XIX. Mendeko Hirigintza eta Artea: Zabalguneak eta Estiloak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,63 KB

1. Zabalgunearen ezaugarri nagusiak

Hiri historikoaren ondoan sortzen diren auzo burgesek ezaugarri hauek hartu behar zituzten kontuan:

  • Produkzio ekonomikorako eredu berriak.
  • Garraio berrien garapena (lehenengo autoak…).
  • Komunikazioak errazteko modua.
  • Ordena-indarren bidez kaleen kontrola edukitzea.
  • Hilerriak, parkeak eta lorategiak egiteko nahiko espazio edukitzea.

2. Hiri modernoaren ezaugarriak

Espazioaren balorazio soziala

Hemendik aurrera, espazioak bereizi egingo dira:

  • Auzo burgesak: Zabalgune deitutakoak. Itxura dotoreko eraikinez eta kale zabal, ordenatu eta garbiz osatuak daude.
  • Langile-auzoak: Jende asko bizi zen argirik, aireztapenik eta ur-korronterik gabeko etxeetan. Kaleak asfaltatu gabe eta estoldarik gabe zeuden.

Komunikazio-bide urbanoen garrantzia

Hiri bat planifikatzerakoan, trafikoa funtsezkoa izango da, horrek hiri-diseinua erabakiko baitu.

Material eta teknika berriak eraikuntzan

XIX. mendean zehar, burdina urtuak burdin forjatu tradizionala ordezkatu zuen. Burdina urtuak eta beirak gero eta garrantzi handiagoa hartuko dute; beira estaltzeko erabiliko da. Geroago, hormigoi armatua erabiltzen hasiko dira. Teknika eta material berriei esker, eraikinek gero eta altuera handiagoa izan zezaketen, etxe-orratzak eta igogailuak agertuz.

Hirietako aldeak funtzioaren arabera bereiztea

Hainbat zona bereiz daitezke:

  • Merkataritza eta finantza-aldeak.
  • Hirirako sarbide nagusietatik hurbil dauden industrialdeak.
  • Berdeguneak edo zuhaitzek zeharkatzen dituzten bulebarrak.
  • Unibertsitate-aldeak.
  • Aisia-eremuak.

Plano ortogonalean oinarritutako hiri-plangintza

Zabalguneek aldez aurretik egindako plangintzari erantzuten zioten. Plangintza horren arabera, espazioa laukitan antolatzen da, kale elkarzutek sortzen dituzten laukietan. Zirkulazioa arintzeko, kale diagonalak diseinatu ziren.

3. Bartzelonako berritze-prozesua: Ildefonso Cerdà

Bartzelona Hedatu eta Berritzeko proiektuaren egilea Ildefonso Cerdà izan zen. Hauek dira bere lau ezaugarri nagusiak:

  • Zabalgunea zona historikoarekin integratu zuen, erronda-kale zaharrak (harresiek utzitako espazioan sortutakoak) zirkulazio-bide bihurtuz.
  • Proiektua plan ortogonal batean oinarritu zuen (koadrikula), baina etxadien kantoiak txaflanean ebaki zituen, kale-gurutzeak zabaltzea lortuz.
  • Bi bide nagusi diseinatu zituen forma diagonalean, hirirako sarbide erosoak izan daitezen.
  • Hiri-lorategi kontzeptua aplikatzen saiatu zen, etxeen artean berdeguneak kokatuz.

4. XIX. mendeko arkitektura-estiloak

Hiru estilo nagusi erabili zituzten:

  1. Historizismoa.
  2. Burdinezko arkitektura Europan eta Chicagoko Eskola.
  3. Gaudíren Modernismoa.

5. Burdinezko arkitektura, Chicago eta Gaudí

Burdinezko arkitektura

  • Industrian sortutako materialen erabilpena.
  • Burdina urtua: Piezak fabriketan eginak dira eta eraikuntza moduluka egiten da.
  • Kristala: Argitasuna eta arintasuna lortzeko.
  • Arkitektura-lana baino gehiago, ingeniaritza-lana da.
  • Eraikinaren eskeletoa bistan dago eta funtzionaltasuna lehenesten da.
  • Eraikinak azkar eraikitzen dira eta dekorazio gutxi dute.

Chicagoko Eskola

  • Industriako materialak: burdina, altzairua, hormigoia eta kristala.
  • Eraikinaren egitura ez da ikusten.
  • Barruko espazioa errezel-ormekin banatua dago (ez dute sustengu-funtziorik, espazioak bereizteko dira).
  • Funtzionaltasuna eta forma geometrikoak dira nagusi.
  • Dekorazio gutxi, eta egotekotan, eraikinaren beheko partean.

Gaudíren ezaugarriak

  • Eraikinek eskulturak dirudite; sinbologia handia dute.
  • Material klasikoen (harria) eta berrien (burdina, kristala) konbinazioa.
  • Arku parabolikoak eta parabola-itxurako gangak.
  • Forma biribilak eta fatxada kurbatuak.
  • Dekorazioa izugarri garrantzitsua da: naturatik hartutako elementuak (hostoak, landareak, arrokak).
  • Kolore biziko azulejuak edo lauzak.

6. XIX. mendeko pintura-estiloak

Mende honetan hiru estilo nagusi garatu ziren: Erromantizismoa, Errealismoa eta Inpresionismoa.

7. Erromantizismoaren ezaugarriak eta lurraldeak

  • Askatasuna defendatzen du bizitzako, politikako eta arteko alderdi guztietan.
  • Arau neoklasikoen kontra egiten du.
  • Indibidualtasuna eta sentimendu pertsonalak baieztatzen dira.
  • Sentimendu nazionalista goresten da.
  • Ihesbideak, dimentsio ezezagunak eta leku exotikoak bilatzen dituzte.

Batez ere bi lurraldetan eman zen: Frantzian eta Ingalaterran.

8. Errealismoa eta autore garrantzitsuak

  • Artista eta intelektualak kapitalismoak sortutako arazoez ohartzean sortu zen.
  • Errealitatea eta eguneroko bizitza objektibotasunez islatzeko beharra defendatu zuten.
  • Lan-munduaren, nekazaritzaren eta industria-iraultzako behe-klaseen alde jarri ziren.
  • Langileen eguneroko bizitza arte bihurtu zuten.

Autore garrantzitsuenetako bat Millet izan zen.

9. Inpresionismoaren ezaugarriak

  1. Aire zabalean pintatzea: Estudioaren ordez, landa, itsasoa edo ibaia aukeratzen dituzte.
  2. Gai berriak: Paisaiak eta marinak, baina benetako gaia argia eta bere efektu aldakorra da.
  3. Zientzia eta kolorea: Hiru kolore primarioak (horia, gorria, urdina) erabiltzen dituzte, nahasketa begiaren erretinan gertatzen dela pentsatuz.
  4. Teknika: Pintzelada solte, bizkor eta urdurien bidez ematen da kolorea, argiaren bibrazioa adierazteko. Marrazkiaren lerroak bigarren mailan geratzen dira.
  5. Espazioaren balorazioa: Inpresio iheskorra finkatu nahi dute, naturaltasuna galdu gabe. Irudi nagusiak ez du zertan zentroan egon.

10. Postinpresionismoaren ezaugarriak

  • Marrazkiak eta lerroak garrantzia berreskuratu zuten.
  • Argiaren efektuez gain, pertsona edo gauzen espresibitatea bilatu zuten.
  • Momentu iheskorra baino, errealitatearen alde iraunkorra interesatzen zaie.

Entradas relacionadas: