Utopia: Zer da, kritikak eta defentsa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

Gaia: Utopia

Utopiaz galdezka

Zer da utopia? Hizkera arruntan, nahi dugun baina lortu ezin dugun zerbait da. Utopia hitza grekoa da eta ez-leku esan nahi du. Tomas Morok erabili zuen lehen aldiz. Gaur egun utopia hitzak konnotazio negatibo bat hartu du: errealitate eza. Baina ez da beti konnotazio negatibotzat erabiltzen.

Gizakiaren dimentsio utopikoa

Gizakiak beti jo izan du utopiara. Utopia gizakiaren oinarrizko gertakari antropologikoa da. Gizakiak bere errealitatea sortu egin behar du. Norbaitek egokitu zaion gizartea gogoko ez duenean sortzen da utopia. Utopia aldaketa sozialen eragile dugu.

Utopiaren oinarrizko ezaugarriak

  • SORBURUA: Utopiek momentuko gizarte baldintzen kontra egiten dute eta gizarte horren arazoak konpontzen trebatzen dira.
  • OINARRIAK: Giza izaerari eta guztiaren ongiari buruzko ikuspegi jakin batzuk izaten dituzte oinarri.
  • FUNTZIOAK: Kritikoak (gizarte ordenaren bidegabekeriak salatzen dituztelako) eta konstruktiboak (aukerak eskaintzen dituztelako).
  • HELBURUA: Gizarte perfektua lortzen lagunduko diguten erakundeak sortzea.
  • METODOLOGIA: Errealitatea zabaltzea.
  • IZAERA OROKORRA: Utopiek, nolakoak izango liratekeen ideal jakin batzuk deskribatzen dituzte.

Utopia motak

  • Herri utopikoa
  • Klasikoak
  • Erdi Arokoak
  • Errenazimendukoak
  • Ilustraziokoak
  • Sozialistak
  • Antiutopikoak
  • Libertarioak

Pentsamolde utopikoari egindako kritikak

Alde teorikoari dagokionez

  • Ezinezkoa da utopia positiboak egia bihurtzea: Gizakia den modukoa da. Errealitatearen mugak ez ditu onartzen.
  • Totalitarismoaren gaitzespena: Utopiak egia bihurtzeko indarkeria erabili behar da. Boterea gutxi batzuen esku geratzen da. Popperrek utopiak baztertu behar direla dio.

Gertakariei dagokionez

  • Zientziaren eta teknologiaren utopiak arazo guztiak konpontzeko itxaropena du. Antiutopikoek, zientziak eta teknologiak gertakari latzak izan dituztela diote (adibidez, BOMBA NUKLEARRA).
  • Estatuaren plangintzaren bidez berdintasunean oinarritutako estatuek erregimen totalitarioei eman diete bide.
  • Munduko biztanle asko pobreziak jota bizi dira eta utopiak ez du egoera horri aurre egiteko gaitasunik.
  • Komunikabideek garatutako informazio utopikoak kontrolatu eta bateratu egiten ditu jokabideak, tradizioak, sistemak eta kulturak.

Arrazoi utopikoaren defentsa

Argi izan behar dugu pentsamolde utopikoko zein elementu diren beharrezkoak eta zein kontingenteak. Lehenik eta behin, errealismo politikoaren kritikei erantzun behar diegu:

Errealismo politikoaren kritikei erantzunez

  • Egia bihurtzeko aukeren inguruko kritika: Errealitate politikoak errealitatea eta gertakariak nahasten ditu. Baina gertakari sozialak eta politikoak denborarekin aldatzen dira. Errealitatea aldatzeko aukerarik ez dagoela pentsatzen duenak jarrera dogmatikoa du. Errealitateak berak hobetzeko gaitasuna dauka bere baitan.
  • Totalitarismoaren aurkako salaketa: Errealismo politikoak ez du bere baitan hartu gizakiak berekoiaz jokatu arren, aldi berean eskuzabalak direla. Onerako aldaketak egin ahal izateko, aski izango da gizakiaren berezko eskuzabaltasuna eta errespetua indartzea.

Kritikek arrazoi guztia dute, proposamen utopikoek utopia epe laburrean lortu dezaketela ikusten dutenean, edozein bide onartzen baita, baita gizakia hiltzea ere. Argi bereizi behar dira Utopia (Ideala da, epe luzera lortu beharreko helburua) eta Utopismoa (Idealak zehatz-mehatz diseinatutako programa bihurtzeko seta duena).

Ondorioa

Ondorioz, bi muturrak saihestu behar dira: bata (utopia) lortuko dela pentsatzea eta bestea (utopia) lortuko ez dela pentsatzea. Utopiatik abiatuz ideiak garatu behar dira eta bidezko gizartea lortzea helburua da. Horretarako bi baldintza:

  • Oinarri unibertsala izatea.
  • Eduki utopikoa izatea (proposamena).

Bukatzeko, utopiko izatea errealista izatea da; utopia ez da errealismoaren kontrakoa, konformismoaren kontrakoa baizik.

Entradas relacionadas: