XIX. mendearen lehen hamarkadetik Postmodernitatea arteko literatura-aldaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,43 KB

Errealismoa eta kostunbrismoa

-XIX. mendearen lehen hamarkadetan errealismoa eta harekin batera eleberri edo nobela errealista sortu ziren. Ikuspegi errealistaren muturra naturalismoa izan zen, zeinak eguneroko bizitza bere horretan azaltzea baitzuen helburu, baita alderdi gordinenak ere.

Errealismoak kritika soziala egitea zuen helburu romantizismoa aldiz, aurkako joera literarioa zuen. Joera bien ezaugarriak narratiba kostunbristan bildu ziren herri txikietako bizimodua eta ohiturak azaltzen zituen, modan zeuden topiko erromantikoak erabilita eta ideologia atzerakoiak sustatuz. Euskal literaturan kostunbrismoak errealismoak baino toki handiagoa izan zuen.

-Larramendiren aurreko mendeko proposamen Gramatikal eta lexikografikoen ondoren garai honetan euskara idatziz emateko eredu estandar baten lehen proposamenak egin ziren. Garai honetan euskal narratibak garapen handia izan zuen. Olerkigintza eta bertsogintza eskutik datoz urte hauetan, beste alde batetik prosistek, olerkariek, eta antzerkigileek beraien lanak argitara emateko aukera izan zuten.

Abangoardiak eta Euskal pizkundea

Arte mota guztietan abangoardiak nagusitu ziren. Printzipio nagusia tradizioaren kontra eta berrikuntzaren alde lan egitea zen. Artistek askatasun osoa eskatzen zuten. Pinturan abstrakzioa nagusitu zen, literaturan poesia eta hizkuntza jokoak, arau formal eta gramatikalak bortxatu zituzten. Arte esparru guztietan -ismo garaia hasi zen: expresionismoa, futurismoa, dadaismoa, kubismoa, surrealismoa…

Iraultza literarioak

Marxismoak literatura soziala sortu zuen mundua modu objektiboan erakusteko ahalegina egiten zuen. Elkarrizketak ugaritu ziren eta narraitzalearen lana gutxitu egin zen, pertsonaiek zuten hitza Literatura errazenak erabili ziren ulergarriak izateko.

Atzerrian publikatzen ziren hainbat aldizkarik (Ekin) zubi-lana egiten zuten kanpora joandako eta euskal herrian geratutako idazleen artean.

Euskal literaturaren aire berriak egon ziren. Euskara batuaren egitasmoa martxan zegoen eta guztiz irauli zituen euskal literaturaren oinarriak.

Jon Mirandek euskaraz sekula aipatu gabeko gaiak ekarri zituen narratibara, adibidez pederastia, Gabriel Aresti konpromiso soziala eta euskara batuaren zabalkundea bere lana erdian jarri zituen.

Joera berriak literaturan.

1960 eta 1970ko hamarkadetan aldaketa handiak gertatu izan ziren gizartean, Gainera telebistak irratiak eta zinemak gizartearen gustuak eta baloreak gidatzen zituzten. Pop artea ezguna egin zen.

Noveau roman mugimendua: gaiak eta pertsonaiak objektu gisa erabiltzen zituzten eta narratzailea objektiboa eta ikuslea zen.

Euskara batuaren lehen belaunaldiak, Eredua eratzeaz eta osatzeaz gain zentsuraren mugak gainditu zituen. Euskal literaturaren gaiak eta literaturaren moldeak garai hartan europan egiten zen literaturaren eran ekoizteko. Euskara batua irakastea lan gogorra izan zen.

Feminismoari buruz pixka bat idazten hasi zen. Idazleak; olerkari eta narratzaileak izan ahal ziren aldi berean. Bertsolaritzak ere garapen handia izan zuen, euskara batuaren eredua bultzatu zuen

Postmodernitatea

Ikuspegi berriak guztiz azaleratu ziren, gizarte talde oprimituak ahotsak batu zituzten eta lan asko argitaratu ziren, feminismoa, sexualitatea, komunismoa, eta Afrika eta Asiakoei buruz adibidez.

Arte posmodernoa heldu zen; ez dago berritasunik artean, abanguardiak alferrikoak dira, objektu artistikoak aurrekoen errepikapenak dira. Ezinezkoa omen da gizartearekin konpromisoa izatea, eta arteak ez du errealitatea aldatzeko indarrik.

Ezaugarriak: Ahotsen aniztasuna: errealitateak hainbat pertzepzio izan ditzake, ez bakarrik muturrekoak. Testuen aurreko zalantza: Literatura ezin dugu objektibotzat hartu, aktoreak beti ematen dute euren iritzia. Hizkuntza ardatza hizkuntza eta pentsamendua bideratu eta errealitatea bera ere sortu egiten duena. Egia amaitu egin da: egia ez da bat eta bakarra; pertsona bakoitzak norbere errealitatearen pertzepzioa du.

Postmodernitearen isla literaturan: denbora eta espazioaren apurketak, distopiak ugaritu ziren. Beste obren kopiak zilegi dira. Hedonismoaren joera indartzen da. Lan literarioa eta autorearen benetako bizitza uztartu egiten dira.

Belaunaldi berriek hainbat ezaugarri partekatzen dituzte: diktaduraren aldi gogorrena ez zuten ezagutu, euskararen normaltasuna ezagutu dute eta literatura egitean kezka literarioak izan dituzte eragile nagusi.

Entradas relacionadas: