Usaimena, Dastamena eta Zentzumen-Organoen Osasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,94 KB

Usaimena

Usaimenari esker, aireak garraiatzen dituen substantzia kimikoak hauteman ditzakegu, sudur-hobietan ditugun kimiorrezeptoreen bitartez. Usain esaten diegu horrela hautematen ditugun sentsazioei.

Sudurreko bi mukosa bereizten dira:

  • Pituitario gorria da sudurrera sartzen den airea berotzen duena eta hauts partikula esekiak atzematen dituena.

  • Pituitario horia sudur-hobien goiko aldean dago, eta han daude usaimen-errezeptoreak: usaimen- erraboilean bat egiten dute kimiorrezeptore batzuk, eta usaimen-erraboila, halaber, usaimen-nerbioarekin dago lotuta.

Dastamena

Dastamenari esker bereizten ditugu elikagaien zaporeak.lau zapore daudela esan dugu: gozoa, gazia, garratza eta mingotsa. Hainbat kimiorrezeptoreri esker bereizten ditugu zaporeak. Funtsean mihian daude, baina ahosabaian, faringean eta laringean ere badaude.

Kimiorrezeptoreek nerbio-bulkadak sortu, eta garunera transmititzen dituzte. Gero garunak prozesatu eta zapore edo usain bihurtzen ditu.

Dastamen-papila izeneko tolesturetan daude kimiorrezeptoreak.

Dastamena eta usaimena lotuta daude; are gehiago, zapore gehienak usaimen-estimuluen mende daude.

Zentzumen-Organoen Osasuna

Begietako arazoak:

  • Hipermetropia: hurbil ditugun objektuak desenfokatuta ikusten ditugu, pertsonen begi-globoa laburregia da, eta horrenbestez, irudiak erretinaren atzean eratzen dira.

  • Miopia: urruti ditugun objektuak desenfokatuta ikusten ditugu. Miopia dutenen begi-globoa luzeegia da, eta horrenbestez, irudiak erretinaren aurrealdean eratzen dira.

  • Astigmatismoa:objektuak oker enfokatzen ditugu, kornearen kurbadura anomaloa dela eta

  • Begi-lausoa: kristalinoak gardentasuna gal­tzen du, eta azkenerako, opakua bilakatzen da erabat. Poliki-poliki ikusmena galtzen dugu, eta azkenerako, itsu geldi gaitezke.

  • Konjuntibitisa:Oso arrunta da, eta konjuntiba handitzeagatik gertatzen da; infekzio edo alergien ondorioz, oro har.

Larruazaleko arazoak:

  • Urtikaria: Larruazaleko alergia-arazo bat da. Orban edo gorriuneak sortzen dira, eta azkura da sintomarik bereizgarriena.

  • Psoriasia: Gaixotasun kroniko bat da, eta larruazal lehorrez eratutako plaka ezkatatsuak sortzen dira.

Belarrietako arazoak:

  • Otitisa: Kanpo-belarriaren, erdiko belarriaren edo barne-belarriaren hantura akutu edo kronikoa da, eta infekzio baten ondorioz gerta daiteke.

  • Gorreria:Entzumena galtzea da, eta arrazoi genetikoen ondorioz gerta daiteke, edo gaixotasun edo traumatismoen ondorioz.

Sudur-hobietako arazoak

  • Errinitisa: Pituitario gorriaren hantura da, eta mukiak pilatzea eta sudurretik arnasa hartzeko zailtasunak izatea dakar.

Entradas relacionadas: