Uraren Propietateak, Funtzioak eta Metabolismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

Uraren Propietateak

Uraren propietateak:

  1. Disolbatze ahalmen handia: Substantzia kantitate handia organismoak garraiatu edo uretan disolbatutako zeluletan sartzen dira.
  2. Erreaktibitate kimiko handia: Hidrolisietarako behar den H eta OH eskaintzen dizkio inguruari.
  3. Bero espezifikotasun handia: Bero kantitate handia xurgatzen du tenperaturan aldatu gabe, beraz isolatzaile termikoa da.
  4. Lurruntze bero handia: Ura lurruntzean bero handia xurgatzen da eta bizidunen tenperatura jaisten da ura lurrunduz.

Monosakaridoen Funtzioak

Monosakaridoen funtzioak:

  1. Glukosa: Polisakarido askoren monomeroa, energia eman zelulari.
  2. Fruktosa: Frutaren eta eztiaren azukrea, energia eman zelulari.
  3. Erribosa: ARN-an dago eta deribatua den desoxirribosa ADN-an dago.
  4. Erribulosa: Fotosintesian CO2 finkatzen duen molekula.

Proteinen Funtzioak

Proteinen funtzioak:

  1. Egitura: Glukoproteinak, kolagenoa, keratina.
  2. Erreserba funtzioa: Oboalbumina, kaseina.
  3. Garraioa: Hemoglobina.
  4. Defentsa: Antigorputzak.
  5. Funtzio uzkurkorra: Aktina, miosina.
  6. Hormonala: Intsulina, hazkundearen hormona.
  7. Funtzio entzimatikoa: Entzimak katalizatzen dituen proteina molekulak dira eta erreakzio kimikoen abiadura bizkortzen du. Entzimen ezaugarri nagusia espezifikotasun handia da.

Nutrizioa eta Metabolismoa

Nutrizioa: Organismoek barruko antolakuntzari eusteko eta funtzio fisiologikoak egiteko erabiltzen duten materia eta energia inguruarekin trukatzeko eratzen dituzten prozesu multzoa.

  1. Autotrofoak: Ingurutik hartu elikagai ez organikoak, horretarako argiaren energia behar dute (zianobakterioak, algak eta landareak).
  2. Heterotrofoak: Izaki bizidun batzuetatik datozen elikagai organikoak hartzen dituzte ingurunetik (animaliak, onddoak, protistoak, bakterio asko).

Metabolismoa: Zelulen barruan gertatzen diren eta entzimek katalizatzen dituzten erreakzio kimikoen multzoa da. Helburua, inguruarekin materiaren eta energiaren trukea egitea da.

Arnasketa zelularra: Glukosa molekula bat guztiz oxidatu eta ondorioz O2 tartean dagoela hainbat molekula ez organiko osatzen dituen prozesua da.

Anabolismoa eta Fotosintesia

Anabolismoa: Molekula konplexuen sintesia eragiten duten eta energia behar duten prozesuen multzoa.

  1. Fotoautotrofoak: Argiaren energia erabiltzen dute (zelula berdeak, algak eta bakterio batzuk).
  2. Kimioautotrofoak: Erreakzio kimiko exergonikoetan askatutako energia erabiltzen dute.

Fotosintesia: Zelula fotoautotrofoek materia ez organikotik abiatuta eta argi energia erabiliz materia organikoa sintetizatzeko burutzen duten prozesu anabolikoa. Klorofila eta beste pigmentu osagarri batzuk dituzte; argiaren eraginez, pigmentu horiek kitzikatu eta energia kimiko bihurtzen dute argi energia. Uraren oxidazioaren hondakina oxigenoa atmosferara isurtzen da.

Entradas relacionadas: