XIX. Mendeko Euskadiko Industrializazioa eta Protekzionismoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB
Sarrera
XIX. mendean, industrializazioa helburu, estatuetan eztabaida bizia izan zen jarraitu beharreko politika ekonomikoaz.
Liberalismoa eta Librekanbioa
Liberalismoak, printzipioz, merkataritza librea defendatzen zuen. Librekanbioarekin, herrialde bakoitza merkeen ekoitzi zezakeen produkzioan espezializatuko zen.
Industria Garatzeko Beharra
Baina, librekanbioa ez zen egokia industria garatu gabe zuten estatuentzat. Industria propioa garatu nahi zuen herrialdeak mugak jarri behar zizkien kanpoko produktu industrialei, bere industriaren produktuak babesteko. Industria-lizazioa aspalditik abian zeukaten estatuek produktu merkeagoak eskaintzen zituzten herri industrial berriek baino.
1868ko Iraultza eta Librekanbioa
1868ko Iraultzan, liberal progresisten garaipenarekin, librekanbioaren aldeko iritziak nagusitu ziren. Laureano Figuerolaren arantzelek (1869-70) atzerriko produktuei ezarritako aduana-tarifak asko gutxitu zituzten.
Berrezarkuntza eta Protekzionismoa
Berrezarkuntzaren gobernu kontserbadoreak ahaleginak egin zituen ekonomia modernizatzeko politika protekzionista eta interbentzionisten bidez. Neurri hauen artean banku sistema modernizatzea, gastu publikoa kontrolatzea, inflazioa mugatzea, pezeta egonkortzea eta kanpoko produktuei arantzel gogorrak ezartzea zeuden.
1891ko Muga-zerga Dekretua
1891ko muga-zerga dekretuak Euskadi eta Kataluniako industrientzako onurak ekarri zituen, ikatza, burdingintza, ontzigintza eta nekazaritza sektoreetan, besteak beste.
1893ko Krisia eta Alemaniarekin Ituna
1891tik aurrera, Bilbo inguruko industriak krisi gogorra jasan zuen. 1893an, liberalak gobernuan zeudela, librekanbiora itzultzea erabaki zuten, Alemaniarekin itun bat sinatuz. Honek eragin txarra izan zuen Bizkaiko ekonomian.
Bilboko Industrialen Erreakzioa
Bilboko industrialek inbertsio handiak egin arren, ez zuten arrakastarik lortu. Atzerriko produktuak merkeagoak ziren, ikatza garesti ordaintzen zuten, eta Espainiako merkatua ez zen hazten. Ondorioz, produkzioa jaitsi, lan-egunak murriztu, lantegiak itxi eta krisi soziala areagotu zen. Arantzel gogorragoen aldeko kanpaina bati ekin zioten: artikuluak prentsan, merkataritza-ganbaren oharrak, langileen manifestazioak, eta politikariekin elkarrizketak.
1893ko Mitinga eta Protekzionismoaren Garaipena
1893ko abenduaren 9an, Bilboko Arriaga antzokian mitin bat ospatu zen, Victor Chavarri buru zela. Federico Echevarriak protekzionismoaren aldeko iritzia defendatu zuen. Mitinak arrakasta handia izan zuen, eta gobernuak Alemaniarekin zuen ituna atzera botatzea lortu zuten.
Ondorioak
Mitinaren eraginez, neurri protekzionistak ezarri ziren 1896an. Bizkaiko burdingintzak eta Espainiako ekonomiak urte oparoenak Lehen Mundu Gerran izan zituzten.