XIX. Mendeko Kontzeptu Berriak: Sexu Diferentzia, Misoginia eta Kapitalismo Liberala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB

XIX. Mendean Nagusitzen diren Kontzeptu Berriak

Sexu Diferentzia

• Bi giza-izate desberdinak: sexu bi, esentzia bi; ez arima bat, ez gorputz eredu bera sexu bientzako.

• Naturak emakumezko izaeraren legeak ezartzen ditu eta hauek emakume guztientzako dira, salbuespenik gabe.

• Sexua giza-identitatearen kategoriarik funtsezkoena: feminitatea/maskulinitatea

• Zientziak definitzen ditu emakumezkoen funtzioak: amatasuna eta etxekoandrea izatea. Naturaren kontra jotzea patologia izango da.

– Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna gizarte orekatuaren oinarria

• Sexuen osagarritasuna gizartearen ardatza.

Sexu Bakarra Eredua eta Misoginia Tradizionalaren Printzipioak

• Grekoek definitu zuten gorputz bakarra eredua eta oinarria gizonezkoen gorputza izan zen

• Emakumeak ez dira desberdinak: burutu gabeko gorputzak dira: gizonak baino inperfektuagoak

• Nagusitu zen kultura historian zehar misoginia tradizionala izan zen: emakumeak gutxiestea. "Gizon-Emakumeak": emakumerik perfektuenak

• Paradigma hori indarrean egon da XIX. mende arte eta erlijio katolikoak jarraitu zuena

Misoginia

Emakumeen eta nesken aurkako gorroto edo mespretxua. Era askotan azaldu daiteke: emakumeen aurkako biolentzia, diskriminazioa, emakumea sexualki objektu moduan erabiltzea, ahalmen gutxiko izaki bezala azaltzea... Erlijio gehienek eta mendebaldeko intelektual askok ideologia hau sustatu dute.

Kapitalismoaren Liberalizazioa

Ekonomia Arloan

Kapitalismo liberala, jabetza pribatuan oinarritua

  • Estatuaren interbentziorik ez
  • Eskaintzaren eta eskaeraren legeak ekonomia osoaren mesedetan garatuko dira
  • Lurra eta lana merkantzia libre

Antzinako Erregimena eta eskubide feudalen deuseztapena

  • Desamortizazio legeak: lurra askatzeko eta lur merkatu librea sortzeko
  • Jaurerriak eta jaurgoaren eskubideak desegitea: eskulana askatzeko eta lan merkatu librea sortzeko.

Berdinen Hiritartasun Komunitatea

Hiritartasuna

Komunitate politiko baten kidea da. Zehatzago, hiritartasuna pertsona bati Estatu bateko ohiturei edo legeei jarraituz onartutako estatusa da.

  • Berdinen arteko hitzarmena: ahalmenaren sorburu berria: subiranotasun nazionalaren kontzeptu berria eta murriztailea
  • Politika arloan: Estatuak/Nazioak sortzea, hiritartasuna ordezkatze sisteman oinarrituak

Subiranotasun Nazionala

Nazio, herrialde nahiz herri bateko lurraldea eta herritarrak gobernatzeko ahalmena, eskumena eta eskubidea da. Gizabanakoen eta taldeen historian boterea da protagonista garrantzitsuenetarikoa. Gizarte politiko baten aginpide goreneko boterea da.

  • Konstituzioa: lege gorena
  • Sufragioa / zentsitarioa: botoa emateko zenbait baldintza betetzen duten hiritarrei soilik onartzen dien hauteskunde sistema da. Adibidez, errenta jakin bat izatea botoa eman ahal izateko, edo emakumeek bozkatzeko eskubiderik ez izatea. Mugak maila ezberdinekoak dira eta aberastasunaren edo jabetzaren arabera ezartzen dira. Erroldaren araberako sufragioa lehenengo erregimen parlamentario eta liberalen ezaugarria da.
  • Botere Banaketa: legegilea, betearazlea (gobernua) eta epailearena

Gizabanakoa eta Libertate Indibiduala

Libertate Indibiduala

Filosofia politikoan, askatasun indibiduala askatasun negatiboaren parekoa da. Zuzenbide politikoan, bere adierazpenik gorena Aro Modernoan banakako eskubideak edo lehen belaunaldiko eskubideak izan dira legezkotasun printzipioaren esparruan, jatorriz liberalismo klasikoak planteatuak. Askatasun indibiduala gizakiaren balio eratzailea da bere horretan, bere betebeharren eta eskubideen oinarria, eta horren arabera bakoitzak bere bizitzako funtsezko gaiei buruz askatasunez erabaki dezake, bere erabakien ondorioen eta bere ekintzaren emaitzen aurrean gizartearen aurrean erantzule eginez.

Ideologia eta filosofia batzuentzat, batez ere libertarioentzat, askatasun indibidualak bere jatorri naturala eta oinarri etikoa izango luke banakako subiranotasunean edo norbanakoak bere buruaren gaineko jabetzan.

  • Jabetza pribatua askatasun indibidualaren oinarria: nobleen eta elizaren lurrak eta lur komunalak: jabetza pribatu bihurtu (desamortizazio legeak)
  • Nekazari gehienak langile bihurtu eta soldatapeko lanean jardun
  • Nagusiei dagokien begirunea eta ohiko lokarriak galtzen dira (linaje/etnia/familia gainbehera), "libre" bizirautek

Entradas relacionadas: