Utopia eta Distopia: Kontzeptuak eta Adibideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,81 KB

Utopia eta Distopia: Definizioa eta Historia

Utopiak aurkeztu diren gizarte perfektu edo idealak dira, batzuetan gauzagarriak diruditenak, eta, oro har, munduaren kritika bat adierazteko erabili izan direnak. Distopiak, berriz, utopiaren kontrakoak dira, hau da, utopia negatiboki ikusita daudenak. Utopia eta distopia kontrako terminoak dira, eta haien artean errealitatea dago; errealitate hori hoberantz joanez gero, utopiara hurbildu daiteke, edo okerrerantz badoa, distopiara. Horrela islatzen da “Jardin de las delicias” margolanean: erdian errealitatea aurkitzen da, eta alboetan utopia eta distopia, hau da, errealitatea hoberantz edo okerrerantz joanda. Utopia eta distopiaren artean nahasmena sortu da beti, utopiek elementu distopikoak dituztelako, eta alderantziz; horregatik, askotan zaila da gizarte utopikoak eta distopikoak bereiztea.

Tomas Mororen Utopia

1516an, Tomas Morok Utopia hitza erabili zuen lan bat argitaratzean, zeinetan irudimenezko gizarte perfektu bat deskribatzen zuen. Horregatik erabili zuen hitz hori: “Utopia” greziar hitza da, “ou” eta “topos” hitzez osatua, “ez” eta “leku” esan nahi dutenak, beraz, utopiak irudimenezko lekua esan nahi du. Liburuan, esploratzaile batek kasualitatez aurkitutako isla bat deskribatzen da (Utopia isla), zeinetan bizimodua idilikoa eta baketsua den: ez da jabetza pribaturik aurkitzen, eta denek lan egiten dute guztion onurarako, hau da, bizitza eroso bat izateko behar dena ekoizten da, eta herritarrek aisialdia erabiltzen dute artea, musika edo filosofia egiteko; gainera, agintariak demokratikoki aukeratzen dira, eta erlijio-askatasun osoa dute.

Utopien Helburuak

Utopiek hiru helburu dituzte:

  1. Helburu kritikoa: Utopiak, kontraste bidez, gizarte errealaren alderdi txarrak nabarmentzen ditu, hala nola, bakea edo erlijio-askatasuna.
  2. Helburu orientatzailea: Utopiak gizarte perfektua adierazten du, eta beraz, gida edo helburu gisa jokatzen du.
  3. Balorazio-helburua: Autorearen edo garaiaren balioak ezagutzeko balio dute, utopietan iruditzen zaiena adierazten zutelako.

Utopiak ezinezkoak dira, baina haietara ailegatzeko bidean gizarte hobe baterantz bideratuko ginen, hau da, berdintasunezko eta sufrimendu gabeko gizarte baten hurbilago egongo ginen.

Utopia Garaikidea eta Teknifikazioaren Arriskua

Utopia garaikidean, zientzia eta teknologia zoriontasuna lortzeko beharrezko tresnak dira, hau da, bizimodu sinple eta espiritualagoak lortzeko. Bizimodu horiek mendebaldeko kultura zientifikoaren eta ekialdeko kultura espiritualaren nahasketak izango lirateke. Baina utopia horietan gehiegizko teknifikazioaren eta industrializazioaren arrisku-oharrak agertzen dira.

Walden Dos eta Aldous Huxleyren Utopiak

Utopia garaikidearen adibide batzuk Walden Dos eta Aldous Huxleyren lanak dira. Walden Dos lanean, Skinner psikologo konduktistak utopia bat idatzi zuen, non zientzia konduktistak gizarte-antolatzaileak diren, hau da, metodo egokia erabiliz giza portaera oro alda daitekeela pentsatzen zuten pertsonak. Gizarte horretan, hezkuntzari esker, gaiztakeria eta norberekoikeriak desagertu ziren, eta norbanakoaren eta interes kolektiboaren arteko oreka lortu zen. Gainera, jaiotza-tasa zientifikoki kontrolatuta dago, eta zientziari esker, guztiontzako elikadura osasuntsu bat lortu da. Biztanleriak bizitza sinple bat nahi du, eta drogak kontsumitzen ditu (zientifikoki kontrolatuta) euren barne-bizitza indartzeko; beraz, industrializazioa eta lan-kontsumo bizitza gorrotatzen dute.

Distopia: Utopiaren Aurkakoa

Distopia utopia hitzaren antonimoa da, hau da, gizarte ideal baten guztiz kontrakoa, non gizakiak gaiztakeria guztiak lortu dituen, hala nola, bidegabekeria eta gorrotoa. Nahiz eta distopietan bariazio asko egon, hainbat ezaugarri komun dituzte:

  • Fenomeno berriak direla.
  • Utopia jatorria dutela Errenazimenduan.
  • Distopiek literaturan eta zineman, non mundu apokaliptikoan kontakizun distopikotzat hartzen diren, hausnarketa filosofikoak dituztela.
  • Azkenik, distopiak etorkizun hurbilean gertatzen direla, eta, ondorioz, ohartarazten gaituztela; beraz, bere helburua munduaren ikuspegi kritikoa eskaintzea da (utopien berdina).

Fahrenheit 451: Distopiaren Adibide Bat

Distopiaren adibide bat “Fahrenheit 451” da, non egileak ohartarazi nahi digun iraultza teknologikoaren ondorioz sor daitekeen ezagutza-galeraz, gizarte futurista batean.

Gobernu Sistemak: Demokrazia, Errepublika eta Monarkia

  • Demokrazia: Antzinako Grezian sortutako egitura politiko bat da, non boterea herritarrek duten, eta hauek berdinak diren legearen aurrean, eta eskubide eta betebehar berdinak dituzten. Gaur egun, munduko estatu gehienak demokrazian antolatzen dira. Demokrazian, botere-banaketa hiru zati independentetan banatzen da: botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Gainera, demokraziaren oinarriak herri bakoitzeko konstituzioan idatzita daude.
  • Errepublika: Errepublikaren buruzagitza hauteskundeen bidez hautatzen da. Gobernu-buruari lehen ministro deritzo, eta buruzagi nagusiari lehendakaria. Hauen agintea aldi baterako da, eta ez hereditarioa. Lehendakaria ordezkari gorena da, gobernu-burua, lehen ministroa eta exekutiboa, eta Konstituzioan ezartzen da zenbaterako boterea duen eta zenbat aldiz izan daitekeen lehendakari.
  • Monarkia: Monarkian, buruzagitzat errege edo erregina bat hartzen da, eta hau ez du herritarrak aukeratzen. Gainera, boterea iraunkorra eta hereditarioa da. Monarkia motak daude: absolutistak, zeinetan botere guztia duen monarkak, eta konstituzionalak, zeinetan bere boterea mugatuta dagoen Konstituzioagatik (demokrazian, adibidez).

Entradas relacionadas: