Uraren Propietateak eta Funtzioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB
Disolbatzeko gaitasun handia -Metabolikoa: Erreakzio metaboliko guztiak ingurune akuosoan gauzatzen dira, gainera, substratu edo produktu gisa funtzionatzen du urak. -Garraiatzailea: Ura substantzien garraiobidea da izaki bizidunen barruan. Kohesio indar handia -Konprimaezintasun handia: Ur molekulen artean ezartzen diren hidrogeno zubiei esker urak kohesio handia du. Energia asko behar da bi ur molekula haien artean hurbiltzeko. Ura konprimaezina da. (Estrukturala: Eskeleto hidrostatikoa hanpadura ematen zelulei). -Gainazaleko tentsio handia: Ur masen gaizaletan ur molekulen artean kohesio indarra handia da; beraz, gainazal-tentsioa oso handia eratzen da. Uraren gainazalak hausturarekiko erresistentzia handia du. (Flotagarritasuna: honi esker izaki bizidun batzuk ur gainean bizi daitezke. Atxikitze indar handia Atxikipen indarrak dira ur molekulek ura ez diren beste molekulekin ezartzen dituztenak. Dagokion ontziaren gainazalari atxikitzen zaio ura. -Kapilaritatea: Atxikitzearen eta kohesioaren araberakoa da urak kapilar batean gora egiteko duen gaitasuna. Horri esker igotzen da izerdia landareetan. Bero espezifiko handia eta lurruntze bero handia Substantzia baten masa-unitateak 1ºC igotzeko behar duen bero-kantitatea, bero espezifikoa da. Uraren kasuan balio hori oso handia da, beroaren zati bat ur molekulak lotuta mantentzen dituzten hidrogeno zubiak apurtzeko erabiltzen delako. Energia asko behar da uraren tenperatura igoarazteko eta gas egoerara aldarazteko ere. -Termoerregulatzailea: tenperatura ia aldatu gabe, bero kantitate xurgatzeko nahiz galtzeko. Hau dela eta, disoluzio indargetzaile termiko gisa jokatzen du, organismoaren tenperatura muga batzuen barruan mantenduz. Ur masa handiek klima erregulatzen dute. Ionizazio maila baxua 25ºC-tan dagoen ur puruan pH-a 7 da. -Indargetzailea: Ur puruaren pH-a neutroa da eta hori bateragarria da zelulen pH-arekin. Biskositate txikia Likido batek isurtzearekiko duen erresistentzia da. -Labaintzea Urak marruskadura gutxitzen du eta, horri esker, egituraz egitura lekualdatzea errazten du. Horri esker mugi daitezke arrainak itsasoan. Dentsitate handiagoa egoera likidoan egoera solidoan baino. Uretan, hidrogeno-loturak eratzean, izotzaren ur molekulak bananduago daude egoera likidoan baino, (masa berdinerako bolumen handiagoa okupatzen dute) beraz izotza (solidoa) ur likido gainean flotatzen du. -Ekologikoa Ur ekosistemetan, izotzak geruza termoisolatzaile bat eratzen du gainazalean eta, horri esker, azpiko ura ez da solido bihurtzen.
GANTZ-AZIDOAK
ASEAK: -Lotura kobalente guztiak bakunak dira. -Kimikoki egonkorrak dira. -Giro tenperaturan solidoak dira. -Aurkitzen dira: animalia gantzetan eta kokoaren, palmaren. -Adibideak: Azido palmitikoa eta Azido estearikoa. MONOASEGABEAK: -Lotura kobalente bikoitz bakarra dute. -Giro tenperaturan likido dira. -Kimikoki egonkorrak dira. -Aurkitzen dira: arrain urdina eta landarearen olioetan. -Adibideak: Azido oleiko (oliba olioaren gantz-az. nagusia) POLIASEGABEAK: -Lotura kobalente bikoitz bat baino gehiago dute. -Giro tenperaturan likido dira. -Kimikoki oso ezegonkorrak dira. -Ugaztunetan ESENTZIALAk dietaren bidez hartu behar dira -Aurkitzen dira: arrain urdina eta landarearen olioetan. -Adibideak: Azido α-linoleniko, Azido linoleikoa.
FISIKOKI
Disolbagarritasuna: Anfitpatikoak, 3 egitura: -Gainazaleko monogeruzak. -Mizelak. -Geruza bikoitzak. Urtze puntura: -Zuzenean proportzionala da: karbono atomoen kopuruarekiko eta kate hidrokarbonatuaren asetasun. -Giro tenperaturan gantz-azidoek duten egoera fisikoa, urtze puntuaren araberakoa da: altua solidoak eta baxua likidoak. Zenbat eta luzeagoak eta aseagoak izan kateak, orduan eta sendoagoak dira atomoen arteko Van der Waals indarrak. Ondorioz, energia (bero) gehiago beharko da interakzio horiek apurtzeko. KIMIKOKI Karboxiko taldetik (-COOH) datozkie; talde horren bidez hainbat erreakzio kimiko era daitezkeelako. -Esterifikazio erreakzioa: Izaki bizidunen lipido saponifikagarriak ester loturen bidez daude eratuta. -Saponifikazio erreakzioa. Laborategian, gantz azidoekin XABOIAK egin daitezke.