XIX. Mendeko Espainiako Gertaera eta Lege Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 9,5 KB
Cadizko Konstituzioa (1812): Testuingurua
Cadizko Konstituzioa promulgatu zen unean, Espainia Independentzia Gerran murgilduta zegoen, Cadiz lurralde okupatu gabea izanik. Une historikoa ulertzeko, Karlos IV.ak sortutako egoera politiko, sozial eta ekonomikoa aztertu behar da.
Fontainebleauko Ituna eta Baionako Abdikazioak
1807an sinatutako Fontainebleauko Itunean kokatu behar gara. Une horretan, Espainiako erregea Karlos IV.a zen, eta barne-politikan hainbat erreforma egin zituen, herriaren desadostasuna sortu zutenak. Egoera horrela egonda, Napoleonek eta Karlos IV.ak itun hau sinatu zuten, Frantziari Espainiatik pasatzeko baimena emanez, Portugal konkistatzeko.
Une horretan, Aranjuezko Matxinaden ondorioz, Karlos IV.a bere semearengan, Fernando VII.arengan, abdikatzera behartuta egon zen. Geroago, 1808an, Napoleonek Karlos IV.ari eta Fernando VII.ari Baionara joateko eta tronuari uko egiteko eskatu zien, Espainiako tronua bere anaia Josef Bonaparteri emanez (Josef I.a Espainiakoa). (Baionako Abdikazioak).
Independentzia Gerra eta Cadizko Gorteak
Aldi berean, Espainiako herritarrak armada frantsesaren aurka altxatu ziren, Independentzia Gerra hasiz. Napoleonek ia Espainia osoa okupatu zuen, Cadiz eta Iberiar penintsularen ekialdea izan ezik.
Gerra egoera zela eta, gobernua Cadizera joan zen, okupazio militarrik gabeko leku libre bakarra zelako. Orduan, Junta Zentralak sortu ziren frantsesen aurkako erresistentzia bideratzeko, eta 1810ean Cadizko Gorteen deialdia egitea erabaki zuten. Diputatuen artean bi joera desberdin nagusitzen ziren:
- Kontserbadoreak
- Liberalak (gehienak)
Liberalek egindako legegintza lana oso garrantzitsua izan zen, ordura arteko printzipio askorekin amaitu zuelako. Adibidez, subiranotasun nazionala proposatu eta Inkisizioa kendu zen. Horrela, Gorteek Cadizko Konstituzioa promulgatu zuten 1812an.
Napoleonek, Errusiako inbasioaren ondoren porrot egiteko zorian zegoenez, 1814an Valençayko Ituna sinatu zuen Fernando VII.arekin. Horren ondorioz, Independentzia Gerra amaitutzat eman zen, eta Fernando VII.a absolutismoarekin batera itzuli zen, Cadizko Konstituzioa ezeztatuz.
Lehen Gerra Karlista eta Foruen Galera
1839ko urriaren 25eko Legea promulgatu zen urtean, Maria Kristina Espainiako erreginordea zen, Isabel II.aren adingabetasunean, eta Lehen Gerra Karlista amaitu berria zen.
Gerra Karlistaren Zergatiak
Lege honen zergatiak ulertzeko, Lehen Gerra Karlista aztertu behar dugu:
- Arazo dinastikoa: Fernando VII.aren alaba, Isabel II.a, emakumea zenez, ez zuen erreinatzeko eskubiderik Lege Salikoa ezarrita zegoelako. Baina Fernando VII.ak hil baino lehen Berrespen Pragmatikoa promulgatu zuen, Lege Salikoa indargabetuz. Horrela, Isabelek erregina izateko aukera izan zuen, baina adingabekoa zenez, bere ama, Maria Kristina, erreginorde aritu zen.
- Absolutismoaren aldekoak: Fernando VII.a hiltzean, Karlos Maria Isidro, Fernando VII.aren anaia, ez zen Isabel II.a erregina gisa onartzeko prest. Hainbat absolutista haren alde jarri ziren eta errege aldarrikatu zuten Talavera de la Reinan, 1833an Lehen Gerra Karlista piztuz.
Euskal Herria Gerran
Bitartean, Euskal lurraldeek arreta handiz jarraitu zuten arazo dinastikoa, foruen jarraipena arriskuan zegoelako. Orduan, euskaldunek Tomas Zumalakarregi aukeratu zuten Euskal Herriko armada karlistaren buruzagi, eta boluntario armada bat sortu zuen. Zumalakarregiri hiri bat konkistatzea bururatu zitzaion altxamenduari prestigioa emateko. Azkenean, Bilbo konkistatzea erabaki zuten absolutisten artean, baina zoritxarrez, Zumalakarregi hil egin zen guda horretan.
Bergarako Besarkada eta Foruen Progresiboki Galera
Azkenean, Lehen Gerra Karlista Bergarako Besarkadarekin amaitu zen, Espartero jeneral liberalaren eta Maroto jeneral karlistaren artean hitzarmen bat adostuz. Hitzarmenaren arabera:
- Esparterok Euskal Foruak onartuko zituen Konstituzioaren barne baldin baziren.
- Karlistek Isabel II.a erregina eta 1837ko Konstituzioa onartuko zituzten.
Orduan, Euskal lurraldeak pribilegioak galtzen hasi ziren, progresiboki.
Mendizabalen Desamortizazioa (1836-1837)
Mendizabalen Desamortizazioaren Dekretua promulgatu zen urtean, Espainia Maria Kristinaren erreginordetzaren esku zegoen, bere alaba Isabel II.a adingabekoa zelako eta Lehen Gerra Karlista piztuta zegoen, arazo dinastikoaren ondorioz.
Nekazaritzaren Egoera eta Esku Hilak
Testu hau ulertzeko, nekazaritzaren egoera aztertu behar dugu. Testuinguru politikoari begira, Mendizabal liberal progresista eta Ogasun ministroa zen, eta Maria Kristinak deitu zuen gobernua osatzeko.
Garai horretan, nekazaritza sektorerik garrantzitsuena zen, ekonomia jarduera nagusia izanik, baina hainbat oztopo zituen modernizatzeko: atzerapen teknologikoak eta lur gehienak Elizaren eta aristokraziaren esku zeudelako. Halaber, jabeen mentalitatea esku hilak edukitzea zen, hau da, hainbat lur landu gabe edukitzea. Esku hil horiek saltzean, lortutako diruarekin Ogasun Publikoa onbideratzeko eta Lehen Gerra Karlistako zorrak ordaintzeko erabiliko zuten.
Desamortizazioaren Aurrekariak eta Helburuak
Egoera kaskarrari aurre egiteko, zenbait desamortizazio planteatu ziren, Frantziaren eraginarekin. Lehena, Godoyk hasi zuen, Karlos IV.aren balidoak. Honek Elizaren ondasunak desamortizatu zituen. Geroago, Cadizko Gorteek dekretu bat onartu zuten, baina Fernando VII.ak absolutismoa berrezartzean, dekretua abolitu zuen.
Mendizabalek 1836an eta 1837an Desamortizazioaren Dekretua argitaratu zuen, Godoyren desamortizazioa eredutzat hartuz. Desamortizazio honen helburuak hauek ziren:
- Ogasuna onbideratzea.
- Lehen Gerra Karlistak sortutako zorrak ordaintzea.
- Lurraren jabeak liberalismoaren aldekoak izatea.
Etapa hau 1844ra arte iraun zuen, Narvaez-en gobernuarekin.
Burdinbidearen Lege Orokorra (1855)
Burdinbidearen Legea promulgatu zen urtean, Isabel II.a Espainiako erregina zen eta progresistak gobernatzen ari ziren.
Testuinguru Ekonomikoa eta Politikoa
Lege honen garrantzia ondo ulertzeko, Espainiako ekonomia XIX. mendean aztertu behar da, eta bereziki garraiobideen egoera.
Isabel II.ak 13 urte zituen soilik Espainiako erregina aldarrikatu zutenean. Haren erreinaldiak Hamarkada Moderatuari eman zion sorrera. 1853an, O’Donnellek estatu-kolpe militarra eman zuen, eta horrela hasi zen Biurteko Aurrerakoia, progresisten esku. Biurteko Aurrerakoian, O’Donnellek eta Esparterok batera gobernatu zuten.
Une honetan, desegonkortasun politikoak, kapital ezak eta orografiak XIX. mendean egoera ekonomiko kaskarra eragin zuten. Hori zela eta, Espainia atzeratuta zegoen Europako beste herrialdeekin alderatuta, eta hainbat aldaketa egin zituen. Atzerapenari aurre egiteko, burdinbideen hedapen-prozesua hasi zen Espainian, aurrerapen handia suposatu zuena.
Burdinbidearen Eraikuntza Faseak
Burdinbideen eraikuntza hainbat fasetan egin zen, industrializazio prozesuan ezinbestekoa izan zena:
- Hasierako Fasea (1844ko Errege Agindua): Burdinbidearen lizentziak inbertsio pribatuen esku uzteko bidea eman zuen. Kostaldearekin lotzeko burdinbide lineak antolatu ziren, merkataritza eta esportazioak errazteko. Lehen burdinbidea Bartzelona eta Mataró artekoa izan zen.
- Hedapen Fasea (1855-1866): Madozen Desamortizazioa onartu zen eta Burdinbide Lege Orokorra onartu zen 1855ean. Lege honen helburua trenbide-sarearen eraikuntza azkartzea eta herrialdea modernizatzea zen.
Absolutismoaren Berrezarpena eta Konstituzioaren Ezeztapena
Testu hau (Absolutismoaren Berrezarpena) promulgatu zen urtean, Independentzia Gerra amaitzear zegoen. Fernando VII.ak Napoleonekin Valençayko Ituna sinatu zuen Espainiara bueltatzeko eta absolutismoa berrezartzeko. Testu hau ulertzeko, Karlos IV.ak sortutako egoera politiko, sozial eta ekonomikoa aztertu behar da.
1807an sinatutako Fontainebleauko Itunean kokatu behar gara. Une horretan, Espainiako erregea Karlos IV.a zen, eta barne-politikan hainbat erreforma egin zituen, herriaren desadostasuna sortu zutenak. Napoleonek eta Karlos IV.ak itun hau sinatu zuten, Frantziari Espainiatik pasatzeko baimena emanez, Portugal konkistatzeko.
Aranjuezko Matxinaden ondorioz, Karlos IV.a Fernando VII.arengan abdikatzera behartuta egon zen. 1808an, Baionako Abdikazioen bidez, Josef Bonaparte (Josef I.a) Espainiako tronuan jarri zen.
Espainiako herritarrak armada frantsesaren aurka altxatu ziren, Independentzia Gerra hasiz. Gerra egoera zela eta, gobernua Cadizera joan zen. Junta Zentralak sortu ziren, eta 1810ean Cadizko Gorteen deialdia egin zen. Gorteetan bi joera desberdin nagusitzen ziren: kontserbadoreak eta liberalak. Gehienak liberalak ziren, eta horrela, Gorteek Cadizko Konstituzioa promulgatu zuten 1812an. Hala ere, joera absolutistako diputatuek ez zeuden ados Konstituzioarekin, eta Pertsiarren Manifestua argitaratu zuten.
Napoleonek Errusiako inbasioaren ondoren porrot egiteko zorian zegoenez, 1814an Valençayko Ituna sinatu zuen Fernando VII.arekin. Horri esker, Independentzia Gerra amaitutzat eman zen, eta Fernando VII.a absolutismoarekin batera itzuli zen, Cadizko Konstituzioa ezeztatuz.