XIX. mendeko antzerki idazle garrantzitsuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,41 KB
Emily Dickinson
Whiteman-ekin batera XIX. mendeko poeta estatu batuar garrantzitsuentzat jotzen da gaur egun. Etxetik irten gabe eman zituen urteak eta bere harremanak gutun bidezkoak ziren ez zen inguruarekin harremanetan jartzen. Bere poesien gai nagusia heriotza eta hilezkortasuna ziren.
Henrik Ibsen
Norvegiar hau da Shakespeareren ondoren antzerki lan gehien idatzi duen idazlea: 145 inguru. Ibsenen lanetako pertsonaiek gizakiaren askatasuna mugatzen duten arauen kontra egingo dute eta pertsonaiek inguruarekin dituzten gatazkak kontatzen ditu, pertsonaren izaera eta ezinegona zehaztasunez emango ditu.
August Strinberg
Haurtzaro gogorra izan zuen eta eskizofrenia arazoak ere sufritu zituen. Bere lanek absurdoaren eta krudelakeriaren antzerkian sakondu zuten, bere lanak bi gai nagusi ditu: -Instituzioen aurkako matxinada, pertsonaiek bortizkeriara joko dute askotan. -Bere barne munduaren proiekzioa (kontua izan gaixotasun mentala zuela).
Anton Txekhov (Chejov)
Errusiar hau ipuingile nabarmena izan bazen ere, antzerkigintzan nabarmendu zen batez ere. Bere pertsonaiak etsita daude eta bizitza alferrik galdu duten frustrazioa sentitzen dute.
Oscar Wilde
Wildek erabat berritu zuen komedia ingeles zaharkitua. Arau sozialak kritikatzen ditu, homosexuala izan zen eta horregatik, bere maitale batek jarritako salaketaren ondorioz, bi urteko zigorra jarri zioten.