XIX. Mendeko Espainiako Desamortizazioak: Madoz eta Mendizabal

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,75 KB

1.1 Madozen Desamortizazioa

Testu honen egilea Madoz politikari liberal progresista izan zen, Espainiako ekonomia ministroa Isabel II.aren erregealdiko biurteko progresistan (1854-56). Hartzailea herria da, zehazki eliza eta udala, beraiek jasango baitute proposatutako desamortizazioa. Testua 1855ean idatzia da, juridikoa, Espainiako parlamentuak onartu zuenez, legediari atxiki zitzaion. Testu hau Isabel II.aren erregealdian idatzi zen (1843-1868), zehazki biurteko progresista bezala ezagututako bigarren fasean (1854-56). Fase honetan liberal progresistak boterera igo ziren eta beraien ideiak aurrera eramaten saiatu ziren. Horretarako, neurri ekonomiko aurrerakoiak hartu zituzten, adibidez, Madozen desamortizazioa. Esaldi esanguratsua: 3. legea. Elizgizon boteretsuenen lurrak ez direla ukitzen ikusten da, eta hori da liberalek Elizarekiko duten errespetua erakusten digun atala.

1.2 Biurteko Progresistak: Aldaketak eta Ezegonkortasuna

Isabel II.aren erregealdian, eta horren aurretik bere ama Maria Kristina erregeorde izan zen garaian, bi talde politiko ziren nagusiak: moderatuak eta progresistak. Lehen hauek eduki zuten boterea denbora gehienean, baina progresistek bi urtez gobernatu ahal izan zuten erregina bakoitzaren botere aldian. Honek aukera eman zuen zenbait aurrerapen eta aldaketa egiteko.

a) Fase Progresista Maria Kristinaren Erregentzian (1835-37)

Moderatuak boterean zeudela, progresistak matxinatu egin ziren eta boterea eskuratzea lortu zuten. Horrekin batera, 1812ko konstituzioa berreskuratu eta honen neurriak aplikatzen saiatu ziren. Neurri hauetan esanguratsuena 1835eko Mendizabalen desamortizazioa izan zen. Neurri honekin, ordena erlijiosoak deuseztatu eta beren ondasunak salmentan jarri ziren. Desamortizazioak 3 helburu nagusi zituen: Elizari boterea kentzea, gerrarako dirua lortzea eta lurrak nekazarien artean banatzea. Azken hau helburu aurrerakoia zen, baina ez zituzten beren helburuak lortu. Lur gutxi saldu ziren, denak burgesen artean eta ez nekazarien artean, haserrea sortuz eta karlistei aurre egiteko dirua soilik lortu zuten. 1837an beste konstituzio bat idatzi zuten, izaera progresista izan arren moderatuei hainbat kontzesio egiten zizkiena. Konstituzio honetan subiranotasun nazionala, giza eskubide berdinak, sufragio zentsitario zabalagoa, eta errege eta gorteentzat botere asko aldarrikatzen zen.

b) Fase Progresista Isabel II.aren Erregealdian (1854-56)

1854an, ejerzitoa matxinatu zen Vicalvaron eta progresistek berriro eskuratu zuten boterea. Hauek 1837ko konstituzioa berreskuratu zuten, berri bat prestatzen zuten bitartean. 1856an idatzi zuten konstituzio berria, oso progresista zena. Bertan, nazioaren subiranotasuna, botere banaketa eta abar aldarrikatzen ziren. Baina urte horretan boterea galdu zuten eta konstituzioa ez zen aplikatua izatera iritsi, eta horregatik Non Nata izengoitiaz ezagutzen da. Garai honetan, ezegonkortasun handiak zeudenez, gobernu berriak aurkari askori aurre egin zion. Moderatuak, demokratak, karlistak eta lehen langile mugimenduak boterean zeuden progresisten aurka egin zuten. Aldaketa esanguratsuenak ekonomian izan ziren. Madozek bigarren desamortizazioa egin zuen 1855ean, eta ekonomia liberalizatu zuen legedi berria jarri zen martxan, industria bultzatuz. Horrela hasi zen I. Industria Iraultza, pixkanaka, eta gerora moderatuek ere legedi hauekin jarraitu zuten. Progresistek boterea galdu zutenean, beraz, moderatuekin adostasun batera heldu ziren.

1.3 Nekazaritza XIX. Mendean eta Desamortizazioen Helburuak

XIX. mendean, Espainiako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza izan arren, arazo handiak zeuzkan garaiko Europako beste herrialdeekin konparatuz. Produktibitate txikia eta lur gutxi erabiltzen ziren; atzerapen teknikoak zeuzkaten eta, gainera, jabetzaren arazoa zegoen. Lurrak aberats batzuenak ziren eta ez zuten dirurik inbertitzen. Nahiago zuten nekazariak mendean eduki. Arazo guztietan larriena lur jabetzarena zen. Lur gehienak nobleen edo jauntxoen eta burgesiarenak ziren. Lur jabe hauek ez ziren lurraz kezkatu, eta ez ziren hauei etekinik ateratzen saiatu. Bitartean, nekazariak egoera tamalgarrian bizi behar izan zuten hauen esku. Arazo honi konponbidea liberalek aurkitu zioten. Horretarako, desamortizazioak burutu zituzten: lehena Mendizabalena 1837an, elizaren lurretara bideratua, eta bigarrena Madozena 1855ean, udaletxeetako lurretara bideratua. Honek 3 helburu nagusi zeuzkan: Estatuarentzat diru iturri izatea, elizaren boterea murriztea eta, garrantzitsuena behar lukeena, lurrak merkaturatzea eta hauen produkzio maila handitzea, bizi maila ere handituz. Azkenean, desamortizazioek Eliza estatuaren menpe jartzeko eta Estatuarentzat dirua lortzeko balio izan zuten soilik.

Entradas relacionadas: