XIX. Mendeko Espainiako Historia Liberalaren Gakoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB

Isabel II.aren Erreginaldia (1834-1868)

Maria Kristinaren Erreginaordetza (1833-1840)

Lurraldeen Zatiketa (1833)

Lehen gobernua osatzeko, Maria Kristinak Cea Bermúdez absolutista moderatua jarri zuen. Honek, bere ministro gisa, Javier de Burgos jarri zuen, eta honek erresumako lurraldeen probintzia-zatiketa egin zuen.

Errege Estatutua (1834)

Bigarren gobernuan, Martínez de la Rosa zen buru, eta honek Errege Estatutua aurkeztu zuen. Gehiengoak ez zuen onartu, eta laster hasi ziren haren aurkako pronuntziamendu militarrak.

Mendizabalen Desamortizazioa (1835)

1835ean Mendizabalen Desamortizazio Dekretuak atera zituen, hau da: elizaren lurrak estatuaren jabetzara pasatzea, saldu ahal izateko eta horrela dirua lortzeko, bai Gerra Karlistak mantentzeko, bai zorra ordaintzeko.

1837ko Konstituzioa

Izaera progresista zuen, nahiz eta konstituzio liberaleko atal erradikalenak galdu. Honek egoera politikoa dezente nahasi zuen, eta Maria Kristinak erregeordetza utzi zuen.

Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)

Baldomero Espartero jenerala progresisten idolo bihurtu zen, Gerra Karlista irabazi ondoren. Bere gobernuak neurri progresistak hartu zituen.

Bartzelonako Matxinada (1842)

Haren neurri progresistek (merkataritza librearen aldekoek, hain zuzen) matxinada sortu zuten Bartzelonan. Esparterok, zapalkuntza gisa, Bartzelona bonbardatu zuen, eta horrek erregeordetza uztera behartu zuen.

Isabel II.aren Erreginaldia (1844-1868)

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Urte hauetan, Narváez jeneral moderatuak, "Lojako Ezpata", eraman zuen estatuaren zuzendaritza. Modu zentralizatu eta uniformea eratu zuen legedi zorrotz baten bitartez:

  • 1845eko Konstituzio Moderatua (Milizia Nazionala deuseztuz).
  • 1844an Guardia Zibila sortu zen.
  • 1845ean Udalaren Legea onartu zen.
  • 1851ko Elizarekin sinatutako Konkordatua.
  • Ondasun desamortizatuen salmenta eten zen.
  • Zergen erreforma ere egin zen.

O'Donnellek kolpe militarra eman zuen 1853an: Vicalvaroko Pronuntziamenduari eta Manzanaresko Manifestuari esker iritsi ziren gobernura.

Biurteko Progresista (1854-1856)

Espartero izan zen gobernuaren burua. Bultzatutako neurrien artean hauek izan ziren:

  • 1856ko Konstituzio non nata.
  • 1855eko Madozen Desamortizazioa.
  • Modernizazio ekonomikoaren aldeko legeak (adibidez, Trenbideen Legea).

Baina herriak espero zituen erreforma sozialak ez zituzten hartu, eta Bartzelonan lehen greba orokorra gertatu zen. Panorama politikoa zabaldu egin zen urte horietan. Batasun Liberala alderdia sendotu egin zen (O'Donnellen alderdia).

Moderantismoaren Aldia (1856-1868)

O'Donnellen gobernua 1856-1863 bitartean egon zen. Moderantismoak oligarkia berriaren interesak defendatzen zituen. Gobernuaren krisia 1863an gertatu zen, eta moderatu baten izendapenarekin konpondu zuten.

Narváezek (1863-1868) Alderdi Moderatuaren izenean gobernatu zuen. Gobernua gero eta kontserbadoreagoa eta autoritarioagoa zen, baina arazo ekonomikoak ere agertu ziren. Oposizioak 1866ko Ostendeko Ituna sinatu zuen, Isabel II.aren erreginaldiari amaiera emateko asmoz.

Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)

1869ko Konstituzioa

Garai hartako liberalismoaren baldintza guztiak onartzen zituen. Konstituzioaz gain, gobernuak arazo askori aurre egin behar izan zien, hala nola Kubako Iraultzari.

Amadeo I.aren Erregetza (1871-1874)

Prestigio handiko dinastia zen, Italiaren bateratzea lortu zuelako eta dinastia liberala zelako. Baina Espainian, hasieratik haren kontra jarri ziren katolikoak eta baita herria ere. Errepublikanoak konspiratzen hasi ziren; goi burgesia borboitarren aldekoa zen. Gainera, Prim jenerala atentatu batean hil zuten, tronua eskuratu behar zuen egunean.

Kubako Gerrak jarraitzen zuen (1898an amaitu zen, independentzia lortuz), eta Bigarren Gerra Karlista (1872-1876) ere hasi zen. Azkenean, abdikatu egin zuen.

Lehen Errepublika (1873-1874)

Gorteetan Errepublikako Konstituzioa eztabaidatzen ari zirenean, Kantonalismoa lehertu zen. Levanteko eta Andaluziako hiri askotako udalak, Madrilgo Gorteen subiranotasuna onartu gabe, modu autonomoan antolatzen hasi ziren. Karlisten altxamendua hasita zegoen, eta Kubakoa ere bai, Espainiatik independentzia lortzeko.

Arazo horien guztien aurrean, agintariak ikaratu egin ziren, eta Pavía jeneralak estatu-kolpea eman zuen, Errepublikarekin amaituz. Ondorengo hilabeteetan, Serrano jenerala gobernu autoritario bateko presidentea zelarik, karlisten eta kantonalismoaren kontrako zapalketa antolatu zen. Kubako arazoa 1878ko Zanjongo Itunaren bidez konpondu zuten.

Azkenean, Borboien Berrezarkuntza prestatzen hasi ziren. Alde batetik, Martínez Campos jeneralak Alfontso XII.a, Isabel II.aren semea, Espainiako errege aldarrikatu zuen, eta bestetik, Cánovas del Castillo borboitarrak berriro tronuan jartzeko lanean hasi zen.

Entradas relacionadas: