Vicente Blasco Ibáñez: Meatzarien Bizimodua XIX. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

Vicente Blasco Ibáñez: El Intruso Eleberriaren Iruzkina

Sarrera. Testu publiko eta literarioa dugu, eleberri zati bat. Errealitatea deskribatzen saiatzen da, meatzari anonimoak protagonistatzat hartuz. Blasco Ibáñez idazle valentziarrak gizarte kezkak zituen, eta garai hartako gaiak plazaratu zituen. Pertsona arrunten bizimodua deskribatu zuen, bai landa mundukoa, bai hiritarra, baita gerretako bizipenak ere. Testuak XIX. mendeko azken laurdenean Bizkaian (Enkarterri) izandako industria iraultza islatzen du.


Meategiko Lanaren Deskribapena

Garapena. Idazleak meategiko harrobia eta lanen sekuentzia deskribatzen ditu zehaztasunez: harri zulatzaileak, harritzarren apurketa, bagoien zamatzea eta mea biltegirako bidaia. Meatzarien nekeza eta lanaren gogortasuna azaltzen ditu: “abailduta iristen ziren”.


Lan Baldintza Gogorrak

Lanaren gogortasunez gain, baldintzak aipatu behar ditugu. Klima oztopo zen, eta eguraldi txarrarekin ez zen soldatarik kobratzen. Hasieran amaigabeko lanaldia zen, baina greben bidez 10 ordura mugatu zen 1890etik aurrera.


Elikadura eta Osasuna

Elikagai murriztuak aipatzen dira. Garai hartan, txostenen arabera, elikagaiak ez ziren nahikoak meatzarien osasuna mantentzeko. Soldataren ia osoa elikaduran gastatzen zen, eta gutxiegi zen familia bat izatekotan. Gainera, erreketako ura edateagatik gaixotasun infekziosoak (tifusa, kolera) hedatu ziren. Meatzariak meategiko kantinan erostera behartuta zeuden, garestiago eta batzuetan egoera txarrean. Kreditupean erosten zutenez, beti zorretan zeuden.


Etxebizitza Eskasak

Meatzarien etxebizitzak, barrakoiak, aipatzen dira. Idazleak ezaugarriak deskribatzen ditu: aire eza, loaldiak txandaka, langileen pilaketa, gaixotasunak transmititzeko baldintza egokiak, bizkarroiak, arroparen zikinkeria, ur eza, komunik eza. Baldintza hauek izurriteak eta heriotza tasa handitu zuten.


Arriskuak eta Osasun Laguntza

Lanean arriskuak ere sortzen ziren, leherketak eta bagoneten mugimenduak. Istripuei aurre egiteko ospital sarea eraiki zen (Triano, La Arboleda/Zugaztieta, Galdames), langileen soldatekin egina, eta medikuntzaren azken hobekuntzak aplikatu ziren.


Meatzarien Borroka eta Ondorioak

Konklusioa. Bizi baldintza txarrek meatzarien kontzientzia piztu zuten, eta laguntza elkarteak eta sindikatuak sortu ziren. Ideologia berriak agertu ziren: sozialismoa, anarkismoa. Sindikatu katolikoak ere sortu ziren. Langileek grebak egin zituzten, 1890ekoa ospetsuena, bizi baldintza duinak eskatuz: 10 orduko lanaldia, atazak desagertzea, kantinak desagertzea, barrakoiak desagertzea. Loma eta Zappino jeneralek langileen errebindikazioak onartu zituzten. Baina grebak 1905, 1906, 1910, 1911 eta 1916an errepikatu ziren.


Kontsumo kooperatiben bidez ere saiatu ziren elikagaien arazoari aurre egiten. Baina bizi baldintzak gogorrak ziren beti. Adibidez, 1899an, 1600 kilo bakailao eta 126 kutxa urdai ustelduta utzi zituzten Bilboko Portuan.


Grebek, eleberriek eta informazioek kezka areagotu zuten gizartean. Txosten ofizialak egin ziren bizitza baldintzak hobetzeko eta etxebizitza arazoari aurre egiteko. Etxe Merkeen legeak egin ziren XX. mendean, langileek etxebizitza duina eraikitzeko.

Entradas relacionadas: