VICENTE BLASCO IBÁÑEZEN EL INTRUSO ELEBARRIAREN PASARTEA (1904)testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,09 KB

10. VICENTE BLASCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBARRIAREN PASARTEA (1904)

Aurrean dugun testua egitura narratiboa eta soziala duen lehen maillako testu historiko-literarioa da, hain zuzen, Blaso Ibañezen ‘El Intruso’ eleberriaren pasarte bat. Egilea indibiduala da, Vicente Blasco Ibañez nobelagile balentziarrak idatzi zuen. Publikoa da 1904. Urtean Balentzian argitaratua izan baitzen.Testuaren helburu nagusia XX. Mendearen hasierako Bizkaiko meatzarien bizi baldintzak salatzea da, eta izaera subjetiboa du, egileak bere iritzia ematen duelako. Testu Berrezarkuntzaren azken garaian kokatzen da, Alfontso XIII.Aren erregealdian, Euskal Industrializazioan zehazki.

ANALISIA: Komentaten ari garen tstuak meatzarien etxebizitzaren egoera tamalgarriaz, elikadura urriaz eta lan egiteko moduan hitz egiten digu.

1. Paragrafoan egileak jarraian deskribatzen hasio den espazioa aurkezten digu: ‘Peoien etxea’, hau da, meatzarien etxebizitza. Hauek meatzeen jabego iren barrakoi batzuk ziren, lagileburuen kontrolpean zeudeak eta meatzariek alokairu baten truke etxebizitza bezala erabiltzen zituztenak.

2. Paragrafoak hiru zati ditu. Lehengo zatiaren hasieran bertan bizi den ‘Aresti’ ertsonaia azaltzen ditu. Bertan, ematen diren bizi baldintzen lekuko gisa, ‘barrakoietaz’ hitz egiten du. ‘Aresti’ da nobelaren protaonista eta pertsonaia hau garai hartako Areilza sendagilearren figuran oinarrituta dago, Billboko pertsona ospetsu eta eraginkorrenetako bat XIX. Mende bukaeran. Paragrafoak ikuspegi tristea eta errealitatetik nahiko desitxuratua ematen digu.

Ondoren, eremu hori xehetasunekin zehazten digu, lantokiaren zenbait adierapen gehitu: meategia edo harrobia. Lan egun gogor baten ondoren (‘egun osoa ematen baitzuten barrenatzeko makinek ateratako lokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen...’) meatzaria etxera itzultzen da, ‘gelaxkara’. Afari urri baten ondoren (‘babarrunak, patatak eta bakailao edo urdail pixka bat’) lotara joaten da.. Gelaxkaren badintzak ez dira batere higienikoak: arropa jantzita egiten du lo, airea arnastezina da… Hori guztia laburtua azaltzen zaigu aragrafoaren bukaeran: ‘izerdiak elkartzen ziren, arnasketak nahasten ziren eta zikinkeria anaitasunezkoa zen’.

Hirugarren parragrafoan, meatzarien lan lekuaz hitz eggiten du, harrobiaz. Egileak ‘langiile asaldatzaileen etsairik gogorrena’ bezala deskribatzen d. Ondoren meatzearen eta harrobiaren arteko desberdintasuna egiten du eta bigarrena azaltzen du eremu arriskutsuena bezala. Harrobietarra espezializazio gabeko eskulangile ugari aaltzen ziren goseak bultzatuta.

Paragrafoaren azken esaldia (‘Gizoonen etorrera… eskubideak eskuratzera’) garai honetan sortu berri zen mugimendu sindikalaren adierazgarria da.

IRUZKINA:

→ Tesstua berrezarkuntzaren azken garaian kokatzen dugu, XX. Mndearen hasieran. Indarrean zegoen sistema politikoa, monarkia liberala baina ez demokratikoa, 1876ko konstituzioan oinarritzen zen. Sistema hau nahiko egonkorra zen bi alderdi politikoren txanakatze sistea zela eta. Gainera, hautesleek jarrera pasiboa izan zuten. Baina XIX. Mendearen amaieran sortutako joera ideoogiko batek, Erreegenerazionismoak oligarkiaren mendeko sistema hori salatu zuen, eta modernizazio politiko, sozial eta ekonomikorarko proposamenak egin zituen.

Testuinguru politiko honetan eman zen Euskal Herriko Industrializazioa. XIX. Mendetik aurrera, Euskadin aldaketa handiak gertatu ziren; ordura arte nagusia izan zen nekazaritza gizarteak aldaketa handiak jasan zituen eta gizarrte klase berriak sortu ziren: proletarioa eta burgesia. Horrez gain, eodo handia sortu zen nekazaritza eremuetatik hirietarra. Gainera, alderdi politiko berriak sortu eta sindikatuak eratu ziren. Industriallizazio prozesu hnetan,Bizkaiak berehala hartu zuen aurrea. Enkarterrietako burdin erauzketak 1855etik aurrera hartu zuen garrantzia, modu zabalean egiten hasi zenean Bessemer bihurgailuaren asmakuntari esker. Honek fofororik gabeko burdinaren erabilpena eskatzen zuen eta mota hau Europako bi zonetan bakarrik aurki zitekeen: Suedian eta Bizkaian. Bizkaikoa merkeago zen hainbat arrazoirengatik kostaldetik hurbil egotea, kalitate onekoa izatea, azalean egotea, eskulana ugaria eta merkea iateak ustiakuntza kosteak merkatu egiten zituen… Aipatutako faktoreek lagunduta, Bizkaiko urdinaren ekoizpena oso azkar hasi zen 70. Hamarkada, gero gerra karlistagatik gelditu bazen ere. Hainbat mea konpainia sortu ziren, batzuk atzerritaran kapitalekin eta besste batzuk, bertakoekin. Botre ekonomiko izugarria zuen oligarkia hau Bilboko itsadarraren eskuin aldean kokatu eta lantegi berriak eraiki zituzten. Meatzariak berriz, testuan aipatzen diren barrakoietan bizi ziren.

→ Burdin meatzetan egon zen goren momentu honek eragina utzi zituen gizarte mailan,, komentatzen ari garen testuan ikus daitekeen langileen egoera tamalgarria bezala. Elberria 1904an argitaratu bazen ere, deskribatzen dizkigun egoera gutiak XIX. Mende amaieran emandako egoeraren ispilu dira. Biztanleriaren hazkundea nabarmena izan zen, inmigrante asko iritsi baitzen Bizkaira meatzeetan lan egitera. Meatzeak zeuden zonetan barrakoiak antolatu ziren lagnile inmigrante guzti hauentzat; hain justu, barrakoi hauetako baten deskribapena da eskuartean dugun testuaren gai nagusia. Egoitza hauek, gehientan baldintza higienikorik goordetzen ez zuten lekuak ziren eta konpartitu egin behar zituzten. Gainera, barrakoietan, meatzearen jabearen ‘kantina’ batzuk egoten ziren, non langileak erostera behartuak zeuden. Elikadura urriak meatzarien gaixotasunak areagotu zituen eta lan egunak oso luzeak ziren. Egoera honek bultzatuta 1890ean greba orokorra egin eta teoria bahintzan, barrakoi eta kantinekin bukatu eta 1 orduko lan eguna ezarri zen.

BALORAZIOA:

Testu hau oso baliagarria zaigu garai hartako meatzarien egoera ezagutzeko, era gordin batean azaltzen baitigu zein nolako baldintzak zituzten somorrostro inguruko mea langileek. Soldata urriak, higgienerik gabeko bizi lekuak… Horrek guztiak langile mugimendu sendo bat sortuko du, komunismoak baina batez ere sozialismoak bereganatu zuena.


Entradas relacionadas: