Utopia eta Dystopia: Gizarte Idealaren Bilaketa eta Arriskuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,84 KB

Utopia: Kontzeptua eta Ezaugarriak

Utopia existitzen ez den leku edo gizarte ideal bat da, positiboa zein negatiboa izan daitekeena, eta izaera pertsonala zein soziala izan dezakeena.

Ezaugarri nagusiak eta funtzioak:

  • Gizartea krisian dagoenean sortzen da.
  • Guztien ongian oinarritua dago.
  • Bi funtzio nagusi ditu: kritikoa eta konstruktiboa.
  • Helburua: gizarte perfektua lortzea.
  • Aukera berriak aurkitzea ahalbidetzen du.
  • Izaera orokorra: utopiaren irudikapena.

Platonen Errepublika

Platonen Errepublika lehen eredu utopikotzat hartzen da, estatu ideal bat proposatuz, hiru talde sozialetan banatuta:

  • Langileak: Maila baxua dute, eskulangintzan trebeak.
  • Soldaduak: Gaitasun fisiko eta moral handikoak, hiria zaintzeko ardura dute.
  • Gobernariak: Filosofoak dira, adimen handikoak.

Gizarte honetan, justizia bakoitzak bere lana egitean datza, eta klase-kokapena hezkuntzak erabakitzen du. Estatu perfektuak herriaren zoriontasuna ekarriko du, eta ume osasuntsuak jaio daitezen, estatuak bikoteak erabakitzen ditu.

Thomas Moreren Utopia

Thomas Moreren idazlan honek irla batean sortutako gizarte ideal bat deskribatzen du, arrazoimenean oinarritua. Estatu demokratikoa da, non agintari txarrak aldatzeko aukera dagoen, eta heriotza zigorra eta jabetza pribatua ezabatuta daude.

Ezaugarri nagusiak:

  • Dirua desagertu da.
  • Politika demokratikoa da (boto bidez).
  • Familia da garrantzitsuena.
  • Dena araututa dago.
  • Hezkuntza oso garrantzitsua da.
  • Tolerantzia erlijioso handia dago.
  • Emakumeek eskubide berdinak dituzte.

Utopia Sozialistak

Liberalismoaren eta kapitalismoaren aurrean, non kapitala gutxi batzuen esku zegoen, sozialista utopikoek alternatiba sozio-ekonomiko bat proposatu zuten, jabetza komunitarioan oinarrituta.

Henri Saint-Simon

  • Jabetza pribatuaren aldekoa zen.
  • Herentzia eskubidea desagertu beharko lukeela uste zuen.
  • Langileek produktibitatearen arabera irabazi beharko lukete.
  • Bi gizaki mota bereizten zituen: ekoizten dutenak eta ekoizten ez dutenak.
  • Emakumeak eta gizonak berdinak dira.

Charles Fourier

  • Falansterioak proposatu zituen: 1.600 pertsonako komunitate txikiak.
  • Lana ez da beharrezkoa, borondatezkoa baizik.
  • Herentzia, txirotasuna eta aberastasuna onartzen ziren.

Robert Owen

10 urterekin lanean hasi zen, eta kapitalismoaren aurka agertu zen. Bere proposamenak:

  • Etxebizitzak eta dendak eraiki zituen langileentzat.
  • Lanpostuen garrantzia esperientziaren arabera neurtzen zen.
  • Hezkuntza aktiboa sustatu zuen.
  • Industria erreforma proposatu zuen: 18 urtetik gorakoak bakarrik lanean hastea, 10,5 orduko lanaldia, gaueko lana ezabatzea.

Hala ere, ez zioten kasurik egin.

Marxismoa

Karl Marx eta Friedrich Engels-ek Manifestu Komunista idatzi zuten.

Marxen Komunismoaren ezaugarriak:

  • Gizarte klaserik gabeko gizartea.
  • Estatuak ekonomiaz arduratzen da.
  • Hezkuntzan berekoikeria eta lehiakortasun eza irakasten da.

Anarkismoa

Anarkismoa autoritate mota guztiak desagertzeko mugimenduen izen orokorra da, anarkia ezartzea helburu duena, norbanakoaren askatasun osoa lortzeko.

Printzipio nagusiak:

  1. Antiautoritarismoa: Menpekotasuna eta hierarkia ezabatzea.
  2. Humanismoa: Erakunde autoritariorik gabe eta giza harreman antiautoritarioen bitartez askatasuna lortzea erraztea.
  3. Ekintza zuzena: Norberak arazoak konpontzea.
  4. Elkar laguntza: Elkarri laguntzea.

Anarkismoaren pentsalari garrantzitsuenak: Pierre-Joseph Proudhon, Mikhail Bakunin eta Piotr Kropotkin.

Antiutopia (Dystopia)

Antiutopia utopia negatibo bat da, gizarte ideala lortzeak ekar ditzakeen ondorio txarrak aztertzen dituena.

Aldous Huxley: Mundu Berri Ausarta

  • Zientzia eta teknika nagusitzen dira.
  • Gizarte planifikatua da.
  • Agintari azkarrek herria kontrolatzen dute.
  • Askatasun eta giza borondate eza nabaria da.

Ray Bradbury: Fahrenheit 451

  • Protagonista suhiltzailea da, 451 zenbakia kaskoan duela.
  • Liburuak erretzea da bere lana, irakurtzea debekatuta dago.
  • Irakurtzeak pentsatzea dakar, eta pentsatzeak zoriontasun eza.
  • Zoriontasuna derrigorrezkoa da.

Antiutopien funtzioak:

  • Gizarteko egoera salatzea.
  • Gizarte ekintza bideratzea.

Utopiaren Kritikak

  • Ezinezkoa da egia bihurtzea, eta ondorio txarrak ekarri ditu, gizakia den modukoa delako eta ezin delako aldatu.
  • Historiako esperientziak erakusten du erregimen diktatorialak, askatasun eta berdintasun txikiagoa ekarri dutela (adibidez, komunismoa).
  • Utopiak egia bihurtzeko, indarkeria, askatasun eza eta boterea gutxi batzuen esku geratu dira.

Karl Popper filosofoak utopiak baztertu eta benetan gauzatzeko konponbideak aldarrikatu zituen.

Utopien Amaiera? Zergatik Ez?

  • Zientziaren aurrerapenek gauzak konpondu ditzakete, baina baita hondamendiak ere (adibidez, energia nuklearra).
  • Berdintasuna lortu nahi zuten estatuek orain erregimen totalitarioak bihurtu dira.
  • Munduaren gehiengoa pobrezian bizi da, eta merkatuaren ideologiak ezin dio egoera horri aurre egin.
  • Komunikabideek tradizioak, kulturak eta sinesmenak berdindu dituzte, norberaren eta taldearen identitatea galduz, eta arazoei aurre egiteko irudimen gutxiago sortuz.

Entradas relacionadas: