XIX. Mendeko Espainiako Historia: Gertaera eta Erreforma Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

Karlos IV.aren Erregealdia eta Independentzia Gerra (1788-1814)

Karlos IV.aren erregealdia (1788) Godoy idazkari bihurtu zen garaian hasi zen, Frantziaren aurkako gerraren testuinguruan.

  • Basileako Bakea
  • Trafalgarko Gudua
  • Fontainebleauko Ituna
  • Aranjuezko Matxinada
  • Baionako Kodea
  • Independentzia Gerra (1808-1814)

Absolutismoaren Berrezarpena eta Hirurteko Liberala (1814-1833)

Gerra amaitu ondoren, Gorteetako deialdia egin zen, eta Cadizko Konstituzioa aldarrikatu zen. Valençayko Itunaren ostean, 1814an, Fernando VII.a itzuli zen.

  • 1814: Pertsiarren Manifestua eta Absolutismoaren berrezarpena
  • Riegoren Altxamendua (Hirurteko Liberala)
  • San Luisen Ehun Mila Semeak
  • Santzio Pragmatikoa

Lehen Karlistaldia eta Erregimen Liberalaren Finkapena (1833-1843)

Gatazkaren amaieran, karlisten zatiketa gertatu zen: transakzionistak eta intransigenteak. Bergarako Ituna sinatu zen (Euskal Herriko eta Nafarroako foruei eutsi zitzaien, eta ofizialak armadara joan ziren).

  • Beatriz Bermúdez de Castro eta Francisco Martínez de la Rosa (Errege Estatutuaren sortzailea, bi ganbera...)
  • 1835eko matxinadak (komentuak erre)
  • Mendizabalen gobernu liberal progresista (desamortizazioa)
  • Progresisten matxinada
  • 1837ko Konstituzioa (Antzinako Erregimena desegin, zenbait ideia kontserbadore, subiranotasun partekatua, bigarren ganbera)
  • Nekazaritza erreforma liberalak
  • Moderatuak hauteskundeak irabazi
  • Espartero
  • Muga-zerga librecambista

Dokumentu Garrantzitsuak eta Erreformak

Cadizko Konstituzioa

Aurkezpena

Testu historikoa da, hainbat artikuluk osatua. Formaren aldetik juridikoa da, eta edukiari dagokionez, politiko-ideologikoa eta agiri publikoa. Egilea Cadizko Gorteak izan ziren. Garaia Independentzia Gerraren testuingurua da.

Testuaren ideia nagusiak
  1. Koloniak.
  2. Subiranotasun nazionala.
  3. Monarkia moderatua eta botereen banaketa.
  4. Adierazpen askatasuna.
Testuaren garrantzia

Konstituzioa arau nagusia bihurtu zen. Burgesiaren iraultzarekin lotuta, Antzinako Erregimena abolitu eta Aro Garaikideari hasiera eman zion, lehen aldiz lortu baitzen hori.

Pertsiarren Manifestua

Aurkezpena

Lehen mailako testua da, diputatu absolutistek Fernando VII.ari bidalitakoa. Estatu ereduari buruzkoa da, historikoa, edukiari dagokionez politikoa, eta formaren aldetik zirkunstantziala. Egilea Matafloridako markesa izan zen, eta 69 diputatuk sinatu zuten, beraz, egile kolektiboa da. Testua erregeari zuzenduta zegoen, hasieran pribatua, baina gero publiko egin zen. Garaia 1814. urtea da.

Ideia nagusia

Monarkia absolutua goraipatzen du, erregetzaren jatorria eta konkista eskubidea azpimarratuz. Cadizko Gorteak baliogabetzea eskatzen du, pribilegiatuen asmoak eta haien eskakizunak justifikatuz.

Testuaren garrantzia

Erregeak laguntza ideologikoa behar zuen Antzinako Erregimena berrezartzeko. Liberalen aurkako errepresioa justifikatu zuen, eta Cadizko Gorteen baliogabetasuna aldarrikatu zuen. Absolutismoa berrezartzeko balio izan zuen, baina berrezarkuntzak gutxi iraun zuen, eta burgesiaren ideologia sendotzea lortu zen.

Mendizabalen Desamortizazioa

Aurkezpena

Testu publikoa da. Formaren aldetik juridikoa da, eta edukiari dagokionez, ekonomiko-politikoa. Testu historikoa da. Nazio osoari zuzenduta dago, eta egilea Mendizabal izan zen, Maria Kristinari zuzenduta.

Ideia nagusia

Helburu ekonomikoak nahiz politikoak zituen, burgesia liberalengana hurbiltzea bilatuz. Helburu ekonomiko nagusia zorrak murriztea, merkataritza eta industria bultzatzea zen. Beste helburu batzuk zor publikoa murriztea eta jabe familia oparoa sortzea ziren.

Testuaren garrantzia

Ekonomiaren modernizazio prozesua bultzatu zuen, gizarte burgesia sendotu eta sistema kapitalista ezarri. Ondorio ekonomiko onak izan zituen: lurrak ustiatzen hasi ziren eta produkzioa gora egin zuen. Ondorio sozialak, ordea, ez ziren hain onak izan, dirudunek bakarrik parte hartu baitzuten, eta estatuak diru asko atera zuen.

Entradas relacionadas: