Uraren propietateak eta funtzio biologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,98 KB

Ura: bizitzaren oinarria

Egitura

  • Oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomo lotura kobalentez elkartzen dira, 104,5º-ko angelua eratuz. Horrek uraren izaera polarra eragiten du.
  • Karga partzialen arteko lotura elektrostatikoak eratzen dira: hidrogeno-zubiak.
  • Ur molekula bakoitzak lau hidrogeno-zubi era ditzake ondoko molekulekin, likidoari egitura erretikularra emanez.
  • Hidrogeno-zubiak etengabe sortu eta deuseztatzen dira, baina kopuru handian agertzen direnez, likidoari kohesio handia ematen diote.

Propietateak eta funtzio biologikoak

Disolbatzeko gaitasun handia

Disolbatzaile unibertsala da, konposatu ionikoak, molekula polarrak eta molekula anfipatikoak disolbatzeko gai.

Funtzio biologikoak:

  • Substantzien garraiobidea izaki bizidunetan.
  • Metabolismoko erreakzioen euskarria.
  • Mintzen eraketan laguntzen du.

Lurruntze-bero altua

Energia asko behar da ura lurruntzeko, hidrogeno-zubiak hautsi behar direlako.

Funtzio biologikoa: Gorputzaren tenperatura erregulatzen du.

Kohesioa eta atxikidura

Uraren barne-kohesioa eta atxikidura handia da hidrogeno-zubiei esker.

Funtzio biologikoak:

  • Kapilaritatea ahalbidetzen du.
  • Ia konprimaezina denez, eskeleto hidrostatikoa osatzen du.

Bero espezifiko handia

Bero-kantitate handia xurgatzen du tenperatura nabarmen igo gabe.

Funtzio biologikoa: Indargetzaile termikoa da.

Erreaktibotasun kimikoa

Erreaktibo kimiko indartsua da, H3O+ (hidronioa) eta OH- ioietan disoziatzeko gaitasunari esker.

Funtzio biologikoa: Hidrolisia ahalbidetzen du.

Dentsitate handiagoa likido egoeran

Izoztutakoan, uraren dentsitatea txikiagotzen da, sare-egitura ireki bat eratzen duelako.

Funtzio biologikoa: Izotza ur likidoaren gainean flotatzen du, beheko ura isolatuz.

Entradas relacionadas: