Wittgensteinen Tractatus-a: Filosofia eta Hizkuntzaren Mugak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB

Tractatus-a: Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza

Mundua ezagutu nahi dugu, eta horretarako pentsamendua dugu. Pentsamenduak mundua, errealitatea irudikatzen du, eta hizkuntzak hori adierazten du; hizkuntza pentsamendua adierazten duen tresna da. Hiruren artean erlazio zuzena dago. Beraz, pentsamenduaren mugak finkatzeko, hizkuntzaren mugak finkatu behar dira.

Wittgensteinek “Zer esan dezaket?” galderari erantzun nahi dio, eta hori guztia Tractatus-ean lantzen du, bere obrarik zehatz eta enigmatikoenean. Bertan, teoria isomorfikoa lantzen du. Mundua, pentsamendua eta hizkuntzaren artean isomorfia dago; hirurek egitura logiko berdina dute. Hizkuntzaren egitura logikoa argituz, munduaren egitura logikoa argituko da. Mundua gertakari atomikoen (objektuen arteko erlazioak) multzoaz osatuta dago, eta hizkuntza proposamen atomikoen (izenen arteko erlazioak) multzoak osatzen du. Munduaren gertakari atomiko bakoitzari hizkuntzaren proposamen atomiko bakarra dagokio. Gertakariek eta horri dagokion proposamenak egitura logiko berdina dute. Objektu bati izen bat egokituko diogu, baina hori egitean, bien arteko erlazioa ez da logikoa, konbentzio bat baizik. Beraz, proposamen atomikoak banan-banan aztertuz, gertakari atomiko guztiak ezagutuko ditugu; hau da, mundua ezagutuko dugu.

Azterketa honen emaitza honela laburbil daiteke: esan daitekeena argi esan daiteke, eta ezin denaz (metafisikaz), hobe isiltzea.

Tractatus-a: Proposizio Egitazkoak, Zentzudunak eta Pseudoproposamenak

Wittgensteinen teoria isomorfikoak dioen bezala, munduaren, pentsamenduaren eta hizkuntzaren artean erlazio zuzena dago; hirurek egitura logiko berdina dute. Mundua gertakari atomikoez osatuta dago, eta hizkuntza proposamen atomikoez. Hizkuntzaren proposamenak aztertuz, mundua ezagutuko dugu.

Filosofia ez da teoria bat, aktibitate bat baizik, hizkuntzaren egitura logikoa argitzea helburu duena. Hizkuntzaren funtzio bakarra mundua deskribatzea da (funtzio piktorikoa); beraz, hizkuntzak esanahia duten printzipioak aztertzen ditu. Proposamenek esanahia duten ala ez jakiteko irizpide bat dago: Egiaztatze Printzipioa.

Horren arabera, proposamen batek esanahia du mundu enpirikoan kontrastatu badaiteke. Esanahia duten bakarrak proposamen enpirikoak dira, hauek soilik kontrastatu daitezkeelako. Adibidez, “Euria ari du” proposamenak esanahia du, enpirikoki kontrastatu daitekeelako. Proposamen tautologikoek esanahia dute ere, baina definizioz soilik; ez dute inolako eduki enpirikorik. Esanahia duten proposamenak enpirikoki kontrastatzean, errealitatea islatzen badute, egitazko proposamenak izango dira (adibidez, aurreko proposizioa kontrastatzean, benetan euria ari badu). Azkenik, badira proposamen batzuk Egiaztatze Printzipioa betetzen ez dutenak. Hauek sasi-proposamenak dira, esanahirik gabekoak; ez digute munduari buruz ezer esaten, proposamen metafisikoak, adibidez. Hizkuntzaren esparrutik at daudenez, ezin da horiei buruz ezer esan.

Entradas relacionadas: