XIX. Mendeko Iraultza Liberal eta Nazionalistak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,18 KB

Venezuelako Independentzia (1816-1823)

  • Zer: Hego Amerikako kolonia espainiarrak Espainiar Inperio absolutistaren aurka.
  • Ideologia: Venezuelak ideologia nazionalista eta liberalista zuen, eta Espainiako Koroak ideologia absolutista.
  • Kausa nagusia: Venezuelakoak Espainiatik independizatu nahi zutela.
  • Amaiera: Venezuela Espainiatik independizatu zen 1821ean. 1830ean, Venezuela bereizi eta estatu burujabe bihurtu zen.

Espainia 1820 (Hiru Urteko Liberalismoa, 1820-1823)

  • Zer: Altxamendu militarra ideia liberalak berrezartzeko, eta Fernando VII.a konstituzioa onartzera behartu zuten.
  • Nork noren aurka: Espainiako liberalak Frantziako Jose Bonaparteren aurka. Ingalaterra eta Portugal Espainiaren alde joan ziren.
  • Ideologia: Absolutismoa eta liberalismoa.
  • Kausa: Jose Bonapartek Espainia monarkia moderno bat eta Frantziako aliatu izatea nahi zuelako. 1812ko Konstituzioa berreskuratzeko eta monarkia liberala ezartzeko nahia.
  • Amaiera: Napoleon ezin izan zuten garaitu eta, ondorioz, erretiratu egin behar izan zen. Fernando VII.a errege absolutista berrezarri zen.

Belgikako Iraultza 1830

  • Zer: Belgikako Iraultza Herbehereetako Erresuma Batutik hegoaldeko probintzien bereizketa eragin zuen gerra izan zen, egungo Belgikako Erresuma ezarri zuena.
  • Datazioa: 1830eko abuztuaren 25etik 1831ko uztailaren 21era arte, Bruselan.
  • Ideologia: Liberalismoa eta nazionalismoa.
  • Kausa: Belgikarren eta Herbeheretarren arteko desberdintasunak (erlijiosoak, ekonomikoak).
  • Amaiera: Herbeheretarrek alde egin zuten eta Belgikak independentzia lortu zuen. Leopoldo I.ak erregimen liberala ezarri zuen.
  • Nork noren aurka: Belgikarrak Herbeheretarren aurka.

Frantziako Uztaileko Iraultza 1830

  • Zer: Frantziako Révolution de Juillet (Uztaileko Iraultza, 1830) matxinadak Luis Filipe Frantziako tronura igo zuen.
  • Nor noren aurka: Liberalak (burgesia) Karlos X.a errege ultrakontserbadorearen aurka.
  • Ideologia: Liberalismoa eta absolutismoa.
  • Kausa: Burgesia liberalak iraultza garaiko botere politiko eta ekonomikoa berreskuratzeko nahia.
  • Amaiera: Karlos X.a tronutik kendu eta liberalagoa zen Luis Filipe I.ak ordezkatu zuen. Frantzia monarkia konstituzional bihurtu zen.

Lehen Karlistada 1833-1840

  • Zer: 1833 eta 1840 urteen artean Espainian izandako gerra zibilari deritzo, absolutisten eta liberalen artekoa.
  • Data eta kokapena: 1833-1840, Espainia osoan. Landa-eremuek eta euskaldunek Karlosen alde borrokatu zuten, beren ohiturak eta foruak defendatzeko.
  • Nor noren aurka: 1833 eta 1876 artean, karlistek (Karlos infantea, Karlos V.a izango zena, eta haren oinordekoen jarraitzaileak) zenbait aldiz "Jainkoa, Aberria eta Erregea" lelopean matxinatu ziren, balio tradizionalak aldarrikatuz, hasieran liberalismoaren eta gero errepublikanismoaren aurka. Absolutistak (Karlosen aldekoak) liberalen aurka (Elisabet II.aren aldekoak).
  • Ideologia: Liberalismoa eta absolutismoa.
  • Kausa: Fernando VII.a hil ondoren, Karlosek Espainiako errege izateko zuen nahia.
  • Amaiera: Liberalek gerra irabazi zuten, Euskal Foruak babestuko zituen Bergarako Itunarekin.

Berlingo Iraultza 1848

  • Zer: Alemaniako iraultza.
  • Data: 1848ko martxoaren eta 1849. urte bukaeraren artean.
  • Kokapena: Alemaniako Konfederazioan, Saxoniako Erreinuan, Viena.
  • Nor noren aurka: Prusiako alemaniar liberalak eta Prusiako erregea.
  • Ideologia: Liberalismoa eta absolutismoa.
  • Kausa: Alemaniarren desira liberalak.
  • Amaiera: Alemaniarrek porrot egin zuten. 1848ko abenduan, Prusiako erregeak bere burua errege konstituzionaltzat aitortu zuen.

Italiaren Bateratzea 1848

  • Zer: Italiako herritarrek Italiako estatuak batzea eta estatu bat sortzea nahi zuten.
  • Data eta kokapena: 1859-1861, Italian.
  • Nor noren aurka: Urte batzuk geroago, Austriaren aurka gerra bat hasi zen.
  • Ideologia: Liberalismoa, absolutismoa eta nazionalismoa.
  • Kausa: Errege liberal batek gobernatutako estatu bakarra lortzeko italiar askok zuten nahia.
  • Amaiera: Austriaren aurkako gerra irabazi eta beste hainbat lurralde konkistatu zituzten. 1861ean, Savoiako Viktor Emanuel II.a, Piemonte-Sardiniako erregea, berriki bateratutako Italiako errege izendatu zuten, eta Italia monarkia konstituzionaltzat aitortu zen.

Entradas relacionadas: