VT eta PT: Ikuskapen bisuala eta likido sarkorren gida — ISO eta ASME
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,53 MB
GALDERAK. VT eta PT
1. ISO 9001:2000 eta soldadura
Zer dio ISO 9001:2000 arauak soldadura prozesuari buruz? Eta zer eragin du horrek enpresaren martxan? Zer kontrolatu behar da?
Soldadura prozesua prozesu berezi bat dela aintzat hartzen da; horregatik aplikatu beharreko arauak eta estandar bereziak (adibidez EN ISO 3834) ezarri behar dira.
- Helburuak: Inzidentzia eta errefusak gutxitzea, produktibitatea handitzea, bezeroen eskakizunekiko konpromiso handiagoa eta etengabeko hobekuntza.
- Kontrolatu beharrekoak:
- Fabrikazioan erabilitako materiala
- Soldatzeko prozedurak
- Soldatzaileen kualifikazioa
- Saiakuntza ez-suntsikorren garapena eta erregistroak
2. ISO 9712 araua (lehen ISO 473)
Zer arautzen du ISO 9712 arauak?
ISO 9712 langileei buruzko prestakuntza eta ziurtapena arautzen du, bereziki saiakuntza ez-suntsikorretan aritzen diren pertsonalaren gaitasunak ziurtatzeko.
3. SES langilearen arduretako mailak
Zer egin behar du Saiakuntza Ez Suntsikorretan aritzen den langileak bere mailaren arabera?
1. maila
- SES ekipamenduen doikuntzak (ajusteak) egin.
- Saiakuntzak aurrera eraman.
- Ezarritako kriterioekiko saiakuntzen emaitzak erregistratu eta klasifikatu.
- Emaitzez informatu.
2. maila
- Saiakuntzan erabili beharreko SESa aukeratu.
- Erabilitako metodoaren mugak definitu.
- Arau eta zehaztapenak SES instrukzio moduan idatzi.
- Ekipoak doitu eta doikuntzak egiaztatu.
- Saiakuntzak egin eta gainbegiratu.
- Arau, kode edo aplikatu beharreko zehaztapenaren arabera emaitzak interpretatu eta ebaluatu.
- SESen idatzizko instrukzioak prestatu.
- 1. mailako pertsonalaren eginkizunak gainbegiratu.
- Behar izatekotan 2. maila edo baxuagoa duen pertsonalari asistentzia eskaini.
- SESen txostenak estrukturatu eta idatzi.
3. maila
- SES instalazio baten, azterketa zentro baten eta pertsonalaren erantzukizuna hartu.
- SES instrukzioak eta prozedurak zehaztu eta balidatu.
- Arauak, kodeak, espezifikazioak eta prozedurak interpretatu.
- SES jakin bat aurrera eramaterakoan erabiltzea komeni den metodo, prozedura eta instrukzioak zehaztu.
- 1. eta 2. mailetako pertsonalaren eginkizunak gidatu eta gainbegiratu.
4. Terminoak: ez-jarraitasuna, indikazioa, inperfekzioa, akatsa
Zer dira ez-jarraitasuna (discontinuidad), indikazioa, inperfekzioa eta akatsa (defecto)? Dena berdina al da? Azaldu.
- Ez-jarraitasunak: Akatsa izan beharrik ez duten alterazioak; materialaren propietate normalen aldaketa bat izan daiteke.
- Indikazioa: Saiakuntza ez-suntsikor baten ondoren agertzen diren ez-jarraitasunen ebidentziak.
- Inperfekzioa: Aplikatu beharreko arauaren arabera onargarria den ez-jarraitasun mota.
- Akatsa (defektua): Aplikatu beharreko arauaren arabera onargarria ez den ez-jarraitasun mota.
5. Ez-jarraitasunen sailkapena
Ez-jarraitasun (discontinuidad) motak azaldu (3 sailkapen mota dira).
1) Formaren arabera
Bolumetrikoa: 3 dimentsiokoak edo bolumenagatik sortutakoak.
Lineala: 2 dimentsiokoak.
2) Kokapenaren arabera
Gainazalekoa: Gainazalean dauden ez-jarraitasunak.
Barnekoa: Gainazaletik antzeman ezin daitezkeen ez-jarraitasunak.
3) Sortze momentuaren arabera
Atxikitutakoak: Hasierako fusio prozesuan sortzen direnak.
Zerbitzuaren ez-jarraitasunak: Produktuaren erabileran agertzen direnak.
Prozesuaren ondorengo ez-jarraitasunak: Produkzio edo fabrikazio prozesua amaitu ondoren agertzen direnak.
7. VT bidez antzeman litezkeen ez-jarraitasunak
Amaitutako soldaduran, ikuskapen bisual bidez antzeman daitezkeen akats ohikoenak:
- Hotzkarreak (hozkadak)
- Porositatea
- Pitzadurak
- Ekarpen materialaren falta
- Urtze falta
8. VT egiteko behar diren baliabideak eta ikuskatzaileen baldintzak
- Galgak
- Neurgailuak
- Imanak
- Argiztapenak
Ikuskatzaileen ezaugarri nagusiak:
- Adimena eta esperientzia egokia
- Ikusmena (ikusmen-baldintzak eta behar izanez gero zuzenketak)
- Tresnak, kodeak eta planoak ezagutzeko gaitasuna
9. Ikasgelako elementua: zein entseguetan erabiltzen da?
Begizko ikuskapenean erabiltzen den galga (kalibrea), soldaduraren neurriak egiaztatzeko balio du.
111
1 irudia: Altuera
2 irudia: Ahurtasuna
3 irudia: Ganbiltasuna
4 irudia: Altuera, topeka
10. Begizko ikuskapenaren helburua
Begizko ikuskapenean, soldadura tresna ezberdinen bidez aztertu, akatsak identifikatu eta ebaluatzen dira; zein diren onargarriak eta zein ez markatu, konpondu beharrekoak azkar etiketatu eta azkenik konponketa egin eta txostena bete.
Helburua da akatsak modu azkarrean identifikatzea eta konpontzea.
11. ASME arauaren eskakizunak (9. artikulua)
Begizko ikuskapena, ahal bada, zuzenean egingo da, soldadura gutxienez 600 mm-ra ikusteko moduan eta 30° gradutik beherako angeluarekin.
Hori ezin denean, ispiluak edo ikuspen-optika erabil daitezke.
Indikazio bat markatzerakoan gehienez 0,8 mm-ko lodiera duen marra erabiliko da.
12. Likido sarkorren metodoa (PT): zein akats ikusten dira?
Likido sarkorren metodoak gainazaleko akatsak detektatzen ditu soilik. Ez da egokia gainazal porotsuak edo xurgatzaileak dituzten materialetan.
13. Likido sarkorren metodoaren sei faseak
- Soldaduraren gainazala garbitu.
- Likido sarkorra pintzel batekin ondo aplikatu soldadura osoan.
- Soberan gelditutako likidoa kendu.
- Errebelatzailea aplikatu soldaduran zehar.
- Behatze fasea: denbora egokia itxaron eta errebelatzaileak adierazitakoa behatu.
- Pieza garbitu eta txostena bete.
14. Galdera arruntak likido sarkorren metodoei buruz
a) Likido sarkorraren likatasuna (biskositatea)
Zenbat eta likatsuagoa izan, orduan eta denbora gehiago beharko du likidoak materialean sartzeko (penetratzeko).
b) Zer da likido sarkor post-emultsionagarria eta nola garbitzen da?
Post-emultsionagarria den likido sarkor mota bat da; likido emultsionagarria aplikatzen denean ura erabiliz garbitzen da.
e) Soberan dagoen sarkorra kentzeko, ura erabil daiteke? Nola?
Bai, likido sarkor motaren arabera: pieza uretan sartu edo trapu batekin pasatuz garbitu daiteke.
f) Entsegua egiterakoan, piezaren edo ingurunearen tenperaturak garrantzia al du?
Bai, tenperatura egoki bat behar da; ohiko tartea 10–50°C bitartean dago.
g) Likido sarkorra ezartzen deneko denborak eragina du?
Bai: denbora egokia behar da likidoak ondo penetratzeko. Denbora gehiegi utziz gero lehortuko da eta akatsa ondo ezkutatuko du, eta denbora gutxi edukiz gero ez da ondo sartuko.
h) Errebelatzaile likidoak edozein formatuko piezatan erabil al daitezke?
Ez; piezak, oro har, lauek izan behar dute ikuskapen egokia egiteko.
GALDERAK. VT eta PT (kopiak)
1. ISO 9001:2000 eta soldadura
Soldadura prozesua prozesu berezi bat dela eta, ondorioz EN ISO 3834 arauak garrantzi berezia du eta aplikatu behar dira.
- Inzidentzia eta errefusak gutxitzea
- Produktibitatea handitzea
- Bezeroen eskakizunekiko konpromiso handiagoa
- Etengabeko hobekuntza
- Fabrikazioan erabilitako materiala
- Soldeorako prozedurak
- Soldatzailea
- Saiakuntza ez-suntsikorren erabilera eta kontrola
2. ISO 9712 araua
Saiakuntza ez-suntsikorretan aritzen den langilearen prestakuntza eta ziurtapena arautzen du.
3. SES langilearen eginkizunak (kopiak)
1. maila
- SES ekipamenduen doikuntzak (ajusteak) egin.
- Saiakuntzak aurrera eraman.
- Ezarritako kriterioekiko saiakuntzen emaitzak erregistratu eta klasifikatu.
- Emaitzez informatu.
2. maila
- Saiakuntzan erabili beharreko SES-a hautatu.
- Erabilitako metodoaren limitazioak definitu.
- Arau eta espezifikazioak SES instrukzio moduan idatzi.
- Ekipoak doitu (ajustatu) eta doikuntzak egiaztatu.
- Saiakuntzak egin eta gainbegiratu.
- Arau, kode edo aplikatu beharreko zehaztapenen arabera emaitzak interpretatu eta ebaluatu.
- SES-en idatzizko instrukzioak prestatu.
- 1. mailako pertsonalaren eginkizunak aurrera eraman eta gainbegiratu.
- 2. maila edo baxuagoa duen pertsonalari asistentzia eskaini.
- SES-en txostenak estrukturatu eta idatzi.
3. maila
- SES instalazio baten, azterketa zentro baten eta pertsonalaren erantzukizuna hartu.
- SES instrukzioak eta prozedurak zehaztu eta balidatu.
- Arauak, kodeak, espezifikazioak eta prozedurak interpretatu.
- SES zehatz bat aurrera eramaterakoan erabiliko den metodo, prozedura eta instrukzioak zehaztu.
- 1. eta 2. mailetako pertsonalaren eginkizunak aurrera eraman eta gainbegiratu.
4. Terminoen definizioak (kopiak)
- Ez-jarraitasunak: Materialaren propietate normalean antzeman daitezkeen alterazioak.
- Indikazioa: Saiakuntza ez-suntsikor baten ondoren azaldu diren ez-jarraitasunen ebidentziak.
- Inperfekzioa: Aplikatu beharreko arauaren arabera onargarria den ez-jarraitasuna.
- Akatsa: Aplikatu beharreko arauaren arabera onargarria ez den ez-jarraitasuna.
5. Ez-jarraitasunen motak (kopiak)
1) Formaren arabera: Bolumetrikoa (3D) eta lineala (2D).
2) Kokapenaren arabera: gainazalekoa eta barnekoa.
3) Sortze momentuaren arabera: atxikitutakoak, zerbitzuaren bidez sortutakoak eta prozesuaren ondorengoak.
7. VT bidez antzeman daitezkeen akatsak (kopiak)
- Hozkadak
- Porositatea
- Pitzadurak
- Ekarpen materialaren falta
- Urtze falta
8. Baliabideak eta ikuskatzaileen ezaugarriak (kopiak)
- Galgak
- Neurgailuak
- Imanak
- Argiztapenak
Ikuskatzaileen ezaugarri nagusiak: adimena, ikusmena eta hainbat tresna, kode eta plano ezagutzea.
9. Ikasgelan erabilitako elementua (kopiak)
Begizko ikuskapenean, galga kalibrea, soldaduraren neurriak egiaztatzeko erabiltzen da.
111
1 irudia: Altuera
2 irudia: Ahurtasuna
3 irudia: Ganbiltasuna
4 irudia: Altuera, topeka
10. Begizko ikuskapenaren egiaztapena (kopiak)
Tresna ezberdinen bidez soldadura aztertu, akatsak identifikatu eta ebaluatu, zein diren onargarriak eta zein ez, zuzendu beharrekoak markatu azkarrago egiteko eta azkenik konpondu eta txostena bete.
Akatsak lehenbailehen identifikatzeko eta konpontzeko.
11. ASME eskakizunak (kopiak)
Begizko ikuskapena, ahal bada, zuzenean egingo da, soldadura gutxienez 600 mm-ra ikusteko moduan eta 30° gradutik beherako angeluarekin. Hori ezin denean ispiluak erabili daitezke edo gehikuntza optikoak. Indikazio bat markatzerakoan gehienez 0,8 mm-ko lodiera duen marra jarri behar da.
12. PT metodoaren mugak (kopiak)
Gainazaleko akatsak bakarrik detektatzen ditu. Ez da egokia gainazal porotsuak edo xurgatzaileak dituzten materialetan.
13. PT sei faseak (kopiak)
- Soldaduraren gainazala garbitu.
- Likido sarkorra pintzelarekin aplikatu.
- Soberan gelditutako likidoa kendu.
- Errebelatzailea aplikatu.
- Behatze fasea: denbora egoki bat itxaron eta behatu.
- Pieza garbitu eta txostena bete.
14. PTri buruzko galdera arruntak (kopiak)
a) Zenbat eta likatsuagoa izan, orduan eta denbora gehiago beharko du likidoak penetratzeko.
b) Post-emultsionagarria den likidoa urarekin garbitzen da.
e) Bai, ura erabil daiteke soberan dagoen sarkorra kentzeko: pieza urretan sartuz edo trapuz pasatuz.
f) Bai, tenperatura garrantzitsua da: 10–50°C bitarteko tartea gomendagarria da.
g) Likidoa aplikatutakoan denbora egokia eman behar zaio; denbora gehiegi utziz lehortuko da eta denbora gutxi edukiz ez da ondo sartuko.
h) Errebelatzaile likidoak ez dira edozein formatutako piezatan erabilgarriak; pieza laua izan behar du.
fvg