Wittgenstein, Etika eta Ortega: Filosofiaren Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,81 KB
Tractatus: Proposizio Egiazkoak, Zentzudunak eta Pseudo-proposizioak
Wittgensteinek Tractatus liburuan zientziaren hizkuntza aztertzen du, eta lau perpaus mota bereizten ditu: adierazpenezko perpausak, galderak, aginte perpausak eta harridura perpausak. Adierazpen perpausak dira lauetatik garrantzitsuenak, gertakariak deskribatzen baitituzte; deskribatzen dituzten gertakariekin bat badatoz, orduan perpausa egia izango da, baina ez badatoz bat, orduan faltsua izango da. Horretaz gain, Wittgensteinek bi motatako proposizioak bereizten ditu: zentzudunak eta zentzugabeak. Wittgensteinentzat, proposizio zentzudunak faltsuak edo egiak diren erabakitzeko aukera ematen dutenak dira, hau da, existitzen diren gertakarietan oinarritzen diren proposizioak dira, eta egiak edo faltsuak izan daitezke. Proposizio hauek, zientziaren mundua hartzen dute, mundu erreala eta ez metafisika. Proposizio zentzugabeak aldiz, ez datoz bat guk gaur egun zentzugabe hitzari ematen diogun esanahiarekin; Wittgensteinentzat, proposizio zentzugabeak proposizio egiaztaezinak dira, beste modu batera esanda, proposizio metafisikoak. Hauek, erlijioa, etika, artea… eta antzeko gaiei buruzkoak dira, eta ezin ditugu egiazkoak edo faltsuak diren erabaki.
Filosofiaren Funtzioa
Filosofia ekintza praktiko bat izatea, arazoak planteatu eta soluziorik gabe uztea. Bere helburua argitzea da, azterketa linguistikoa egitea, zeren gramatika ongi ulertzen denean arazo filosofikoak desagertu egiten dira. Horretaz gain hizkuntzan esan daitekeena eta ez daitekeena mugatuko ditu mundua hobeto ulertzeko.
Ikerketa Filosofikoak
Tractatus liburuan, Wittgenstein zientziaren hizkuntzaz arduratu da, baina II. Wittgenstein hau, Filosofi Ikerketak liburuan, hizkuntza arruntaz eta hizkuntza jokoez arituko da. Oraingoan filosofoa ez da arituko ea perpausa egiazkoa edo faltsua den aztertzen, baizik eta perpausak bizitzan duen helburua aztertzen arituko da. Beraz, filosofia analitiko honen erabilera hizkuntza arruntaren gramatika aztertzea izango da, eta horretarako, hizkuntza jokoak aztertzen dira; ez gaude hizkuntza perfektuaren bila edota hizkuntzaren egitura logikoa atzeman nahian. Hizkuntza jokoak mintzairarekin zerikusia duten jarduerak dira, eta hizkuntza deskribatzailea ez da hizkuntza bakarra izango, ezta pribilegiatuena ere; hizkuntza jokoen bidez perpausen eta gauzen arteko erlazioa sortzen da. Bestalde, hizkuntza jokoak ezin dira definitu; irekiak eta aldakorrak baitira, eta interpretazio desberdinak izan ditzakete. Beste modu batera esanda, hizkuntza jokoak ulertzeko, hizkuntza jokoen parte izan behar gara.
Filosofiaren Funtzioa (II. Wittgenstein)
I. Wittgensteinek, bere Tractatus liburuan, zientziaren hizkuntza aztertzen du, hizkuntza logikoa, horretarako lau perpaus mota erabiliz: adierazpen perpausak, galderak, harridura perpausak eta aginte perpausa. Hauetatik adierazpenezko perpausek bakarrik adierazten dute gertakariren bat egia edo gezurra den, eta horregatik jardunaldi honetan filosofiaren funtzioa zientziaren perpausak ulertzen saiatzea da, esplikazioak emanez. II. Wittgensteinek ordea, zientziaren hizkuntza alde batera utzita, hizkuntza arruntean murgiltzen da, hizkuntza jokoak aztertuz. Kasu honetan, esan beharra dago filosofoaren nahia ez dela zientzia perpausak egiak ala gezurrak diren aztertzea, baizik eta hizkuntzaren eta mundu fisikoaren arteko lotura aztertzea. Beraz, kasu honetan, filosofiaren eginkizuna perpaus arrunten esanahia eta gauzekin duten lotura aztertzea eta azaltzea da. Hala ere, gaur egun, hainbat filosofok uste duenez, Wittgensteinen bi obrak, nahiz eta hasera batean oso desberdinak izan, bata bestearekin oso erlazionatuta daude, izan ere, azken finean filosofiaren eginkizuna hizkuntza aztertzea dela dio Wittgensteinek.
Etika
Hitz egin ezin den gauza bat, gizakiaren barrutik sortutakoa, bizitzaren zentzuari buruzko azterketa egiten duena. Modu batera esateko, etika ekintzak zuzen edo oker dauden adierazten dituen arau multzoa da, baina Wittgensteinek zioenez, etikak zentzu absolutua hartu nahi du, eta hor huts egiten du. Etikak ezin du zentzu absolutua hartu, izan ere, zerbait ona edo txarra den erabakitzeko, geure pentsamenduetatik abiatzen gara, hau da, esperientzia pertsonaletatik abiatzen gara, eta hauek subjektiboak direnez, etika ez da absolutua. Etikaz hitz egitea ez da zientzia egitea, ez baitago gertakarien munduan, eta horregatik proposizio zentzugabeak direla esan dezakegu; ezin dugu erabaki etikaren proposizioak egiazkoak edo faltsuak diren. Etikaz, erlijioaz… aritzeak beraz, ez du inongo zentzu zientifikorik, baina horrek ez du esan nahi ez duela ezertarako balio; etika hizkuntzaren mugak gainditzeko ahalegina da, beraz oso baliagarria da. Beraz, etikak ekintzak ondo edo gaizki dauden erabakitzen du, baina nahiz eta ekintza guztiak maila berdinean egon, gizakiak on edo txar bihurtzen ditu, eta horregatik, nahiz eta gertakariak mundu realean egon, gizakiak erabakitzen ditu beren balio etikoak; hala ere, balio hauek beti erlatiboak izango dira. Etika, ezer izatekotan, naturaz haraindikoa da; eta hizkuntzak naturaren barneko gertaerak baino ezin ditu adierazi.
Etikak proposizio gertaerak (sintetikoak, azaldu egiten duetenak) eta balio proposizioak (juzgatu egiten duetenak) daude. Lehenengoaren adibide bezala “Jon hil egin da” eta bigarrenarentzako “Lore hori polita da”. Balio proposizioetan beste bi motako proposizioak daude: erlatiboak eta absolutuak. Erlatiboek helburu bat jartzen dute eta helburu horrekiko erabakitzen da zerbait ona edo txarra den. Adibidez, helburu moduan korrikalari ona izateko 10 minututan 2 km egin behar direla ezartzen da, beraz 10 minutu edo gutziagoan egiten duena ona izango da eta gehiago egiten duena aldiz txarra. Azken finean, azken hauek proposizio gertaera barruan sailkatzen da, errealitate pintatu bati buru hitz egiten dutelako. Absolutuek, egiaz modu absolutu batean hitz egiten dute, hau da, denerako balio duen egia bat kontuan hartzen dutenak. Beraz azken hauen barruan sartuko zen etika.
Ortega y Gasset
Ortega y Gasset espainiar filosofo garrantzitsu bat izan zen, nahiz eta ez zuen atzerritar filosofoen lanen tankerakorik egin. Bere lanik ezagunenetakoa ideiei eta sinestei buruzkoa izan da. Ideiak eta sineskerak geure pentsaeraren osagai dira, hau da, gutako bakoitzak dituen edukiak. Historian zehar, bi kontzeptu hauek oso nahasirik ageri izan zaizkigu, eta horregatik, Ortegak nolabaiteko bereizketa egiten du bere lanean.
Hasteko, Ortegak bi ideia edo pentsaera mota bereizten ditu: ideiak eta sinesteak. Ideiak norbaitek pentsatu eta hauetaz gogoeta egin duen kontzeptuak dira, hau da, norbaitek pentsatu egin du eta ideiak izan ditu, nolabaiteko elaborazioa jaso dutelarik. Beste modu batera esanda, guk ideiak izaten ditugu, pentsaeraren fruitu direnak.
Bestalde, Ortegak dioenez sinesteak kanpotik edo ingurutik hartu ditugun ideiak dira, erlijioa adibidez. Sineste hauek txikitatik izan ditugu barnean, eta inoiz ez dugu pentsatu hauen inguruan, hau da, sinesteak barruan ditugu, baina inoiz ez ditugu pentsatu eta ez ditugu elaboratu, hor dauzkagu eta kitto. Sinesteek gu gaituzte.
Beraz, bi kontzeptuak definitu ondoren, Ortegak sinesteak ideia bihurtu daitezkeela azaltzen du. Geure barruan ditugun sinesteak hor daudenez, ez ditugu pentsatzen printzipio batean, baina beste gizarteetako edo kulturetako pertsonen sinesteak aztertzean, geure sineste propioak aztertzen hasten gara. Izan ere gizakia zalantzetan murgiltzen da. Horregatik geure sinesteak pentsatzen hasten gara eta horrela, egiak edo faltsuak diren juzgatu ditzakegu, hau da, ideia bihurtzen ditugu. Beste modu batera esanda, sineskerak sustraituta dauzkagu, baina ez dira gureak, eta pentsatu egiten ditugunean, ideia bihurtzen dira.
Horrela sortzen da Filosofia, hain zuzen ere gizakiak sineskerekiko uste ona galtzen duenean, hau da, arbasoenganako fedea, tradizio-sineskerenganako konfiantza galtzen duenean, eta, aldiz, ahalmen berri batez fidatzen hasten denean, hau da, arrazoimenarenganako fedeaz hornitzen denean.