Vesubio, Ponpeia eta Erromatarren Eragina Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB

Zer gertatu zen Vesubion? Zergatik dira garrantzitsuak Ponpeia eta Vesubio?

Vesubio sumendiak, 79. urteko abuztuaren 24an (Kristo ondoren) erupzio ikaragarri bat izan zuen, inguruko Herkulano eta Ponpeia herriak erabat suntsituz. Hautsekin eta gasekin itota hil ziren gehienak. Hondamendi horren ondorioz, inguru horiek erabat desagertu ziren, baina urte dexenteren ondoren, hainbat ikerketa eta indusketen ondorioz, bertako eguneroko bizitzako tresnak eta ezaugarriak topatu dituzte egoera ezin hobeetan kontserbatuta. Esaterako, ontziak eta pertsonak beraiek ere aurkitu zituzten.


Erromako Erlijioa

Nolakoa zen Erromako erlijioa?

  • Erromako jainko nagusiek Triada Capitolina osatzen zuten: Juno, Jupiter eta Minerva, eta haien omenez Kapitolio izeneko tenplua eraiki zuten.
  • Erromako erlijioa politeista zen, eta Grekoen antzekoa.
  • Augustoren ondoren, enperadore guztiak jainkotzat hartu ziren.
  • Etxeko nagusiak errituak eta etxeko kultoa eramaten zituen.
  • Manesak arbasoen espirituak ziren.
  • Erromako jendea oso tolerantea izan zen konkistatutako herrien erlijioarekiko.
  • Erromako jainkoak sortzeko Greziako jainkoak hartu zituzten eredu.


Erromatarren Eragina Euskal Lurraldeetan

Zertan ikusten da erromatarren eragina euskal lurraldeetan?

Erlazio ona izan zuten, eta erromatarrek ia euskal lurralde guztiak konkistatu eta bereganatu zituzten. Erromatarren eraginez, gaur egun honakoak ditugu: herri edo hiriak (adibidez, Oiasso), harrizko eraikuntzak, erlijioa, eguneroko bizitzako tresnak, jokoak eta hileta-errituak (hildako gorputzak erraustea eta ontzietan sartzea). Latineak eragin handia izan zuen euskal hizkuntzan, eta batez ere aberatsek eta eskolara joandako jendeak erabiltzen zuten.


Iberiar Penintsularen Erromanizazioa

Noiz hasi zen Iberiar penintsularen erromanizazioa eta noiz osatu zen? Zer tribu zeuden penintsulan erromatarrak etorri aurretik? Zer berrikuntza ekarri zituzten erromatarrek?

Erromatarren konkista K.a. 218. urtean hasi zen, eta K.a. 19. urtean amaitu zen, penintsula osoa beren mende izateko 200 urte behar izan zituzten.

Penintsulako herri nagusiak iberiarrak ziren.

Horrez gain, zeltiarrak, tartesiarrak, kantabriarrak eta baskoiak. Azken hauek gaur egungo Nafarroako lurretan eta Pirinioen iparraldean bizi ziren.

Berrikuntzak:

  • Nekazaritzako tresna eta teknika berriak.
  • Harrizko eraikuntza zibilak.
  • Metal desberdinak lantzeko teknikak.
  • Lanbide berriak.
  • Latina, eskola eta administrazioa.


Legioa

Nolakoa zen Erromako armadaren egitura?

Erromatar armadak legioz osatuta zegoen. Legionarioak soldadu profesionalak ziren, eta guztiek jantzi eta arma berdinak zituzten. Historian lehen aldiz gertatu zen hau. Armadak oso aurreratua zen, hainbat formazio mota desberdin zituzten (triangeluka, esaterako) eta euren borrokarako teknikak oso eraginkorrak ziren. Batzuetan, gainera, euren aurkariek ere teknika hauek kopiatzen zizkieten. Horretaz gain, formazio militarra jasotzen zuten legionariak denbora guztian; eta horrek eragiten zuen soldadu hauek, aurkariak baino hobeto prestatuta egotea.

Legioan sartzeko, gazteek 16 eta 20 urte bitartean izan behar zituzten, eta gainera, baldintza fisiko batzuk bete behar zituzten. Behin legioan sartuta, 20 urtez aritzen ziren prestaketan eta borrokan; 20 urte horiek igaro ondoren soldadu bide hori bukatzen zitzaien, eta eginiko lan hura ordaindu asmotan, lurrak edo dirua aukeratzeko ematen zizkieten.

Entradas relacionadas: