XIX. Mendeko Espainia eta Lehen Mundu Gerraren Aurrekariak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB
Cánovasen Politika Sistema
1. Cánovasen politika sistemak bi oinarri izan zituen. Zeintzuk?
Bi oinarri izan ziren: Konstituzio berri bat eta boterean txandakatzea.
2. Nolakoa zen 1876ko Konstituzioa?
Alderdiak adiskidetzea helburu zuen; izan ere, moderatuen eta progresisten printzipioak hartzen zituen bere baitan.
3. Azaldu nolakoa zen hauteskunde-ustelkeria.
Erregeak aukeratzen zuen zein alderdik osatuko zuen gobernua, eta ondoren hauteskundeetara deitzen zen. Hauteskundeetan iruzur egiten zen, aukeratutako alderdiak irabaz zezan.
4. Alderdi batzuk politika-sistema horren aurka zeuden. Zer dakizu alderdi horiei buruz?
- Anarkistak: Atentatuak egiten zituztenez, denbora batez jazarriak izan ziren.
- Sozialistak: Burua Pablo Iglesias zen. Iglesiasek Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE) sortu zuen. Urte batzuk geroago, Langileen Batasun Orokorra (UGT) sortu zuen. Sindikatu hori estuki lotu zen PSOErekin.
- Alderdi Nazionalistak: Garai honetan sortu ziren, eta estatu zentralizatuaren aurka zeuden. Katalunian, Euskadin eta Galizian garrantzi handia izan zuten.
XIX. Mendeko Espainiako Ekonomia-Aldaketak
1. XIX. mendean Espainian izandako ekonomia-aldaketak ez ziren Britainia Handikoak edo Alemaniakoak bezain handiak izan. Zergatik?
- Lehengai gutxi zegoelako.
- Komunikabideak txarrak zirelako.
- Biztanle gehienak pobreak zirelako.
- Koloniak galdu zirelako.
- Kapitalik ez zegoelako.
2. Zeintzuk izan ziren Espainiaren lehen industria modernoak?
Ehungintza, siderurgia, elektrizitatea, petrolioa eta kimika-industria.
3. Azal itzazu Espainiako industriaren arazo nagusiak.
- Lehiakortasun gutxiko industria zen, eta sektore modernoak eremu gutxitan kontzentratuta zeuden.
- Estatuak atzerriko salgaiei zerga handiak jartzen zizkien, garestiagoak izan zitezen eta jendeak Espainiako salgaiak merkeago eros zitzan.
- Katalunia, Euskadi, Madril eta Espainiako gainerako lurraldeek oso atzeratuta jarraitzen zuten.
Lehen Mundu Gerraren Aurrekariak: Aliantzak eta Bake Armatua
1. Zeintzuk ziren Alemaniak sortutako aliantza-sistemaren bi helburuak?
- Frantzia bakartzea: Gerraren ondoren Alsazia eta Lorena galtzeak mendekurako gogoa piztu baitzuen, eta Frantzia aurkari potentzial bihurtzen baitzuen.
- Balkanetako orekari eustea: Bismarckek bazekien Austriak eta Errusiak aurkako interesak zituztela Balkanetan, eta tentsio horiek zirela eta Europan gatazka sor zitekeela ere.
2. Zeintzuk ziren Bake Armatuaren bi ezaugarriak?
- Europako potentziak bi aurkako bloke militarretan banatu ziren: Aliantza Hirukoitza batetik, eta Entente Hirukoitza bestetik.
- Elkarrekiko beldurrak armamentu-norgehiagoka eragin zuen.