- Kapitalismo handia: finantza-kontzentrazioen eta enpresa-kontzentrazioen sorrera.
Bigarren Industria Iraultzaren Ondorio Sozialak
- Garraioen hobekuntzek kanporako emigrazioa sustatu zuten.
- Hirietako biztanleriaren gorakada.
- Langileen alderdi politikoak sortu ziren: SPD (eta II. Internazionala).
- Proletarioen egoera hobetu zen.
Inperialismoa XIX. Mendean (I). Zergatiak eta Menderatzeko Erabideak
Eragileak
- Politikoak eta estrategikoak: boterea, ospea eta lurralde estrategikoen kontrola.
- Demografikoak: soberan zeuden biztanleak bidaltzeko lekua.
- Ekonomikoak: lehengaiez hornitzeko eta produktuak erosteko.
- Ideologikoak: “zibilizatzeko” eta “misioa” aldarrikatzeko.
Kolonietako menderatze-formak
- Kontzesioak: merkataritza-abantailak.
- Protektoratuak: kanpo-politika, armada eta baliabide batzuk kontrolatu.
- Koloniak: erabateko kontrola. Posizio-koloniak, populatze-koloniak eta ustiapen-koloniak.