Urte sasoiko langabezia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,57 KB

-B.-Enplegu-estatistikak

-Biztanleria aktiboaren inkesta (BAI): Hiru hilean behin INEk inkesta bat egiten du, enpleguari buruzko datuak biltzeko.-Lan koiuntari buruzko inkesta: Hiru hilean behin egiten du Lan eta Gizarte Gaieretako ministerioak zenbait enpresari. Okupazioa biltzen duten sektore nagusietan langabezia indizeek zer-nolako bilakaera duten neurtzen du.-Gizarte segurantzako afiliazio kopuruak: gizarte segurantza erakunde publikoa da, eta langilearen eta haren familiaren osasun-asistentzia eta gizarte-prestazionahikoa bermatzen ditu. Prestazio horiek jasotzeko eskubidea izateko , langileak izena emanda egon behar du gizate segurantzan, eta hileko kuota batzuk ordaindu behar dira langileak lanean diharduenean. Horrenbestez, informazioa lortzen da erregistratutako kontratuen kopurutik eta ezaugarrietatik.-INEMen datuak:
Langabezia neurtzen duen erakundea da INEM, eta erakundean izena emanda dutenak soili hartzen ditu kontuan.

-C.-Langabezia motak

Lau langabezia mota daude:-Ziklikoa edo koiunturazkoa: Enpresa jarduera ekimen pribatuaren gorabeheren menpe dago, horregaitik hedaldiak eta atzeraldiak izaten dira. Langabezia ziklikoak, atzeraldietan gora eta hedaldietan bera. Honen kontra, gobernua langileen eskaintza egonkortzen saiatuko da.

-Urte-sasoikoa: Jarduera batzuek urte-sasoi batzuetan bakarrik behar dute eskulana, eta horrexek eragiten du urte-sasoiko langabezia. Honen kontra, gobernua ekoizpen-egitura dibersifikatzen saiatuko da.

-Egiturazkoa: langileak lanpostu hutsak betetzeko gaitasun tekniko egokia ez izatearen eta lanpostu hutsak betetzeko eskatzaile gehiegi egotearen ondorio da. Langabezi hau da kezka gehien sortzen duena iraun egiten baitu. Aldaketa teknologikoa gertatzean, zenbait  ekoizpen jarduera zaharkituta geratzen dira,eta ehun produktiboa ez bada erritmo egokian birsortzen, ez da egongo aukerarik enplegu berriak sortzeko eta atzeraldia emango da. Honen kontra, gobernuak enpresak teknologia berrietara egokitzen eta prestakuntza balioanitza ezartzen saiatuko da.

-Frikzionala: Pertsonak bere borondatez langabezian egotea da, beti egongo da. Honen kontra, gobernuak kontratazio mugagabeak sustatu eta etengabeko informazioa emango du.

8.- ONGIZATEAREN ESTATUA

8.2 Zer da ongizatearen estatua?


Ongizatearen estatua, ekonomia mistoko eredua da biztanle orori oinarrizko zenbait eskubide aitortzen dituena.

-A. Ongizatearen estatua Espainian




Osasuna

Espainian pertsona orok du osasun asistentzia eskubidea.

-.Hezkuntza

Derrigorrezkoa 16 urte arte. Demokrazia ez liteke bideragarria ikasleei balioak helarazi gabe.

-.Etxebizitza

Pertsona orok du etxebizitz ororako eskubidea.Espainian ongizatearen estatuak hiru prestazio mota jasotzen ditu:

-.Prestazio unibertsalak

Doanekoak herritar ororentzat.

-.Ordaindutakoaren araberako prestazioak

Gizarte Segurantzari kuotak ordaindu trukean prestazioak jasotzen dituztenak.

-.Gizarte-prestazioak

Baliabide urriak edo ez dituztenak jasotzen dituzte.

-B. Ongizatearen estatuaren oraina eta etorkizuna


-.Gastu publikoaren kontrol handiagoa

Gastuak murriztea eta sarrerak jasotzea ondoren inbertsioak egiteko edo zorrak ordaintzeko.

-.Lanmerkatuarenmalgutzea

Enpresakekonomia-koiunturetara egokitzea. Laneko merkatuak ekonomiaren jazoetara egokituz.

-.Inflazioaren kontrola

Prezioak gora egiten badute, ekonomia ezegonkortu eta pertsonek eroste ahalmena galdu.

Entradas relacionadas: