Weber eta Durkheim: Gizartea, Estatua eta Hezkuntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,15 KB

Max Weber: Kapitalismoa eta Estatu Modernoa

Kapitalismoa eta Protestantismoa Weberren arabera

Weberren aburuz, mistizismoaren bi motak eta munduaz haraindiko aszetismoa kapitalismoaren eta arrazionaltasunaren eragozpen dira. Ordea, mundu barruko aszetismoak egoki bultzatu zuen mendebaldeko kapitalismoaren garapena.

Zehazki, protestantismo aszetikoa (kalbinismoa, puritanismoa) da Weberrek mendebaldeko kapitalismoaren sorrerarekin harreman zuzenean kokatu zuen erlijio-indarra.

Zentzu honetan, aipagarria da Weberrek ez zuela kapitalismoa eta protestantismoa elkartu nahi izan. Aitzitik, ideia sistema gisa alderatu nahi izan zituen.

Protestantismoak behartu egiten ditu sinestunak gogor lan egitera, langile finak izatera; horixe eskaintzen baitzaie salbaziorako bide gisa. Ahaleginaren kultura txertatzen du bere jarraitzaileengan. Aberats izanda ere, lan egiten jarraitzea zuten haututzat protestantismoaren jarraitzaileek.

Esan bezala, honakoa ideia sistema gisa kapitalismoarekin alderatuta, esan genezake lotura hertsian daudela. Izan ere, espiritu kapitalistaren hainbat zantzu biltzen dira bertan. Hots, Weberren esanetan, espiritu kapitalistaren jatorria kalbinismoan garatu zen erlijio-etikan bilatu behar da.

Ildo berean, Weberren aburuz, bokazioa identitatearen ezaugarria da; enpleguak izan behar du gure bizitzaren oinarri. Weberrentzat eta protestantismoarentzat, lanik egiten ez duena alfer hutsa da, eta zigorra ezarri behar zaie. Katolikoek, ordea, limosna ematen diete behartsuei.

Politika eta Estatu Modernoa

Eremu politikoaz gogoeta egiten duten Weberren lanak ugariak dira. Denen artean, ordea, Politika lanbide edo bokazio gisa izeneko hitzaldia da sona handiena izan duena.

Politika norabide autonomoa duen edozein jarduera mota gisa definitzen du Weberrek.

Ordea, haren interes nagusia estatuaren norabidean eragiten saiatzen den politikan datza.

Estatua lurralde jakin baten barruan indarkeria zilegiaren monopolioa duen giza komunitate gisa definitzen du. Estatua eta bere indarkeriaren monopolioa, halere, ez da zilegia izatez. Izan ere, haren boterearen mende daudenen sinesmena da horiek zilegiztatzen dituena.

Weberrek honakoa arrazionalizazio prozesu gisa ulertzen du. Eta arazoa sortu daitekeela dio indarkeriaren monopolio hori zalantzan jartzen denean.

Horrekin guztiarekin, estatu-politika egitea deritzo boterean parte hartzeko nahiari edo botere banaketan eragina izateko nahiari.

Politikariaren ezaugarriak

Politikan diharduen orok 3 ezaugarri bete behar ditu derrigorrez Weberren arabera:

  • Grina edo pasioa
  • Erantzukizuna
  • Distantzia

Etika politikoak: Ustea eta Erantzukizuna

Arlo politikoan nagusitu behar den etikari dagokionez, bi bereizten ditu. Horiek egin nahi zenukeenaren eta egin behar duzunaren arteko tentsioa planteatzen dute.

Uste sendoaren etika:

Politikariaren ardura nagusia bere sinesmen, uste, ideologia eta abarrak babestu eta ez kaltetzea izango da. Etika honetan soilik murgiltzeak antzutasuna dakar; maiz moralki zalantzagarri zaiona ukatzea izango baitu hautua.

Erantzukizunaren etika:

Jardun politikoaren balizko ondorioez arduratzen da. Hala, beti jarrera pragmatikoak nagusitzen dira, idealak kasik baztertzerainokoak.

Durkheim eta Hezkuntza: Eskola vs. Etxea

Zer esango zuen Durkheimek etxean hezitzeari buruz eta Montessori hezkuntza-sistemari buruz? Lehenago, aztertu itzazu etxeko hezkuntzaren eta Montessori sistemaren ezaugarriak, eta horietatik abiatuta jarri harremanetan Durkheimek definitzen duen eskola ereduarekin.

Montessori Metodoa eta Etxeko Hezkuntza

Montessori metodoaren helburu nagusia haurraren potentziala eta gaitasunak garatzea da, horrela, bere bizitzan aurkeztuko zaizkion esperientzietarako prestatuz. Haurrak ikasteko poza senti dezan, prozesuaz goza dezan eta bere autoestimua gara dezan ahalbidetzen du. Etxean Montessori giroa sortzeko, oinarrizko printzipioak aplikatu behar dira: ordena, estetika, interesa eta helburua. Aipatu dugun bezala, metodoak giro prestatua, heldu prestatua eta gizarte-babesa eskatzen ditu. Gomendagarria da gurasoek giroa prestatzea, haurraren benetako beharrak kontuan hartuta, eta autonomoa izatea ahalbidetzea, esaterako:

  • Sukaldean eta garbiketan parte hartzea.
  • Norberaren gauzez arduratzea.
  • Jarduerak norberaren erritmoan egitea.

Durkheimen Hezkuntza Ikuspegia

Durkheimen arabera, hezkuntza belaunaldi batetik bestera, belaunaldi helduetatik gazteetara, kultura transmititzeko prozesu bat da; gizarte-prozesu bat da, bai jatorriagatik, bai funtzioengatik. Fenomeno nagusiki soziala da. Hezkuntza, gizarte-errealitate gisa, denboran zehar aldatzen da eta espazioan forma desberdinak hartzen ditu, betiere gizartearen balio-eskala osoa islatzen duena; horrela, gizarte-egitura ezagutzea posible izango litzateke, haren hezkuntza ezagutuz. Horregatik, ez dago ados Montessorirekin, Durkheimek uste baitu etxean ikasteak sozializatzeko aukera ia ezinezkoa dela, gizartetik isolatu eta baztertua izatea eragiten duela. Horregatik, homeschoolingaren guztiz aurka dago.

Entradas relacionadas: