Utopia: Oinarri Etikoa, Kritika eta Gizarte Bidezkoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,46 KB

Utopiaren Oinarri Etikoa

Arrazoi Utopikoaren Kritika

Azalpen horiek aztertuta, egoera paradoxiko batera iritsi gara. Gizakiak dimentsio utopikoa berezkoa duela esan dugu, batetik. Baina utopiek, egia bihurtuz gero, ondorio txarrak eragiten dituztela ere aipatu dugu, bestetik. Ildo horretan, ekar dezagun gogora Arangurenek Utopia eta askatasuna saiakeran egindako galdera bat: "Nola liteke utopiek, egia bihurtzen direnean, hain ondorio beldurgarriak ekartzea?" Izan ere, ederrak dira ekintza potentzial gisa eta geroko gizarteen irudi gisa. Galdera horri erantzuteko, utopiari buruzko kritika egin behar dugu eta argi bereizi zein elementu diren beharrezkoak eta zein elementu diren kontingenteak. Lehenbizikoak, beharrezkoak izanik, ezin ditugu baztertu; bigarrenak, berriz, unean uneko egoera historikoaren araberakoak izaten dira eta, beraz, alda daitezke eta aldatu egin behar dira.

Eginkizun horretan, errealismo politikoak egindako kritikei erantzuten saiatuko gara lehenik eta behin.

Egia Bihurtzeko Aukeren Inguruko Kritika

Errealismo politikoak nahastu egiten ditu errealitatea eta gertakariak. Gertakari sozialak eta politikoak aldatu egiten dira denboraren joanean. Errealitatea aldatzeko edo dagoenaren ordezko hautabideak bilatzeko aukerarik ez dagoela pentsatzen duenak jarrera dogmatikoa du erabat.

Totalismoaren Aurkako Salaketa

Historiak argi erakutsi du gizakiak berekoikeriaz jokatzen duela, baina eskuzabala eta altruista ere badela. Onerako aldaketak egin ahal izateko ez da beharrezkoa herritarren borondatearen kontra jardungo duen gobernu diktatorialik egotea; aitzitik, aski izango da gizakiaren berezko eskuzabaltasuna indartzea.

Dena den, totalismoaren aurkako kritikek arrazoi osoa dute kasu honetan: proposamen utopikoek utopia epe laburrean eta berehala egia bihurtzeko aukera dagoela ikusten dutenean. Izan ere, horrelakoetan edozein bide onartzen baita helburu hori lortzeko, baita erailketak ere. Eta utopiak epe luzerako helburutzat hartu behar dira beti: errealitatea kritikatzeko eta gure jardunbidea bideratzeko aukera emango digun epe luzerako helburutzat, hain zuzen.

Kritika hori ez da, ordea, utopiaren beraren kontrakoa, utopiak programa politikoak bailiran erabiltzearen kontrakoa baino. Ildo horretan, argi bereizi behar dira utopismoa eta utopia, utopismoa baita idealak zehatz-mehatz diseinatutako programa politiko bihurtzeko seta duena.

Bidezko Gizartearen Ideia

Utopiari ez diogu ukatu behar dagokion egitekoa, lortu beharrekoak jadanik lortu direlakoan edo inoiz lortuko ez direlakoan. Biak okerrak. Marcosen ustez, pentsamendu utopikoa ez dugu bihurtu behar nahitaez ezarri beharreko teoria zientifiko, gizarteko ekimen edo berrikuntza orori ateak itxiko baitizkiogu, bestela. Utopiatik abiatuz, bide berriak urratu behar ditugu, errealitatearentzat beste aukera batzuk bilatu. Horixe da, funtsean, utopiaren zeregina.

Gure jardueraren eredu izan behar duen bidezko gizarteak bi baldintza ditu:

  • Oinarri etiko unibertsala: Bidezko gizarteak erabat bermatu behar ditu etika zibikoa osatzen duten balioak.
  • Eduki utopikoa: Utopiek, beren benetako zeregina beteko badute, gizartea eta elkarbizitza antolatzeko proposamenak ere egin behar dituzte.

Bi baldintza horiek uztartu egin behar dira, utopiaren eginkizuna betetzeko. Utopikoa izatea errealista izatea da, izan ere, errealitateak dituen beste aukera batzuk bilatzen saiatzen da.

Entradas relacionadas: