Weberren Gizarte Mailaketa: Klasea, Estamentua eta Alderdia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 14,03 KB
Weberren Gizarte Mailaketaren Irizpideak: Klasea, Estamentua eta Alderdia
Max Weberrek klasea, estamentua eta alderdia kontzeptuen gainean eraikitzen du gizarte-mailaketaren inguruko gogoeta. Izan ere, aurretiaz aipatu bezala, Weber askotariko kasualitateen aldekoa da, eta historia-gertakizun bat kausa bakar baten idez azal ezin daitekeela dio. Horrekin, irizpide ekonomikoaz gain (klasea) beste irizpide batzuk ere aztertu behar direla dio.
Horrela, klasea, estamentua eta alderdia irizpideak azaltzen ditu. Honakoek elkartze era ezberdinak eragiten dituzte, baina Weberrek ohartarazten du faktoreon arteko harremana ez dela automatikoa (botere politikoa izan dezakezu jabetza handirik izan gabe). Honekin, gizarte-mailaketa azterketa multidimentsionala hobesten du; kontuan hartuaz taldeek eta taldeetako kideek egintzari ematen dioten esangura.
Talde hauetan izaten den komunitate sentimendua continuum baten bidez ulertuko bagenu:
Gizarte Klasea
Honakoa ez da komunitatea; hots, guztiek ez dute gizarte-klase jakin bateko kide izateko sentimendurik. Horrekin, gizarte-klase bateko kide izateak elkarrekin aritzeko aukera eman dezakeen arren, ez da ezinbestean hala gertatu behar. Gizarte klasean konpartitzen den egoera harreman estuan dago faktore ekonomikoarekin: hots, klase bat satuko du klase-egoera berean dagoen orok, eta egoera hori lan eta ondasun merkatuan betetzen den lekuak zehazten du.
Weberrek hainbat klase bereizten ditu:
- Langileak
- Burgesia txikia
- Administrazio publikoko langileak, funtzionarioak eta intelektualak
- Enpresaburuak eta jabe handia
Estamentua
Estamentu-egoera bera konpartitzen duen gizaki multzoaz osaturik dago. Egoera hau, ordea, ez da objektiboa: hots, “besteek” egindako ebaluazioek baldintzatuta dago. Izan ere, estamentutik kanpokoek nolabaiteko prestigioa (ohore soziala) atxiki ohi diote estamentuari.
Estamentuak, gizarte-klasearekin alderatuz gero, komunitate sentimendu indartsuagoa dakar. Izan ere, gizakiak kontziente dira estamentu edo estatus talde bateko kide direla, eta sentimendu horrek eragin zuzena du beren talde-jardunean. Horrekin, estamentu bateko kideek (aristokratek adibidez) indar biziz adierazten dute bizitza-estilo jakin bat, gainerakoengandik bereizi guran; eta maiz eragotzi egiten dute taldetik kanpokoekin harreman sendorik izatea.
Weberren aburuz, estamentuek berebiziko garrantzia izan dute garapen historikoaren zenbait alditan; eta honakoa ez da ondasun-jabetza eta aberastasunarekin hertsiki lotuta joan. Nahiz eta egia izan, gerora jabetza ekonomikoa bilakatu dela estamentu-kidetasuna ezartzeko irizpide nagusi. (Horrekin estamentuek garrantzia galtzen dute, gizartea merkatuaren legeen pean geratzen baita).
Alderdia
Honakoa da boterearekin harremanik zuzenena duen elkartze mota, alderdiak beti ari baitira boterea eskuratzeko borrokan. Era berean, alderdia da komunitate-sentimendu indartsuena erakusten duen elkartze mota: elkartze mota antolatuena baita.
Mendebaldeko Arrazionalizazio Prozesua
Weberrentzat garrantzitsua da arau orokorrak jarri eta guztiek arau horiei betetzea. Adibidez, unibertsitatera sartzerako garaian arau batzuk daude (nota) eta matrikulatzeko bete egiten ditugu. Weberrek honakoak bereizten ditu: ekintza arrazionala (soziologiaren eta gizartearen oinarrizko elementua) eta ARRAZIONALTASUNA nolabaiteko kualitate abstraktua da, eta arrazionalizazio prozesua izango da, nola ematen den prozesu hori.
Weberrek hainbat arrazionaltasun mota bereizten ditu:
Praktikoa
Egiten ditugun ekintza arrazionalak norbanakoaren interes propiorako izatea, hau da, nik nire probetxurako ekintzak egitea. Gainera, portaera hedonista baten aurrean geundeke.
Teorikoa
Gehien bat teoria mailan gelditzen dena da, eta arrazionaltasun hau errealitatea indukzioaz, dedukzioaz, kausalitatez… aztertzea litzateke. Arrazionaltasun teorikoa filosofoek, epaileek, soziologoek… erabiliko dute.
Sustantiboa
Egiten ditugun ekintzak balio sistema baten arabera egongo dira. Arrazionaltasun sustantiboan gure ekintzak gidatuak dira dauzkagun balio sistema batzuen arabera. Etikari, ideologiei, erlijioari… buruz hitz egiten ari gara. Arrazionaltasun sustantiboak bizitza metodikoak ekarriko ditu, erlijioak kasu. Hots, ni apaiza banaiz nire ekintzak balio batzuen arabera egingo ditut.
Forma
Hau da Weberrentzat egokiena dena. Weberrek guztian legal-formaltasun hori bilatzen du. Nik edozein ekintza egiterako garaian helburua zein den eta bitartekoak zein diren kontuan izango dut. Hemen arrazionaltasun praktikoarekiko bereizketa bat egiten da; hau da, ez da norbanakoaren interes propioa bilatzen, lege orokor batzuk bilatzen ditu, unibertsalak diren arauen arabera jokatzea bilatuko da. Merkatuan, ekonomian, administrazio publiko eremuan, politikan etab. gailenduko da arrazionaltasun formala.
- Kalkuluen garrantzia
- Eraginkortasuna
- Ziurgabetasuna kontrolatzea
- Planifikazioa
Arrazionaltasun formala izango da gailenduko dena, eta honekin, politikan arrazionaltasun prozesu hori emango da.
Weberrek uste du arrazionaltasun formala gailenduko dela. Mendebaldeko lurraldeetan arrazionalizazioa nola eman da? Egiten duen azterketan historia aztertzen du irizpide soziologikoen arabera. Ekonomiaren arrazionalizazio prozesua XV. mendetik aurrera ikusten du. Adibidez, merkatu librea ezarriko da, eta aurretik zeuden hainbat puntu desegingo dira. Arrazionalizazio prozesuari lotuta kapitalismoaren garapena ematen da. Adibidez, egun badaude logika horren kontrako hainbat dinamika, ‘bancos del tiempo’ kasu.
Erlijioari buruz egiten duen gogoetan erlijioak arrazionalizazio prozesuaren kontra egin dezakeela dio. Aipatzen du erlijioa izan dela arrazionalizazio prozesuak bultzatu dituena. Nahiz eta printzipioz talka egiten dutela askotan talka egiten du. Apaizak, profetak (Naoma, Jesukristo, Buda…). Profeten artean profeta epikoak, hau da, Jainkoak eman dion legitimitatearen bidez ezarriko dira. Askotan profetari mugak jartzen zaizkio, eta apaizak elizaren ordezkari dira, eta profeten aurka jar daitezke. Apaiza burokraziarekin lotuko genuke, sekularra hiritarrekin eta profeta. Arrazionalizazio prozesuaren gunea hiria litzateke. Hiriaren fenomenoa modernitatearekin erabat lotuta dago.
Aginte Egitura
Weberrek hiru aginte mota bereizten ditu: legal-arrazionala, tradizionala eta karismatikoa.
