XIX. Mendeko Iparraldeko Idazleak: Sarrera eta Analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,15 KB

XIX. Mendea I

Iparraldeko Idazleak

Sarrera: Frantziako iraultza, antzinako erregimena berrezarri eta euskal probintziek aurretik zeuzkaten eskubideak ez berreskuratu.

Era askotako egituraketa politikoak egon ziren, matxinada eta gatazkarik ez ziren faltatu ere. Zabaltzen hasi zen estatu zentralista. Iparraldean ez ziren aldaketak hain azkar gertatu. Industriak garrantzi gutxi, nekazaritza giroko gizarte tradizionala izaten jarraitu eta erlijioso eta borroka ideologikoen oihartzuna iristen zen noizean behin euskaldunen artera baina elizak indartsu.

Euskarazko produkzioa gehienbat elizgizonengandik; Duhalde, Lapeire eta Arbelbideren prosa erlijiosoa. Elizgizonak ez zirenak pisu handiagoa; A.Abadiaren Lore Jokoek adibidez.

Prosa Erlijiosoa

Martin Duhalderen Meditazioneak gei premiatsuenen gainean (1809), Iparraldeko literatura erlijiosoan klasiko bihurtu. Elizgizonek garrantzi handia izaten jarraitu arlorik gehienetan. Elizgaietan, azken aldaera agertu eta idazle erlijiosoen artean; Lapeire eta Arbelbide.

Lapeire azkaindarrak liburu bakarra atera; Kredo edo sinhesten dut esplikatua, honen mezua zuzena, zehatz adierazita eta ideia konplexua.

Arbelbide Nafarroa Beheran jaio, Lapeire baino gehiago argitaratu; Igandea edo Junaren eguna eta sasoi hartako apaiz askok gure hizkuntzaz pentsatzen zutena azaltzen digu.

Saiakerak eta Biografiak

Prosagintzak aurrerapauso handiak eman, ordura arte gutxi landutako gaiak jorratu ziren. Adb, Duvoisinek nekazaritzari buruzko lana kaleratu; laborantzazko liburua.

Elizanburuk ikaskuntzari eskaini zion ia bizitza osoa. Gatazka politikoek ere asko kezkatu, bereiziki eliza eta estatuaren artean izandako tirabirek. Garai horretako prosa libururik irakurgarriena biografia bat dugu, Laphitzena, Bi saindu eskualduen bizia, Baionan argitaratua. Obra horretan San Ignazio Loiolako bizitza da kontagai nagusia.

Biografiagile oparoa Joanategi izan zen, sei bat liburu plazaratu, horietan Sainduen bizitzea izenekoa. Urte guztiko egunei dagozkien santuen biografien bilduma izan nahi zuen eta lehen sei hilabetetan kaleratu zituen.

XIX. mendearen azkenetan kazetaritzari indar berria eman zion Hiriart-Urruti apaiz hazpandarra; Eskualduna astekaria kudeatu zuen, euskaraz eta frantsesez baina ia erabat euskaraz. Finkatu zituen kazetaritzaren oinarriak, idaztankera zuzena, argia, sutsua eta erakargarria.

Iparraldeko Narratiba

Mendearen azken hamarkadetan idazlan literarioagoak ere ezagutarazi zituzten prosagile batzuek; Azkonagerreren Atheka gaitzeko oihartzunak lehen euskal eleberritzat hartua izan zen. Ganix kontrabandista lapurtarren pasadizo famatu bat kontatzen digu.

Duvosinek, gaztetan idatzitako ipuin labur batzuk berrogeita hamar bat urte geroago kaleratu zituen, aldizkari batean eta zatika azaldu zirelako ia ezezagunak ziren.

Elizanburuk ere prosaz lantxo bat; Piarres Adame, pertsonaia saratarraren ibilaldi bat kontatzen digu, aldizkarian puskaka azaltzeko taxutu zen hasieran eta horregatik batasuna falta zaio sarritan.

Elizanbururen prosa, bizia, aberatsa eta atsegina da dena den.

Bertsogintza Iparraldean

Bertsogintzan produkzio ugari eduki zuen Ipar Euskal Herriak; "Etxahun" azpimagarriena, bizimodu zaila izan zuen, horregatik tristura erresumina eta gorrotoa darie gehienetan bertsoei. 40 iritsi zaizkigu.

Joan Martin Hiribarre azkaindarra Etxahun baino eskolatuagoa izango genuen. Bere obrarik ezagunenak, Eskaldunak; poema luze bat da eta bi Euskal Herrietaz hitz egiten du idazkera prosaiko batekin. Urte berean, Abadia, lore jokoak ospatu euskal jaietan. Lehiaketa hauetara batzuen izenak eta bertsoak ezagunak izan ziren Iparraldetik kanpo ere. Horien artean famatuenak Elizanburu eta Zaldubi.

Elizanburu, behin baino gehiagotan bereganatu zituen sariak.

Zaldubik, erreztasuna mota desberdinetako poemak gauzatzeko; erlijiosoak, herrikoiak, ondo hausnartu, neurtu eta landutako poemak.

Entradas relacionadas: