Urdaibai eta Armañón: Bizkaiko Natur Gune Babestuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,48 KB
Urdaibai Biosfera Erreserba
Kokapena eta Ezaugarriak
Urdaibai Bizkaiko lurraldearen %10 hartzen du, 22.000 hektarea batuz. Oka, Lea eta Artiga ibaien arro hidrografiko osoa hartzen du. Busturialdeko eskualdeko 22 udalerriz osatuta dago, eta gune nagusienak Bermeo eta Gernika-Lumo dira.
Izendapena
UNESCOk 1984. urtean Urdaibai bere MaB (Man and Biosphere) programan sartu zuen eta Biosfera Erreserba izendatu zuen.
Deskribapena
Nazioarteko mailan garrantzia duten ekosistema natural nabarmenak ditu. Aipagarrienak hauek dira:
- Estuarioko sistema.
- Karst sistema (horren gainean artadi kantauriarra kokatzen da).
- Itsasertzea.
Urdaibai Biosfera Erreserba aberastasun natural handiko gunea da. Bertan 729 fauna espezie, 821 flora espezie, eta galzorian diren edota Batasunaren interesekoak diren 85 espezie zenbatzen dira.
Urdaibaiko Padurak eta Hegaztiak
Urdaibaiko padurak ur-emari kontinentalek eta itsasaldiek eragindako leku hezeak dira, ibarren hondoetako buztinen eta kareen arteko kontaktuen ondorioz sortuak. Eremu hauek garrantzi handikoak dira hegazti faunarentzat, Urdaibai Europa eta Afrikaren artean migratzen duten hegaztientzat pasabide eta atseden-leku delako.
Euskal Herri osoko lekurik aberatsena da, hegazti sedentario, pasadako espezie negutar eta behin-behineko gehien biltzen dituena. Hegaztien artean, mokozabala eta arrano arrantzalea dira nagusi.
Artadi Kantauriarrak
Artadi Kantauriarrak Mundakako itsasadarraren eta ibarraren arteko kareharrizko lurretan daude batez ere. Euskadiko kostaldeko artadirik garrantzitsuenak dira, guztira 1.500 ha-ko azalera dutenak. Baso itxiak dira, eta hainbat animalia-espeziek han bizirauteko aukera izan dute. Gaur egun, babes bereziko gune izendatutako zati batzuk daude, eta ehiza debekatuta dago.
Flora eta Fauna (Artadiak)
Flora:
- Artea, gurbitza, karraskila, erramua, iparraldeko elorri zuria, txilarra, erratza, endalarra, legeltxorra, beltxalea.
Fauna:
- Basakatua, katajineta, lepazuria, orkatza, basurdea, azkonarra, urubia, eskinosoa, okil berdea, horma-sugandila, sugegorri kantauriarra.
Armañón Parke Naturala
Kokapena eta Geologia
Armañongo Parke Naturala Enkarterriko eskualdean (Bizkaian) kokatuta dagoen biotopoa da, Karrantza eta Turtzioz udalerrietan hain zuzen ere. Euskal Herriko 9. Parke Naturala da. Karrantza eta Agüera ibaien artean kokatutako eremua da, 2.996 hektareaz osatua.
Gehienbat kareharriz osatutako erliebea du, non forma karstikoak ugariak diren (dolinak, arrakalak, etab.). Lurzorua 200 koba baino gehiagoz osatuta dago, balio geologiko, paleontologiko, espeleologiko eta biologikoa duen eremu naturala bihurtuz.
Izendapena eta Interes Turistikoa
2016ko otsailaren 16an Kontserbazio Gune Espeziala izendatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskutik, “Red Natura 2000” sarearen barruan.
Bertan zenbait turismo-gune aurki ditzakegu:
- Pozalaguako Kobak (1957an aurkituak).
- Karlistaren Pagausoa (Europako barrunbe nagusienetakoa, 400 metro).
Gainera, hainbat ibilbide eta eremu natural aurki daitezke, hala nola Sopeñako artadia, Balgerriko pagadia edota Karrantzako haranean kokatutako monumentu megalitikoak.
Karpin Abentura eta Hezkuntza
Sangricesen Koben Koba aurki daiteke, haitzuloetako pinturak ikus daitezkeen tokia, eredu pedagogiko gisa erabiltzen dena. Bestalde, Karpin Abentura zentroa dago, animalia zaurituak eta bertako fauna dituen zentroa. Zentro honek ikastetxeetarako ibilbideak prestatzen ditu, haurrek animaliez kontzientzia hartzeko eta haiei buruz ikasteko.
Flora eta Fauna
Bertako ekosistemari dagokionez, basoetako eta mendietako flora eta fauna ageri dira.
Flora
Haranean aurki daitezkeen landareak:
- Pagadiak gune altuetan.
- Haritzak gune baxuetan (ametzak ere badaude).
- Artadiak hondarrezko eta kareharrizko lurzoruetan.
- Iratzeak (ohikoak, eremu hezeetan).
Parke Naturala gehien irudikatzen duen landarea Pagoa da.
Pagoa (Fagus sylvatica)
- Altuera: 35-40 metro inguru.
- Ezaugarriak: Hostozabala da. Fruitu bakoitzetik 2 hazi ateratzen dira, eta haizearen bidez hedatzen da.
- Habitat: Europa erdialdean zehar ageri da. Eremu heze eta epeletan aurki daiteke. Ur gezaren presentzia behar du, eta horregatik basoetan ikusten da batez ere, kostaldean ez baita hain ugaria.
- Erabilerak: Fruitua txerriak loditzeko erabiltzen da. Zurtoinetik olio berezi bat ateratzen da erregai gisa.
- Medikuntza: Pagoaren hostoak zenbait gaixotasun tratatzeko erabiltzen dira, hala nola katarroa, haginetako mina edota eztarriko mina.
Fauna
Faunari dagokionez, espezie hauek aipatu behar dira:
- Lepazuria/Katajineta, musker berde eta beltza, satorrak, arratoiak, aztoreak, belatz handia, sai zuria, hontz erreala, etab.
Inguruko kobetan saguzar espezie ugari aurki daitezke, hala nola Mediterraneoko saguzarrak, basoetakoak eta ferra-saguzarrak (galzorian daude).
Gogoratu behar da Karpin Abentura parkean bertako animaliak eta zaurituak izan diren beste zenbait espezie ere aurki daitezkeela.