Aginte Legal-Arrazionala
Aginte bat arrazionala izateko bertan ematen diren arauak inpertsonalak izan beharko dira, hau da, irakasle batek ezin du ebaluazio irizpidetan esan neska bazara suspendituta egongo zarela, irakasleak berdinak era berdinean tratatu beharko ditu. Arauak inpertsonalak izateko oinarrizko elementua burokrazia litzateke. Hots, arau horiek era egokian gauzatzeko sortzen den egitura edo antolaketa. Beraz, antolaketa hau behar beharrezkoa da, eta Weberrentzat burokrazia da antolaketarik eraginkorrena. Burokraziak bermatzen du objetibotasuna eta antolaketa bat egotea, hau da, nik kasu guztien aurrean arau batzuk ditut. Gainera, Weberrek ikusten zuen arazoak ekar zitzakeela, baina burokrazia aginte legala bermatzeko behar beharrezkoa da.
Burokraziak aurrera egin dezan, hau da, eraginkorra izan dadin hierarkia, arauak, antolaketa minimoa, ebaluazioa… behar lituzke. Burokraziak langileak beharko ditu, eta langile hauek ikuspegi arrazional hau jarraituz egingo dira, eta langile hauek merituen bidez aukeratuko dira, egun, oposaketen bidez egiten dira langile publikoen hautaketak. Oposaketen helburua denok berdintasun egoeran egotea da; denek azterketa berdina egingo dute, eta ateratzen den notaren arabera erabakiko da nork egin aurrera edo ez. Batzuetan burokraziak ez du ez hanka ez buru. Burokrazia bitarteko ba da eta ez helburu, eta burokrazia denek helburu gisa erabiliko balute munduak ez luke aurrera egingo.
Zein ezberdintasun ditu langile publikoak besteekiko? Funtzionarioaren figura aginte legal arrazional hau eta burokrazia bermatzeko sortuko da. Funtzionarioen ezaugarriak honakoak dira: ezin dira kanporatu, behin betiko soldata dute… Bizitza osorako lanpostua eskaintzearen helburua zure lanpostua bermatuta izatea da eta politikarekin loturarik ez izatea.
Aginte arrazionalaren baitan kokatuko genuke funtzionariotza. Egun, Gorkaren ustetan, funtzionarioaren figurak administrazio publikoan ez du ez hanka ez buru. Askotan langile publikoei funtzionario deitzen diegu, baina benetan funtzionario direnak oso gutxi dira.
Weberrentzat arrisku izan daiteke burokrazia helburu bihurtzea. Hots, funtzionarioek soilik arauak errespetatzea, helburuei zuzenduriko ekintza arrazionalak aurrera eramatea. Beraz, arriskua araua helburu bihurtzea litzateke, eta arauak helburu batzuk lortzeko zehazten dira, ez badute balio aldatu egin beharko dira. Araua eraginkorra izan ezean aldatu egin beharko dira. Gutxieneko antolaketak behar beharrezkoak dira. Aginte legal arrazionalak zergatik obeditzen dugun aipatuko digu, nahiz eta batzuetan onartu ez arren obeditzen dugun.
Aginte Tradizionala
Tradizioaren arabera lortzen duen agintea, hau da, arauak beti horrela egin direlako horrela egingo dugu. Adibidez, aginte tradizionala litzateke monarkia. Espainian ez bezala beste hainbat lekutan erregeak agintzen du, Marokon esaterako. Askotan agintean dagoenak langileak aukeratuko ditu, eta langile horiek bere lagunak izango dira. Aginte tradizionala litzateke Espainiako monarkia XVI-XVII. mendeetan. Erregeak interesen bidez aukeratuak ziaten ziren, hemen argi eta garbi erakusten den agintea ez da legal arrazionala, eta gauza gertatzen da kazikismoan. Aginte tradizionala duen horrek erabakitzen du zein sartu boterean, eta honi nepotismoa deritzo.
Aginte Karismatikoa
Lider karismatiko baten atzean administrazioan lan egiten duten horiek, tipo idealei erreparatuta, ez dira modu arrazional batean aukeratuko. Weberrek dio aginte tradizionala kontserbadorea izango dela, legal-arrazionalak aldaketa bultzatuko duela, eta aginte karismatikoa, berriz, iraultzailea. Gorkaren arabera, Trump iraultzaile bat da egiturari begiratuta dena iraultzen duelako. Adibidez, administrazio publikoa eta AEBko burokrazia Trumpen kontra jarri dira. Lider karismatikoen arazoa karisma galtzea litzateke, lider karismatiko batek manipulaziora garamatza. Beraz, arriskua litzateke sistema karismatiko horretako liderra galtzea; adibidez, Chavez hil egiten da, eta bere ondorengo Madurok ez du aurrekoak bezainbesteko karisma izango. Oso zaila da aginte tipo bat bakarrik topatzea, tipo idealak daude, eta aginte ezberdinak gurutzatuko zaizkigu. Gainera, aginte hauek talka egiten dute, eta honek aginteen arteko lehia sortzea dakar.
Adibidez, ni Eusko Jaurlaritzako teknikaria banaiz bertako politikariek egiten duten horri jarraitu beharko diot. Trumpen kasuan, goi-teknikari batzuk ez dute berak dioena ondo ikusten eta boikota egingo diote.
Lider karismatikoaren tendentzia askotan legal-arrazionalera jotzea izaten da. Adibidez, Txinako kasuan, azken bi hilabeteetan ikasle elkarte marxisten kontrako errepresioa zabaldu da. Nolabait ere, Txina estatu burokratiko bat bihurtu da, eta hauen kontrako errepresioa zabaldu da. Gainera, hainbat ikasle atxilotzeari ekin diote. Oso logikoa da burokratizatu den Estatu baten horren kontra egitea arriskutsuak izan daitezkeelako etorkizunera begira euren lanetan borroka egiterako garaian.
Egun, Europako lurraldeetan nagusi den sistema aginte legal-arrazionalarekin erabat lotuta dago. Oraindik aurrera eramaten da lider karismatiko batek bere ingurukoak diren horiek aukeratzea.
Weber eta Erlijioa: Logika Protestantea
Durkheim eta Weberrek erlijioa aztertu zuten sakon, eta erlijioaren aspektu soziala aztertu zuten biek, soziologiak izan ziren heinean. Ekintza arrazionalak aztertu zituzten, bai eta erlijio ezberdinak eta hauek historian zehar izandako garapena eta ezaugarriak. Weberrentzat interesgarria erlijioak eskaintzen zituen salbaziorako bideak zein ziren aztertzea izan zen, nola lortzen duzun paradisura heltzea.
Weberrek bi bide bereizi zituen:
Aszetismoa
Munduko plazerei uko egitea. Protestantismoa hemen kokatuko litzateke. Erlijio musulmanak ere. Mundu honek ez dauka gehiegizko garrantziarik, onena hil ondoren datorrela planteatzen da, beraz bitartekoa den mundu honetan zintzoa izan behar zara eta plazerei uko egin bestera iristeko.
Mistizismoa
Ideiekin eta gogoetarekin dago lotuta, baita meditazioarekin ere. Budismoa hemen kokatuko genuke.
Aszetismoarekin bidea ematen zaio kapitalismoaren garapenari. Ez badugu jairik, lanari ematen zaio bide/garrantzia. Mistizismoarekin lana egitea oso zaila da. Katolikotasunak historian zehar otoitz eginez salbatzen zarela esaten duenez, pekatuak egin ditzakezu eta barkatua izan. Kapitalismoa Europa erdialdean eta iparraldean sortzen da protestantismoak garrantzia handia izan zuelako, beste arrazoi batzuen artean. Protestantismoaren espirituak, nahi gabe ere, kapitalismoaren garapena ekarri zuen Weberren ustetan. Protestantismoak planteatzen zuen: “lan egin salbatzeko”. Honek kapitalismoarekin lotura zuzena du. Katolizismoak otoitza salbazio bide gisa planteatzen duen modura, protestantismoak lana planteatzen du, alegiaren bidez (la cultura del esfuerzo), lanaren bidez eta aberastasuna sortuz salbatuko zara (ikuspegi ASZETIKOA eta guztiz kapitalista). Bizitza metodikoa = bizitza aszetikoa, aberasten zarenean ez duzu gastatuko, aberasten jarraituko duzu.