XIX. Mendeko Mugimenduak: Industrializazioa, Erromantizismoa eta Nazionalismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,32 KB
Industrializazioa eta Langileriaren Sorrera
Industrializazioak aurrera egin zuen XIX. mendean zehar, eta klase sozial berria sortu (langileria) eta indartu egin zen. Langileria horrek kontzientzia hartu zuen, batez ere Karl Marxen teorien ondorioz. Industrializazioaren eta burgesiaren eragina erabatekoa izango zen.
Erromantizismoaren Ezaugarri Nagusiak
Jatorria eta Askatasuna
Alemanian sortu zen, eta laster hedatu zen Ingalaterrara eta Europako gainerako lurraldeetara. Askatasuna –morala, politikoa eta artistikoa– bihurtu zen aldarri nagusia.
Filosofia Idealista eta Intuizioa
Bat egiten du filosofia idealistarekin: benetako bizitza, bizitza ideala, beste nonbait dagoela uste du. Edertasuna eta egia ez daude ez hemen ezta orain, eta poetaren intuizioa da mundu horretara iristeko tresna.
Maitasuna, Heriotza eta Sinboloak
Benetako maitasuna munduaz harantzagokoa da literatura erromantikoan; horregatik, maitasuna eta heriotza lotuta daude, eta emakumea sinbolo baten indarrez azaltzen da.
Subjektibotasuna eta Porrotaren Balioa
Edertasuna bilatzen du beti, originala izateko. Guztiz aske sentitzen da bere subjektibotasuna, nitasuna eta intuizioa erabiliz artea egiteko. Erromantikoek idealaren bila dabiltza, eta arrakasta baino gehiago balioesten dute porrota. Porrot horretan dago heroi erromantikoen tragedia eta idealarekiko leialtasuna. Kontraesan ugari jasotzen ditu: etorkizunari begiratzen dio, baina iraganaren nostalgia agertzen du.
Nazionalismoa
Herri bakoitzak bere arima du, eta dimentsio horren erakusgarritzat hartzen dira folklorea eta hizkuntza. Nazio bakoitzak badauka non sakondu bere berezitasunen bila, eta historiaren kontzientzia berri bat pizten da. Pentsamolde honi lotuta loratzen dira Europan nazionalismoak, batez ere Napoleonen inbasioen ondorioz.
Literatura Erromantikoa
Formak eta Generoak
Erromantizismoak sortzailearen askatasunaren eta sormenaren alde egiten du. Generoei dagokienez:
- Erromantizismoak poesia du genero gorentzat.
- Narratiban ere badaude genero garrantzitsuak: eleberri epistolarra (Goethe), literatura fantastikoa, eleberri historikoa eta eleberri gotikoa.
Ipuingintza ere indartu zen: E. A. Poe izan zen ipuingintza modernoaren oinarriak ezarri zituen egilea.
Gai Nagusiak
Norbanakoaren askatasunari eta idealismoari lotuta daude erromantizismoaren gai nagusiak. Muga-mugako egoerak lantzen dira:
- Porrot eta etsipen erabatekoa
- Heriotza (suizidioak)
- Maitasun pasional bizia
- Iraultza indartsua
Erromantizismoa Alemanian
Alemaniako Lehen Erromantikoak: Sturm und Drang
1770 ingurukoa da Sturm und Drang mugimendu literario eta teorikoa. Jatorrizko uholde erromantiko horren maisuak Johann Wolfgang Goethe eta Friedrich Schiller izan ziren, Alemaniako erromantikorik klasikoenak.
Friedrich Schiller (1759-1805)
1782an taularatu zuten Schillerren Gaizkileak antzerki-lana. Don Carlos (1787) eta Wilhelm Tell (1804) dira Schillerren beste antzezlan nagusiak. Wilhelm Tell da askorentzat haren lanik onena: askatasun aldarria da.
Johann Wolfgang Goethe (1749-1832)
Goethek bizitzaren eta naturaren izaera landu zituen, eta humanista eta unibertsalisten artean kokatzen da. Erromantizismoa gaixotasunarekin identifikatu zuen. Goethek, poesia eta saiakera ere landu bazituen ere, narratibak jarri du batez ere gailurrean. Werther eta Fausto dira haren lanik enblematikoenak.
Poeta Erromantiko Garrantzitsuenak
Friedrich Hölderlin (1770-1843)
Denborarekin handituz joan den poeta izan da. Eskizofreniak jota, poema bitxiak idatzi zituen (adibidez, Scardanelli). Haren poesiak eguneroko munduarekiko urruntasun estetiko bat adierazten du. Hyperion da haren lan ezagunena, prosa poetiko dotorean idatzita.
Novalis (Friedrich von Hardenberg, 1772-1801)
Sentibera eta mundu lauso eta metafisikoetan, misteriotsu eta esoterikoetan murgildu zen haren poesia. Gauari ereserkia da obrarik ezagunena, hil berria zen hamabost urteko neska batek inspiratutakoa.