Uraren propietateak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,9 KB
2018 a) Uraren egitura kimikoa eta propietateak: Egitura kimikoa:Ura oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomo lotuta eratzen da, lotura kobalenteen bidez. Karga garbi neutroa izan arren, molekula polarra da. Oxigeno atomoak, elektronegatibotasun handiagoa du hidrogeno atomoek baino, eta horrek eragiten du izaera hori. Hori dela eta, loturetan partekatutako elektroiak gertuago daude hidrogenotik baino. Ondorioz, bi karga partzial negatibo eratzen dira oxigenoaren inguruan eta karga partzial positibo bat hidrogeno bakoitzean.
Karga egotean, ur molekulen artean hidrogeno-loturak sortzen dira karga positibo eta negatiboen artean, eta horrek egitura erretikularra (Ur molekula bakoitzak inguruko lau molekulekin eratu ditzake hidrogeno-loturak: Bi O-aren karga negatiboekin eta beste bi H bakoitzaren karga positiboarekin. Etengabe sortu eta suntsitzen dira), sare-formakoa, ematen dio ur likidoari.
Propietateak: 1. Disolbatzeko gaitasun handia:
Ura, disolbatzaile unibertsala da, ezagutzen dugun beste edozein likidok baino substantzia gehiago disolba baititzake. Ur molekularen polaritateak ahalbidetzen du, polaritate horri esker, hidrogeno- loturak eratu daitezke edozein ioi-konposaturekin eta talde polarrak dituzten molekulekin. Ondoriozko funtzio biologiko nagusiak(OFBN): 1.1.Substantzien garraiobidea da izakien barruan. 1.2. Metabolismo-erreakzio gehienak ingurune horretan gertatzen dira. 2. Lurruntze-bero altua: Edozein likidoren gramo bat, irakite-puntuan, gas bilakatzeko behar den kaloria-kantitatea da lurruntze-beroa. Eragin hozgarria du izaki bizidunetan, eta hori lagungarria da gorputzaren tenperatura erregulatzeko. 3. Kohesioa-atxikidura:Molekulen artean hidrogeno-zubiak eratzeko gaitasun handia izateari esker, urak barne-kohesio handia du. OFBN: 3.1.
Kohesioa eta atxikidura kapilaritate-fenomenoez arduratzen dira.
4. Bero espezifiko handia: Urak bero espezifiko handia du, bero-kantitate handia xurgatzeko gai da, tenperaturan aldaketa hautemangarririk gertatu gabe.OFBN: 4.1. Ura bero-indargetzailea da izaki bizidunetan, organismoko tenperatura nahiko egonkor mantentzen da, inguruko tenperatura aldatu arren. 5. Erreaktibotasun kimikoa: Ura erreaktibo kimiko indartsua da, H3O(+)eta OH(-) ioietan banantzeko gaitasuna izateari esker. OFBN: Hidrolisia: Urak molekula-loturak haustean datza. Erreakzio horretan, funtsezkoak dira H3O(+) eta OH(-) ioiak. 6. Dentsitate handiagoa likido-egoeran izotzetan baino: Izotzetan, ur molekulak 4 hidrogeno-zubi eratzen ditu inguruko molekulekin. Egitura horretan, molekulak likido-egoeran baino bereiziago daude. Egitura horri esker azaltzen da ur likidoa izotza baino dentsoagoa izatea eta izotzak uretan flotatzea. OFBN: Ur-masa handiek, gainazalean bakarrik izozten direnez, bizia har dezakete barruan.
B)
Ingurune hipertonikoa:Urak zeluletatik ateratzeko joera du, kontzentrazioak orekatzeko. Zelula zimurtu egiten da eta mintza zelula hormatik bereizten da. Fenomeno horri plasmosi deritzo.
2.Ingurune hipotonikoa: Ura zelulan sartzen da, kontzentrazioak orekatzeko(turgentzia). Zelula puztu egiten da (hanpadura), baina, zelula-hormari esker, ez da lehertzen.
C) Hidrofilo: Urarekin nahasteko erraztasuna duten substantziei esaten zaie. Adibidez: Gatz arrunta
Hidrofobo: Ura aldaratzen duten substantziak dira. Substantzia horiek uretan disolbatu ezin diren egiturak eratzen dituzte. Adibidez: Gantzak
Anfipatikoak: Bi eremu bereizten dira molekula hauetan, bata, apolar hidrofoboa eta polar hidrofiloa.
2017 Triglizeridoak:
A)biomolekulen egitura:
Gantz-azidoen molekulak (bat, bi edo hiru) glizerinaren alkohol talde batekin, birekin edo hirurekin esterifikatzean eratzen dira. Triazilglizeridoak 3 molekula esterifikatzen dira. Hauek ugarienak dira eta gantz neutro ere esaten zaie, apolarrak eta, beraz, uretan disolbaezinak dira.
b)Zer molekula sortzen dira triglizeridoak hidrolizatzen direnean? Glizerola eta 3 gantz azido aske sortzen dira. Eta Zer funtzio betetzen dute triglizeridoek zeluletan? Energia erreserba Gantzak eta gantz azidoak erregai gisa erabiltzen dituzte zelula gehienek, oxidatuz energia lortzeko. Haien energia-balioa 9kcal/gda, eta gluzidoena eta proteinena, ostera, 4 kcal/g. Animaliek energiaren zati handiena handiena gantz moduan metatzen du; izan ere, gluzidoak eta protidoak baina energetikoagoak direnez, masa gutxiago behar dute energia-kantitate bera gordetzeko; hau da, pisu-hazkunde txikiena behar duen energia-metaketa da eta horri esker, animaliak errazago mugitzen dira (haien bereizgarrietako bat). Landareek, mugitzen ez direnez, energia lipidoen zein gluzidoen bidez biltzen dute. Animalietan, lipidoak gantz-ehuneko gantz-zeluletan gordetzen dira, landareetan berriz fruituetan eta hazietako zelulen bakuoloetan.
Berotik isolatzea eta babes mekanikoa ematea klima hotzetan bizi diren zenbait animalia homeotermok gantza-geruza dute azalaren azpian, hotzetik isolatzeko.
2016 Biomolekulak irudia:
a) Monosakarido bat ( D-fruktosafuranosa edo (beta)-D-fruktofuranosa9, disakarido bat (sakarosa) eta polisakarido lineal bat dira (adibidez, amilosa). Disakarido eta polisakaridos monosakaridoen loturatik dator.
b)zetosa motatako hexosa bat da, lotura hemiazetaliko bidez ziklatua (C2-ko karbonilo taldea eta C5-eko OH taldea) eraztun penmtagonalean (furanosa). Forma irekian, “zeto” (oxo edo karbonilo) talde bat du, 5 hidroxiloz gaienra. Erreduktore-propietateak -argi polarizatua desbideratzea, zapore gozoa, uretan disolbagarria izatea, etab.-
C) lotura O-glikosidiko batek esku hartzen du. Polisakaridoei eusteko balio dute
d) Erreserba- materialak dira, glukosa metatzen baitute, eta polisakarido linealak(adibidez, almidoiaren amolosa) eratzen dituzten landareetan.