Uzkurdura Mekanismoa eta Patologiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB
Uzkurdura Mekanismoa
- Nerbio motore batean zehar, nerbio kinadak zuntz muskularrera heltzen dira. Nerbio eta zuntz muskularraren arteko loturari plaka neuromuskularra deritzo.
- Nerbio motorearen axoi terminalek azetilkolina askatzen dute axoiaren eta zuntz muskularraren artean.
- Azetilkolina zuntz muskularreko hartzaileekin batzen da, eta ondorioz, Na kanalak irekitzen dira hartzaileetan.
- Kanal horiek irekitzeak zuntz muskularraren barnera Na ioiak sartzea dakar, eta horrela, zuntz muskularretan ekintza potentziala hasten da.
- Ekintza potentziala muskulu zeluletan zehar doa.
- Ekintza potentzialak zuntz muskularreko mintza despolarizatzen du, eta horren bidez, erretikulu endoplasmatikoan dauden Ca ioiak zitoplasmara eta zintzexketara irteten dira.
- Ca ioiek aktina eta miosinazko harizpien artean erakarpen indarrak sortzen dituzte. Aktinaren inguruan magnesioa eta ATP badaude, miosinari lotzen zaio, baina normalean ez da elkarketarik gertatzen. Elkarketa hori indartzen dutenak troponina eta tropomiosina dira. Uzkurdura gertatzeko, aktina eta miosina molekulak elkartu behar dira, eta troponina eta tropomiosinak egiten duten inhibizioa indargabetu behar da. Ca ioia kontzentratuta dagoenean gertatzen da hau: Ca troponinarekin lotzean, troponina eta tropomiosina lekuz aldatzen dira eta harizpiaren barnealdera doaz. Ondorioz, aktinak elkarketarik gabe gelditzen dira, eta horrela, aktina eta miosinazko harizpien arteko lotura sortzen da, uzkurdura sorraraziz.
- Segundo erdi bat geroago, Ca ioiak miozintzexketatik ponpatuko dira eta berriro erretikulu sarkoplasmikoan sartuko dira.
Patologiak
- Atrofia neuromuskularra: Erabiltzen ez diren muskuluak atrofiatzeko joera dute, eta inerbazio egokia heltzen ez bazaie, ezin dute beren funtzioa egin eta zuntz muskularrak atrofiatzen joango dira. Hori saihesteko, inmobilizazioa eragotzi behar da.
- Muskuluen nekrosia: Traumatismo edo tronbo baten bidez, elikagaiak ez dira zuntzetara helduko eta hil egingo dira, nekrosia sortuz. Nekrosia gertatzeko 6 ordu behar dira, eta tratamendua arin hartzea beharrezkoa da. Prebenitzeko: ibiltzea eta dieta egokia egitea.
- Kontraktura muskularra: Muskulu zuntzak denbora luzean uzkurtuta mantentzen badira, haien luzapena ezinezkoa da. Nekrosia agertzean, zuntz muskular hilak ehun fibrosoengatik ordezkatzen dira, kontraktura fibrosoa sortuz eta artikulazioen deformazioa eraginez. Ohikoak dira kirolariengan, eta prebenitzeko, muskuluen entrenamendu egokiak egitea komeni da.
- Urradura muskularra: Uzkurtutako muskulu batean tentsio handia ezartzen bada, zuntz muskularrak urratu daitezke. Gradu ezberdinak eduki ditzake, eta muskulua apurtzera ere hel daiteke. Prebenitzeko: entrenamendu egokia. Tratamendua graduaren araberakoa da: urradura txiki batean, atsedenaldiarekin nahikoa da, baina apurketa larri batean, kirurgia beharrezkoa izan daiteke.