XIX. Mendeko Industria Iraultza eta Kolonizazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,67 KB

Industria Iraultza

XVIII. mendearen erdialdean hasi zen Britainia Handian, aldaketa ekonomiko eta teknologiko sakonen emaitza izanik. Haren eraginez, ekonomian eta gizartean hazkunde demografikoa eta aldaketa sakonak gertatu ziren.

Jatorria eta Hazkunde Demografikoa

  • Biztanleriaren hazkundea: 1750ean 140 milioi, 1800ean 187 milioi, 1850ean 266 milioi (Britainia Handian 5 milioitik 10 milioira).
  • Hazkundearen arrazoiak:
    • Ekoizpenaren gorakada.
    • Garbitasun eta medikuntzaren hobekuntzak.
    • Izurrite eta epidemiekin amaitu zen.
  • Bizi-itxaropenaren igoera: 38 urtetik 50 urtera.

Nekazaritzaren Eraldaketa

  • Janarien eskariaren igoerak prezioak igo zituen, lur jabeei adorea emanez.
  • Lurren pribatizazioa eta laborantza teknika berriak ezarri ziren, hala nola Norfolk sistema.
  • Mekanizazio prozesua: sega-makina, alea xehatzekoa, etab.
  • Artoa eta patata bezalako labore berriak landatu ziren.
  • Norfolk sistema: Garia, arbiak, garagarra, hirusta.

Garraiobideen Iraultza

  • Garraioak irauli eta merkataritzaren gorakada ahalbideratu zuten.
  • Hasieran meatzetan erabiltzen zen, errail gainetik.
  • Berrikuntzak: burdinazko errail sistema, errailetako gurpilak.
  • 1829an lokomotora (lurrunezkoa) agertu zen, eta itsas garraiora ere hedatu zen.
  • Honek merkatuari eta ekonomiari ateak zabaldu zizkion, barne eta kanpo merkataritzak hobetuz.
  • Estatu protekzionismoa sortu zen zergak ezarriz.

Mekanizazioa eta Fabrika Sistema

  • Makina sinple eta eraginkorrak garatu ziren, eskulangintzarekin amaituz.
  • Honek produktibitatearen gorakada eta prezioen jaitsiera ekarri zituen.
  • Geroago hidraulika sortu zen.
  • 1769an James Wattek lurrun-makina sortu zuen, iraultzaren iturri bilakatuz.
  • Fabrikazio sistema eta ehundegi mekanikoak sortu ziren, eta fabrikak ugaritu.
  • Britainia Handian anezka hegalaria (John Kay) bezalako asmakizunak agertu ziren.
  • Siderurgian: kokezko ikatza erabili zen, eta Bessemerrek bihurgailua sortu zuen burdina altzairu bihurtzeko.

Kapitalismoaren Garapena

  • Britainia Handian sortutako mugimendua, XVIII. mendean garatua.
  • Adam Smith: ahalik eta etekin gehien lortzea, eskaintza eta eskariaren legea, estatuak ez du esku hartzen.
  • Ezaugarriak: jabetza pribatua, langileen miseria eta burgesiaren nagusitasuna.
  • Eskaintza eskaria baino handiagoa denean krisialdi ekonomikoa sortzen da.

Finantza eta Enpresa Egiturak

  • Bankuak: bitartekari bihurtu ziren aurreztaile eta industrialen artean.
  • Diru faltagatik sozietate anonimoak sortu ziren, akzioz finantzatzen zirenak balore-burtsan.
  • Kapitalismoa Errusia, Alemania, Estatu Batuak eta Japoniara hedatu zen.

Bigarren Industria Iraultza (1850-1930)

  • Herrialde nagusiak: Alemania, Japonia, Estatu Batuak, Britainia Handia.
  • Energia iturri berriak: petrolioa eta elektrizitatea.
  • Motor berriak: barne-errekuntzako motorra, motor elektrikoa, diesel motorra.
  • Industria berriak: elektrizitatearen, kimikaren, aluminioaren eta zementuaren industriak.
  • Globalizazioa.
  • Ekoizpen sistemak:
    • Taylorismoa: serieko ekoizpena.
    • Kartela: akordioa enpresen artean.
    • Trust: enpresen bategitea.
    • Holding: akzio gehien dituen enpresa.
    • Monopolioa: enpresa bakar baten kontrola.
  • Asmakizun garrantzitsuak:
    • Telegrafoa (Morse, 1838).
    • Bonbilla (Edison, 1882).
    • Irratia (Marconi, 1906).
    • Zinematografoa (Lumière anaiak, 1895).

Gizarte Aldaketak eta Langile Mugimendua

  • Klaseen gizartea sortu zen: burgesia eta proletargoa.
  • Gizarte klaseak:
    1. Bankariak
    2. Funtzionarioak
    3. Enplegatuak
    4. Industrietako proletargoa
  • Honen aurka ludismo mugimendua sortu zen.
  • Klase kontzientzia sortu zen.
  • XVIII. mendearen amaieran elkarrekiko sorospen elkarteak (sindikatuak) sortu ziren, hala nola Great Trade Union.

Ideologia eta Mugimenduak

  • Anarkismoa:
    • Norbanakoaren askatasuna.
    • Gizarte elkartasuna.
    • Jabetza kolektiboaren defentsa.
    • Agintaritzari gaitzespena eta alderdi politikoei uko egitea.
    • Helburua: iraultza soziala, klaserik gabeko gizartea, estatuaren amaiera, jabetza kolektiboa ezarriz.
  • Marxismoa:
    • Jabetza kolektiboaren defentsa.
    • Langile ekintzaren jarraitzaile.
    • Helburua: langile iraultza.
    • Faseak:
      1. Proletargoaren diktadura, langileen estatua eta jabetzaren sozializazioa.
      2. Komunismoa: estatuaren iraungipena eta klaserik gabeko sozietatea gauzatzea.
  • Internazionala:
    • Lehen Internazionala (1864-1876): Marxistek, anarkistek eta sindikalistek babestu zuten.
    • Bigarren Internazionala: Sozialistek.

Kolonizazioa

XIX. mendean eman zen Bigarren Industria Iraultzaren ondorioz.

Jatorria eta Arrazoiak

  • Herrialde kolonizatzaile nagusiak: Britainia Handia, Frantzia, Herbehereak, Belgika, Alemania.
  • Kolonizatutako eskualdeak: Afrika, Asia.
  • Arrazoiak:
    • Demografikoak: biztanleria gehiegizkoa.
    • Politikoak: prestigioa, boterea.
    • Ekonomikoak: merkatu berriak, lehengaiak, kapitala.
    • Ideologikoak: nazio harrotasuna, gizon zuriaren betebeharra, misio zibilizatzailea.

Esplorazio Geografikoa

  • Ia ezezagunak ziren Afrika eta Asia esploratu ziren.
  • Esplorazio geografikoak, lehenengoak frantsesek eta britainiarrek egin zituzten.
  • Esploratzaile nabarmenak: Livingstone eta Stanley.
  • Afrikako mapa kartografikoa egin zuten.
  • Lurraldeak nagusitasun militarrarekin azkar bereganatu zituzten.

Inperio Kolonialen Ezaugarriak

  • Estatu antolatugabeak, egitura ekonomiko eta politiko ahula zuten.

Kolonia Motak

  • Ustiapenerako koloniak:
    • Ustiapen ekonomikorako, gobernugabeak, okupazio politikoa gauzatzen zen.
    • Koloniek ezin zuten traturik egin, jabe zuriak ziren nagusi.
  • Protektoratuak:
    • Indigenek jarraitzen zuten gobernuan eta administrazioa bertakoa zen.
    • Metropoliak beste gobernu paralelo bat sortu eta hari zegozkion defentsa eta kanpo politika.
    • Adibideak: Frantziak eta Espainiak Maroko hartu zuten; Britainia Handiak Suezko kanala.
  • Jendeztatzeko koloniak:
    • Klima eta biztanleria txikiagatik zenbait zuri emigratu ziren.
    • Koloniek barne-gobernu autonomoa zuten.
    • Domeinuak: Kanada, Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrika.
    • Adibidea: Frantziaren Aljeria.

Munduaren Banaketa Koloniala

  • Afrika:
    • Kolonizaziorik azkarrena izan zen, Liberia eta Abisinia izan ezik.
    • Britainia Handia: iparraldetik hegoaldera.
    • Frantzia: mendebaldetik ekialdera.
    • Belgika: Kongo ibaiaren goialdea.
    • Alemania eta Italiak ere Afrika nahi zuten.
    • Berlingo Konferentzia (1884-1885): Afrikaren banaketa adostu zen.
  • Asia:
    • Errusiak, Estatu Batuek eta Japoniak ere nahi zuten.
    • Britainia Handia: India eta Birmania hartu zituen.
    • Errusia: Afganistan eta Malaysia hartu zituen.
    • Frantzia: Indotxina.
    • Oso merkatu ona zen, eta Opioaren Gerren bidez portuak lortu zituzten, baina Boxerren matxinada (1899) egon zen.

Inperio Nagusiak

  • Britainia Handia:
    • Inperio handiena zen, itsas bideak kontrolatzeko.
    • Kolonia nagusia India ("Inperioko harribitxia") zen.
  • Frantzia:
    • Bigarren inperio nagusia, Ipar Afrikan eta Indotxinan.
  • Amerika:
    • Europatik kanpoko lehen kolonia.
    • Ozeano Barerantz eta Kariberantz hedatu zen.
    • Espainiari hainbat kolonia hartu zizkion.
  • Japonia:
    • Kurilak, Korea, Formosa (Taiwan).

Ondorioak

  • Aurrerapen teknologikoak: portuak, zubiak, telefono-lineak, etab.
  • Lur gehiago prestatu ziren lantzeko, eta industria sortu zen.
  • Higiene neurriak ezarri eta ospitaleak sortu ziren.
  • Elikagaien oreka apurtu zen eta arazo kronikoa bilakatu zen.
  • Eskolak sortu ziren akulturazioa bultzatzeko.
  • Ezarri zieten bizimodu berriak hierarkia tradizionala eraldatu zuen.
  • Bereizketa soziala sortu zen.
  • Kultura guztia ahozkoa zen eta galdu egin zen.

Entradas relacionadas: