XIX. Mendeko Langileen Egoera Bizkaian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,8 KB
Testua Identifikatzea
Aztertuko dugun testua Vicente Blasco Ibañezen El Intruso elaberriaren zati bat da, beraz testu narratibo bat da. Antzinean idatzitako testu bat denez, testu historiko bat da eta edukiaren arabera soziala da.
Testua Vicente Blasco Ibañezek idatzi zuen, beraz banakako testua da. Honek helburu publikoa dauka.
Testuan XX.mendearen hasieran Bizkaiko burdin meatzetegietako langilearen bizi-egoera deskribatzen da. Liburua Valentzian argitaratu zen XX.mendearen hasieran, Bizkaian ustiakuntza gertatzen ari zen bitartean.
Barne Azterketa
Testuaren gaia XX.mendearen hasierako Bizkaiko meatzarien bizimoduaren egoera da.
Testua bi paragrafotan banatzen da.
Lehen paragrafoan meatzarien etxebizitzak deskribatzen ditu. Azaltzen du “barrankoiak” meategien jabeenak zirela, eta bertan meatzariak alokatzen zirela, testuak langileen egoera ikuspuntu ezezkor baten bidez deskribatzen du. Gainera “Aresti” pertsonia erabiliz Areilza doktoreari buruz hitz egiten du, hau meategietako medikua zen, Trianoko ospitalean XIX.mendearen amaieran medikua izan zen.
Hasteko meatzarien etxebizitzei buruz hitz egiten du, ondoren lan baldintzak azaltzen ditu. Azaltzen du meatzariak “babarrunak”, patatak eta bakailao edo urdail pixka afalduz lotara joaten zirela eta etxebizitzen baldintzak ez zirela osasungarriak: airea ez zela mugitzen, hainbeste gorputzen lurrunaz loditua eta zikinkeria-usainez josia…
Bigarren zatian meatzarien lan-lekuari buruz hitz egiten du
harrobiei buruz, meatzarien lan gogorrena eta arriskutsuena zela azaltzen du, zeren eta lan egiteko prestakuntza ez zen beharrezkoa. Horrexegatik harrobietan langile asko heltzen ziren beren lurraldeetan landako lana amaitzean.
Paragrafoa bukatzeko baieztapen demagogiko bat egiten du, egoera konpontzeko pertsonek goseak bultzaturik etortzeari utzi beharko luketela azalduz.
Kanpo azterketa:
Erdi Arotik Gipuzkoako eta Bizkaiako burdina ustiatzen zen, baina berrezarkuntzarekin Euskal Herrian industria siderurgikoaren “boom”-a gertatu zen. 1855etik aurrera, Bessemer bihurgailuaren asmakuntzarekin, ustiapen leku bihurtu zen Bizkaia zeren eta bihurgailuak mineral ez fosforikoa behar zuen. Hori dela eta Konpainia ingelesak Bizkaia inguruetan ezarri ziren. Hirugarren Karlistaldiarekin, 1872tik-1876ra, industrializazioa gelditu zen eta gerra bukatzean meategietako trenbideak, airezko tranbiak, erretzeko labeak... Etab, egiten hasi ziren. Burdin gehiena Erresuma Batura esportatu zen, hau enpresei etekin izugarriak lortu zizkien eta urte gutxitan aberats bihurtu ziren. Batzuek enpresa berriak sortu zituzten, hala nola 1902an sortutako Bizkaiko Labe Garaiak .
Idazle valentziarraren, Vicenteren, eleberria industrializazio prozesuaren hasierako urteotan Bizkaian bizi zen ezegonkortasun soziala adierazten du.
Testuaren gertaerak 1903an kokatu arren
XIX. mendearen amaieran gizarte berri baten berreraikuntza lortu zen. Honek hazkunde demografiko izugarria ekarri zuen eta eta honek barrankoien eraketa ekarri zuen (Gipuzkoatik,Arabatik,Burgosetik,Kantabriatik...), etorritako peoiak alojatu ahal izateko. Langileen auzoetan gertatutako metaketa meatze-aldean askoz handiagoa izan zen. Horregatik meategien buruzagiek eraikin penagarriak egin zituzten, hauek beharrezkoa izanez gero lekuz aldatu ahal ziren, meatzariak han bizitzera behartuta zeuden. Etxeetan ez zegoen inolako garbitasunik, oheak pilatzen ziren, bakoitza bi edo hiru langilerentzat. Horretaz gain, langileak “kantinetan” janaria erostera behartuta zeuden, hau enpresaren propietatea zen. Hauetan prezioak oso altuak ziren eta elikagaiak oso kalitate baxukoan. Elikaduraren oinarria ogiak, babarrunak, urdailak, garbantzuak, patatak eta ardoa osatzen zuten. Hori dela eta gaixotasunaren aurrean ez zeukaten inolako defentsarik.Hasieran lanaldiak eguzkiz-eguzki iraunten zuten ,hamaika ordu baino gehiago eta batzuetan ez zeukaten atsedenaldirik ezta igandean ere. Egoera honek 1890ko greba sortu zuen “barrakoiekin” eta ”derrigorrezko kantinekin” bukatzeko. Gainera, hamar orduko lanaldia ekarri zuen. Laburpena:Testua garrantzitsua da XIX.mendeko langileen egoera ezagutzeko. Gainera azaltzen du Bizkaian XIX.mendearen erdialdean garatu zen industrializazioa burdinean egon zela oinarrituta eta Bessemer bihurgailuaren asmakuntzak izugarrizko garapena ekarri zuela meatzaritzarako. Demografiaren hazkundeari buruzko informazioa ematen digu eta honek ekarritako konponbide ezegonkorrak, etxebizitzekiko lotuta zeudela. Honek eragin handia izan zuen langileen mugimenduen garapenean.
3